David Hume, Enpirismoa eta Liberalismo Politikoa

Filosofia eta etika3,48 KB

Hume: Testuinguru Historikoa

David Hume Edinburgon jaio zen, gerora gune kultural garrantzitsu bihurtuko zen hirian. XVIII. mendea Aro Modernoaren mende garrantzitsuena izan zen, zeinaren amaieran lehen iraultza burgesak hasi baitziren. Baina aurreko mendean gertatutakoak eta Britainia Handiko aurrekariak kontuan hartu behar dira:

  • Iraultza Zientifikoa: XVI. mendean hasita.
  • Estatu zentralizatuak eta monarkia absolutuaren ezarpena (adibidez, Frantziako Luis XIV.a).
  • XVII. mendean: Britainia Handian monarkia absolutuaren kontrako lehen iraultza gertatu zen, eta parlamentu-monarkia sortu zen.
  • Subiranotasunaren jatorri jainkotiarraren kontrako eta “Gizarte Itunaren” aldeko lehen teorialariak, hala nola Locke.

John Locke: Liberalismo Politikoa

Berkeley eta Hume-rekin batera, enpirista nagusia izan zen, nahiz eta XVII. mendean bizi izan. Lockek garrantzi handia du liberalismo politikoaren teorialaria izateagatik. Absolutismoa eta subiranotasunaren jatorri jainkotiarra kolokan jartzen ditu.

Hobbes eta Locke: Gizarte Itunaren Ikuspegiak

  • Hobbes: Gizakiarekiko ikuspegi ezkorra du, eta gizakia natura-egoeran irudikatzen du. Gizartean bakean bizitzeko berme bakarra Gizarte Ituna da, non guztiok botere subirano baten esku uzten dugun boterea.
  • Locke: Gizarte Ituna beste zentzu batean planteatzen du. Ez dago absolutismoaren alde, eta oinarrizko eskubideak defendatzen ditu:
    1. Bizitzaren eskubidea,
    2. Kontzientzia askatasuna, eta
    3. Jabetza.
    Hauek dira burges batek monarka baten aurrean behar dituen askatasunak.

Eskubideak bermatzeko estatua beharrezkoa da, Gizarte Ituna behar dugu. Baina ez estatu absolutua, estatu tolerantea baizik (erlijio kontuetan), eta era berean Botereen Banaketa defendatzen du.

XVIII. Mendea: Iraultza Burgesa eta Argien Garaia

XVIII. mendea Iraultza Burgesaren eta Argien mendea izan zen:

  • Ekonomikoa: Industria Iraultza Ingalaterran.
  • Politikoa: Frantziar Iraultza eta Antzinako Erregimena desagertzea. Hiritartasunaren sorrera, Gizakiaren eta Hiritarraren Eskubideak aldarrikatuz.
  • Kulturala (Ilustrazioa):
    • Kanten lanak: “Zer da Ilustrazioa?”. Hume ere ilustratua izan zen.
    • Diderot eta D’Alembert garaiko jakintza guztiak Entziklopedian bildu zituzten. Entziklopedia sinbolo bihurtu zen zientziaren aurrerabidean.
    • Ilustrazioak aurrerabidean nagusitzen den ikuspegi baikorra azaltzen du, atzean utziz sineskeriak, superstizioak eta dogmak.
    • Ilustratuak ez ziren ateoak, erlijio natural moduko bat proposatzen zuten. Arrazoi kritikoa zen tresna nagusia.

Testuinguru Filosofikoa

Filosofia modernoaren bi eskola nagusiak Arrazionalismoa eta Enpirismoa izan ziren. Eskola kontrakoak izan arren, giro berberean sortu eta galdera berari erantzuten saiatzen dira.

  • Enpirismo Britainiarrean, Francis Bacon dugu, indukzioa eta metodo esperimentala proposatu zituena.
  • Kantek, azken filosofo modernoak, enpirismoaren eta arrazionalismoaren arteko sintesia egingo du 1780ko hamarkadan, bere bi kritika nagusiekin.
  • Humengan eragina izan zuten Iraultza Zientifikoak (batez ere Newtonen lanak) eta Ilustrazioaren espirituak.

Deskargatu

PDF Word HTML