Boleibola: Arauak, Teknika eta Taktika
Historia
Boleibola 1985. urtean sortu zen Amerikako Estatu Batuetan.
Helburua
Jokoaren helburua baloia aurkariaren zelaira botatzea da, sarearen gainetik.
Arauak
- Talde bakoitza sei jokalariz osatuta dago.
- Gorputzeko edozein atalarekin jo daiteke baloia.
- Talde bakoitzak gehienez hiru aldiz jo dezake baloia, eta jokalari berak ezin du bi aldiz jarraian jo.
- Ezin da sarearen bertikala igaro eta ezin da sarea ukitu.
- Sarearen altuera:
- Gizonak:
- Jubenilak: 2,40 m
- Seniorrak: 2,43 m
- Emakumeak:
- Jubenilak eta seniorrak: 2,24 m
- Gizonak:
- Baloia:
- Pisua: 250-280 gramo
- Perimetroa: 65-67 cm
- Sake aldaketa ematen denean, errotazioa egiten da erlojuaren orratzen noranzkoan.
- Jokoa irabazteko, hiru set irabazi behar dira, eta set bakoitza 25 tantora jokatzen da (bosgarren seta, berdinketa hausteko, 15 tantora jokatzen da).
Teknika
Hatz ukidura
Paseak zehaztasun handiarekin emateko erabiltzen da. Hatz guztien muturretako barnealdearekin ukitzen da baloia. Hatzak makurtuta, finko eta ireki samar kokatu behar dira. Baloia heldu baino lehen, bere azpira sartu behar da.
- Albo pasea: Laguna albo batean kokatuta dagoenean erabiltzen da.
- Pasea atzera: Enborra eta besoak gora eta atzera egiten den mugimendu batean luzatzen dira.
Besaurrearen ukitura
Defentsarako pase bat da. Besaurrearen barrualdearekin kolpatzen da baloia. Besoak enborretik zertxobait urrunduta egon behar dira. Jokalariak baloiaren aurrean eta azpian kokatu behar dira.
Sakea
Jokalariak jokoari hasiera ematen dion jarrera teknikoa da.
- Beheko edo ziurtasun sakea: Baloia eskuaren barnealdearekin jotzen da. Hankak erdi flexionatuta eta beso jaurtitzailearen hanka aurreratuta jarri behar dira. Balantza mugimendu bat egin behar da sakea errazagoa izan dadin.
- Tenis sakea: Baloia gorantz eta pixka bat aurrerantz botatzen da. Sakea tenisean egiten denaren antzekoa da.
Errematea
Erasoko jarrera garrantzitsuena da. Aurretik egin behar den lasterketa laburra da, azken pausoa luzeagoa izan behar da jauzi bertikal bat egin ahal izateko. Zailtasunik handiena lasterketa eta jauzia taldekideak egindako pasearekin koordinatzea da.
Blokeoa
Erremateari emandako erantzun posible bat da. Aurrelariek egiten dute. Jauzi bertikal bat da, non beso eta hatzekin pantaila bat egin behar den. Jauzi ostean, besoek ezin dute sarea ukitu.
Taktika
Oinarrizko aspektu taktikoak
- Laguntza: Jokalarien artean laguntza eman behar da. Beti baloiari begira egon behar da, erne egoteko eta laguntzeko jarrera fisiko bat edukitzeko.
- Baloiarekiko jarrera: Baloia jotzeko gogoarekin jokatu behar da.
- Tokeak aprobetxatu: Beste taldeari gure erasoak "mina" egin behar diote. Ahal den moduan, gure helburua erremate bat prestatzea da.
Sakearen defentsa: "W" sistema
Aurkako taldeak sakea egiten duenean, zelaian ongi kokatzea da helburua. Mugitzen ez den jokalari bakarra jartzailea da; bigarren ukitua berea izaten saiatuko da, errematea prestatzeko.
- Alboko bi aurrelariak: 3 metroko marraren atzetik jartzen dira, sakearen harreran laguntzeko.
- Erdiko atzelaria: Aurreratzen da, jartzailearen atzetik gertatzen diren baloiez arduratzeko.
- Alboko bi atzelariak: Erdirantz pauso pare bat ematen dute, erdikoak utzitako hutsunea defendatzeko.