Bizkaiko Meatzariak: Lan Baldintzak eta Sozialismoaren Sorrera

Historia5,64 KB

1896ko "La Lucha de Clases" aldizkariaren analisia

Testu hau “La Lucha de Clases” aldizkari sozialistan argitaratu zen Bilbon, 1896. urtean; horregatik, testu publikoa dela diogu. Artikulu hau langileek idatzi zuten, eta meatzarien bizi-baldintzen inguruko borroka azaltzen du.

Edukiari dagokionez, izaera politikoa du, kapitalismoaren kontraesanak eta botere politikoaren gabeziak seinalatzen dituelako. Era berean, eduki sindikalista du, meatzeetako langileen bizi-baldintzen inguruan azalpenak ematen dituelako. XIX. mende bukaeran, Industria Iraultza egonkortuta zegoen Bizkaian, eta enpresa berriak sortu ziren, metalurgiak bereziki.

Meatzarien lan eta bizi baldintza kaskarrak

Lan baldintzak eta soldatak

Meategiko langileen lan baldintzak dira testu honetako gai nagusia. Horietako baldintza asko eztabaidatuak izan ziren, batez ere egunerokotasunarekin lotutakoak:

  • Etxebizitzen egoera kaskarra.
  • Zehaztugabeko ordutegiak.

Lan gogorrak egiten zituzten, eta egun askotan eguraldi txarra zegoenez, ezin zuten lan egin; beraz, egun horietako soldata ez zuten kobratzen. Hortaz, klima faktore garrantzitsua zen haientzat. Aipatu beharra dago hasiera batean langileek zituzten ordutegiak amaigabeak zirela, eta garai hartako greben ondorioz bakarrik galduko zuen ordutegi horrek bere finkotasuna.

Osasuna, elikadura eta kantinak

Une hartan, meatzarien osasun maila mantentzea ezinezkoa zen jaten zutenarekin. Langileek soldataren ia osorik elikaduran gastatu behar izaten zuten, familiaren osasuna ziurtatzeko. Bestalde, tifusa edo kolera bezalako gaixotasunak asko handitu ziren garai hartan, ura ibaietatik hartzeagatik.

Ildo beretik jarraituz, meatzariak behartuta zeuden kantinetan elikagaiak erostera, eta esan beharra dago egoera txarreko eta garestiak zirela. Ikus dezakegunez, lotsagarria zen haien bizi-maila.

Barrakoiak: Etxebizitza egoera tamalgarria

Meatzarien etxebizitzak, barrakoiak deitu zirenak (peoien etxea), tamalgarriak ziren. Idazleak etxebizitza horien ezaugarriak deskribatzen ditu:

  • Aire eza.
  • Loaldiak txandaka.
  • Langileen pilaketa.
  • Gaixotasunak transmititzeko baldintza egokiak.
  • Bizkarroiak eta arroparen zikinkeria.
  • Ur eza.

Antolakuntza, ideologiak eta erantzun politikoa

Langileen kontzientzia hartzea eta sindikatuak

Bizi-baldintza txarren ondorioz, eta denbora igaro ahala, kontzientzia bultzatu zuten haien artean, eta orduan, sindikatuak eta laguntza elkarteak sortu ziren. Horiei esker, sozialismoa eta anarkismoa bezalako ideologiak agertu ziren. Hala ere, eskuindar ideologian, sindikatu katolikoak ere sortu ziren.

Egoeraren aurrean, alderdiaren (PSOE) eta sindikatuen bitartez egingo da lan, Elkartze Legea aprobetxatuz (adibidez, UGT sindikatua); eta argitalpenen bidez, Prentsa Legea dela eta:

  • “La Lucha de Clases” (sozialista)
  • “Adelante” (Eibarko aldizkari sozialista)
  • “Tierra y Libertad” (anarkista)

Gobernuaren erantzuna eta kritika ideologikoa

Idazle sozialista honek zalantzan jartzen du liberalismo ekonomikoaren (kapitalismoa) ardatza, askatasuna hain zuzen, eta horrela kapitalismoak duen kontraesana agerian uzten du.

Bestalde, argudio morala ere erabiltzen du egileak, Espainiako gobernuari egoera horri aurre ez egitea leporatuz. Gobernuari asko kostatu zitzaion erantzun egokia ematea. Hasieran ikerketak egingo ziren, eta ondoren, lege berriak agertu ziren, umeen lana debekatzeko:

  • Emakumeen eta umeen lan baldintzen inguruko legea, 10 urtetik beherako lana debekatzen zuena.

Grebak eta errebindikazio nagusiak (1890)

Jarraian, grebak egingo ziren (1890ekoa ospetsuenetarikoa izan zen, eta urte batzuetara errepikatu egin zen). Miseria gorrian ez bizitzeko funtsezko bizi-baldintzak eskatu zituzten langileek:

  • Barrakoiak desagertzea.
  • Kantinak desagertzea eta askatasunez erosteko ahalmena izatea.
  • 10 orduko ordutegia izatea.
  • Atazak desagertzea (lan egiten hasi aurretik lan kopuru bat finkatzea).

Honekin batera, nabarmentzekoa da Zappino eta Zomak egindako lana, langileen errebindikazioen alde egon baitziren.

Lehen esan dudan moduan, bizi-baldintza txarrek kontzientzia hartzera bultzatu zituzten meatzariak, eta horregatik sindikatuak eta alderdi politikoak sortu ziren. Honen adibide argia da La Lucha de Clases aldizkaria, marxismoaren kontzeptua azaltzen duena: historiaren giza klaseen arteko borroka, kasu honetan, langileriaren eta burgesiaren artekoa, alegia.

Erakunde sozialistak Bizkaian: PSOE eta UGT

Amaitzeko, XX. mendean zehar, sozialismoak anarkismoak baino arrakasta handiagoa izan zuela esan beharra dago, UGT sindikatuari eta PSOE alderdiari esker. PSOE alderdiaren barnean, Facundo Perezaguak Euskal Herriko lehen antolakuntza sozialista sortu zuen: “Agrupación Socialista de Bilbao”.

Honez gain, kongresu batean parte hartu ondoren, Bizkaiko Federazio Sozialista sortu zen. Perezagua politikari hau hauteskundeetan zinegotzi aukeratu zuten La Arboledan eta beste 4 Bilboko barrutitan. Bestalde, 1903an, Meabek PSOEren “Juventudes Socialistas” sortu zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML