Demografia erregimen modernoa: Jaiotza-tasak eta ugalkortasuna
Demografia erregimen modernoa:
Honako ezaugarri hauek ditu: jaiotza- eta heriotza-tasak gero eta baxuagoak izatea, ugalkortasuna ere jaitsiz joatea eta medikuntza eta higienea inoiz baino gehiago hobetzea.
70eko hamarkadaren erdialdean hasi zen jaiotza-tasen beherakada nabarmena, mendebaldeko Europako gainerako herrialdeetan baino modu zakarragoan gainera. 1975. urteko ekonomia krisiaren eta trantsizio politikoarekin batera Espainiako gizartean gertatu zen aldaketa sozioekonomikoaren ondorio izan zen.
Heriotza-tasari dagokionez ere, beheraldia Europako beste herrialde batzuetara baino beranduago iritsi zen.
Jaiotza-tasaren eta ugalkortasunaren jaitsierak, heriotza tasaren igoera txikiarekin batera, biztanleen zahartzea ekar dezake ondorioz, eta zerbaitetan, baita demografiaren atzeranzko joera ere.
Jaiotzak:
Biztanleria jakin batean jaio direnen kopurua da. Jaiotza-tasa urte batean bizirik jaiotakoen kopuruaren eta urte horretako biztanleria osoaren arteko erlazioa da. Milakotan adierazten da:
jaiotza tasa=urtebetean jaiotakoak/biztanle-kopuru osoa x 1000
Hiru maila:
- JT altua; ‰ 35 edo gehiago.
- JT ertaina; ‰ 20-35.
- JT baxua; ‰ 20 baino gutxiago.
XX. mendearen hasieran batez besteko jaiotza tasa ‰35 ingurura iritsi zen Espainian, gero ‰30etik azpira jaitsi zen 1920 inguruan, aurrerago ‰25etik behera Gerra Zibilean. Hirurogeiko hamarkadaren bukaera arte, ‰ 20 inguruan ibili zen. Laurogeita hamarreko hamarkada arte, egundoko beheraldia izan zuen, Espainiak munduko jaiotza tasarik baxuenak izan zituen, Penintsularen iparraldean batez ere. 2000. urtean estatuko batez bestekoa ‰9,91 bazen Euskal Herrian ‰8,46 zen.
Euskal Herria ‰32tik gorako balioetara iritsi zen XX. mende hasieran, baina beherako joera, hurrengo urteetan, ‰30 inguruko gorabeherekin.
Gerra Zibilaren ondoren (1936-1939), estatuan ekonomi zuzperraldiaren lehen aztarnak ageri zirelarik (50eko hamarkadan), biztanleria inoiz ez bezala hazi zen. Hirurogeiko hamarkadatik aurrera, baby boom delakoa izan zen jaiotzak bizkortzearen froga nabarmena; Espainian, tasak ‰20 inguruan zebiltzan. Ekonomiaren martxa onari beste hauek erantsi behar zaizkio: gobernuaren politika natalista, jaiotza-kontroleko metodoak zigortzea eta industriaurreko ereduak irautea, emakumea etxekoandrea. 60ko hamarkadan, 3 probintziak argi eta garbi gainditu zituzten Estatuan markaturiko mailak; Nafarroa Estatuko batez bestekoekin zebilen eta lehena izan zen ‰20ko mugatik jaisten(1968), Araba eta Gipuzkoa 1973an eta Bizkaia 1974an.
1978tik aurrera, Euskal Herriko tasaren balioa Estatuko batez bestekoaren azpitik geratu zen, 1980an, Hego Euskal Herriak herrialde industrializatu askok baino jaiotza- tasa baxuagoak zituen.
Ugalkortasun-tasa urtebetean bizirik jaiotakoen kopuruaren eta urte horretan eta alde jakin haurrak egiteko adinean dauden emakumeen (15-49 urte) kopuruaren arteko erlazioa da. Espainiak mundko ugalkortasunik baxuena zuen 1991n, 1,2 seme-alaba emakumeko besterik ez.
Jaiotza-tasak hainbeste jaistea eredu sozioekonomiko berri batekin lotu daiteke. Hainbat faktore: ekonomi krisia eta etorkizun iluna.