Biztanleria, Baliabideak eta Ekonomia: Analisi Historikoa
Malthusen arabera, biztanleria janari hornikuntza baino azkarrago haziko da, hauek muga bat daukatelako. Populazioa igotzen bada, baliabideak jaitsiko dira, beraz, populazioaren krisia egongo da eta ondorioz biztanleriaren jaitsiera. Baina errealitatean, populazioa ez da hainbeste hazi eta baliabideak, berriz, asko handitu dira. Malthusek ez zuen kontutan izan teknologiaren aurrerapena, gizakia ez dela uste bezain beste ugaltzen eta migrazioa. Baina trantsizio demografikoan 5 etapa nabarmentzen dira:
- Jaiotza tasa altua zen, familiek ez zuten planifikaziorik baina heriotza tasa ere altua zen, medikuntza baxuagatik. Beraz, hazkundea txikia zen.
- Heriotza tasa baxua zen, medikuntzak aurrera egin baitzuen, uraren kalitatea hobetu… Beraz, populazioaren hazkunde naturala handia zen.
- Jaiotza tasa baxua zen, haur gutxi jaio zirelako, beraz hazkuntza naturala zegoen baina oso gutxi.
- Ekiparatzen dira jaiotza eta heriotza tasak eta ia ez dago hazkunde naturalik.
- Heriotza tasa jaiotza tasaren gainetik dago, beraz hazkunde tasa jaisten hasiko da.
1500/1800: Espainiak Hego Amerika kolonizatu zuen eta honek onura batzuk ekarri zituen Espainiarentzat, metal baliotsuen ekarpena adibidez edo Amerikako hainbat landare autoktono. Garai hartako ekonomia ez zen globalizatua. Ekoizpen faktoreen nazioarteko mugimendua urria zen, merkataritzaren pisua BPGarekin oso txikia zen, nazioarteko merkataritza oinarrizkoak ez ziren produktuetan zentratu zen eta globalizazio prozesuan adibidez, Txina kanpoan gelditu zen. Holanda eta Ingalaterraren kasuan ekonomia organiko aurreratua zuten. Holandan 1700ean, Europako errenta per capita batez bestekoaren bikoitza zuen, biztanleriaren %30 hirietan bizi zen eta nekazaritzak pisu handia zuen. Ingalaterran, errenta per capita Holandarena baino baxuagoa zen eta biztanleriaren %13 hirietan bizi zen. Holandak Espainiatik independentzia lortu eta errepublika horretan merkatua izan zen mekanismorik nagusiena. Jabetza pribatua ere betetzen zen.
Ingalaterran, monarkia parlamentarioa zuten eta burgesiak parlamentua kontrolatzen zuen. Berrikuntza teknologikoak ere garapenean lagundu zuen. Baina eragin negatibo bat ere izan zuen, nekazarien bizitza maila igo zuen eta langileen eta jabeen desberdintasunak handitu ziren. Lurrek arnas periodo bat izaten jarraitu zuten. Garapenerako beste arrazoi bat itsas merkataritza izan zen. Holandak munduko flotarik handiena zuen eta bertatik sortzen ziren onura monopolistak. Ingalaterrak ere flota handia zuen eta monopolio egoera sortu zuen. Trebakuntza iraultza ere izan zen eta horrek familien lan esfortzuaren igoera ekarri zuen. Dinamismo manufakturen ondorioz politika protekzionista sortu zen eta “puttin out” sistema sortu.