Bizkaiko Langileen Borroka Historikoa
Testu hau lehen mailako dokumentu historikoa da, 'Bizkaiko langileei' izenez ezaguna. Dokumentua 1896ko maiatzaren 1erako eragina zuen, hil honetako 23an Tomas Meaberen 'La lucha de clases' astekariaren 86. alean argitaratu zen. Helburu nagusiak langileek jasan behar zuten egoera penagarria salatzea eta horren erabaki eta asmoei buruz informatzea dira. Espainiako Berrezarkuntzan (1875-1923) kokatzen da.
Dokumentuaren Azterketa
Testua sei paragrafo ezberdinetan antolatuta dago:
1) 1896. urtean gertatutakoa azaltzen du. Langileak maiatzaren 1ean Gallartako frontoian bildu eta manifestazio zaratatsuak egin zituztela, nagusiek derrigorrezkotzat jotzen zituzten kuartel eta denden desagertzea eskatzeko. Industrializazioaren garaian langileek oso baldintza txarrak zituzten.
2) 1898ko meatzeetako langileek egindako greba aipatzen da. Meatzariek eginiko lehenengo greba garrantzitsua izan zela eta mende amaierako sozialismoa Donostia, Gasteiz eta Eibarrera hedatu zela aipatzen du.
3) Garaiko egoera zein den azaltzen da. Sei urte pasa ondoren, 1890ean adostutako lanorduak mantentzen direla eta egoera ez dela aldatu salatzen du.
4) Bizkaian lanean onartua izateko etxe ez higienikoetan bizitzea eta jakiak denda jakin batzuetan erostea derrigorrezko baldintzak zirela esaten du.
5) Desadostasuna azaltzen dute, baldintza horiek bidegabekeriazko tratua eta esplotazio hutsa direla salatuz.
Azken paragrafoan egoera horren aurrean beraien asmoa zein den azaltzen dute.
Testuinguru Historikoa: Langile Mugimendua
Testuinguru historikoari dagokionez, langileen mugimendua nola sortu zen eta ondoren nola garatu zen aipatu behar da. Langileen mugimendua Euskal Herriko industrializazioarekin batera hasi zen. Langileen bizi baldintzak oso gogorrak ziren eta soldatak oso urriak. Horrek izugarrizko ezinegona sortu zuen eta egoera hobetzeko langileen elkarteak sortu ziren.
Seiurteko Demokratikoan bultzada handia izan zuen langile mugimenduak, langile elkarte guztiak elkartu ziren borrokatzeko eta I. Internazionala sortu zen. Sozialista eta anarkistek bide ezberdinak jarraitu zituzten. 1879an Pablo Iglesias buruzagi izendatu eta PSOE sortu zuten. 1887an, Sagastaren gobernuak Elkarteen Legearekin askatasun sindikala onartu zuen.
Langileen baldintzak hobetzen ez zirenez, beren lan eskubideak defendatzeko greba erabiltzen hasi ziren. 1891ko udal hauteskundeetan, sozialistek arrakasta lortu zuten. 1899an greba orokorrerako deia egon zen, baina porrot egin zuen. 1910ean greba bat egon zen eta arrakasta izan zuen.
Tomas Meabek 'Juventudes Socialistas de España' eta 'La lucha de clases' sortu zituen. 1915ean tentsioak areagotu ziren alderdi sozialistaren barruan. Gehiengoa Prietoren alde jarri zen eta buruzagi izendatu zuten; ondorioz, grebak alde batera utzi eta politikan parte hartzen hasi ziren. Urte horretan CNT sortu zen.
Lehen Mundu Gerraren garaian Euskadin ekonomiaren egoera ona izan zen, baina oraindik gizarte gatazkak egon ziren. 1917an Bizkaiko metalurgia sindikatuak greba iragarri zuen, eskakizun batzuk egiteko. Mugimendu hori beste sektore batzuetara eta Gipuzkoara hedatu zen; aurrerago, Espainia osoan orokortu zen greba.
1921ean lan baldintzak okerrera egin zuten. 1923-27 bitartean, gatazka gutxi izan zen. Baina Primo de Riveraren diktaduraren azken urteetan berriro piztu zen, Bigarren Errepublika aldarrikatu arte.