Bizkaiko Industrializazioa eta Protekzionismoa

Historia3,22 KB

Industrializazio prozesua eta testuingurua

Testu honetan protekzionismo eta libreganbismo argudioak biltzen dira. Dokumentua ondo ulertzeko, industrializazioaren prozesua ezagutu behar dugu. Industrializazioa Ingalaterran sortu zen XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendean Espainiara hedatu zen; Espainiara mende bukaeran iritsi zen.

Ehungintza eta siderurgia sektoreak

Espainiako industria bi sektore nagusitan banatu zen: Kataluniako ehungintza eta Bizkaiko siderurgia. Siderurgia Bizkaian errotu zen, burdin meategi garrantzitsuengatik, itsasotik gertu egoteagatik eta burdinaren kalitate onagatik.

Bessemer bihurgailua eta kapitalizazioa

1855ean, Espainiako lehen Bessemer bihurgailua ezarri zen. Horrek burdin ez-fosforikoa behar zuenez, eta Bizkaiko meatzeetan asko zegoenez, lurralde horretako industria zabaldu zen. Burdinezko lingoteak oinarri hartuta, altzairua seriean ekoizten hasi ziren, kalitate goreneko altzairua lortuz. Horrek kapitalizazioa eragin zuen, Ingalaterrara egindako esportazioei esker.

Burgesia berriaren sorrera

Ondorioz, burgesia sortu zen, kopuru txikian, burdinaren esportazioak ekarritako onurak familia gutxi batzuek jasotzen baitzituzten. Burgesia berri horrek Bizkaiko ekonomiaren kontrola zeukan eta 80ko hamarkadan Bizkaiko egitura ekonomikoa sakonetik aldatu zuen industrializazioari hasiera eman zion, hiru lantegi sortuz. Denak siderurgia sektorekoak ziren eta beranduago etorri ziren.

Bizkaiko Labe Garaiak eta garraioa

1902an Bizkaiko Labe Garaiak sortu zen; hainbat hamarkadatan euskal burdingintza enpresen burua izan zen. Berrikuntza horiek garraio-sare berri baten sorrera ekarri zuten:

  • Trenbideak
  • Airean kable bidez zihoazen bagoiak

Babes politika eta protekzionismoa

Hala ere, Europako industriaren konpetentzia gogorra zen; ezin da ahaztu mende erdiko aurrerapena zeramala, eta horrek eragotzi egin zuen Bizkaiko siderurgiaren eta estatuko beste eremu industrialen garapena. Guzti honengatik, Errestaurazio garaian, babes-politika oso aldarrikatua izan zen burgesiaren eta fabrika nagusien oligarkiaren aldetik, batez ere Maria Kristinaren erreginordetzan, krisi ekonomikoaren ondorioz.

1891ko aduana-zerga eta ondorioak

Cánovasek ezarritako sistemaren bidez, atzerriko produktuei tarifa gehigarri bat ezarri zitzaien bertako produktuak babesteko: 1891ko aduana-zerga araubidea. Bizkaiko siderurgiak onura handia izan zuen, atzerriko konpetentzia gainditu eta estatuko produkzio-eremu garrantzitsuena bihurtu baitzen.

Sagasta eta merkataritza hitzarmenak

Sagasta liberalak boterea hartu zuenean, gobernuak Alemania eta Italiarekin merkataritza-hitzarmenak sinatu nahi zituen. Bizkaiko industriarentzat arazo handia zen hori, Alemaniako konkurrentziak euskal siderurgiaren garapena murriztu zuelako. Itun horren bidez, muga-zergak txikiagoak izango ziren. Merkataritza-hitzarmen horrek Espainiako sektore guztiei eragingo lieke, hala nola Kataluniako ehungintzari eta metalurgia enpresei.

Deskargatu

PDF Word HTML