Materiaren unitate bizidun txikienak protoiak, neutroiak eta elektroiak dira. GEZURRA. Zelulak dira.
Organulu zelularrek ingurunean bizi diren bizidun komunitate garrantzitsuena osatzen dute. GEZURRA. Organulu zelularrak ez dira bizidunak.
Ehunak, organoak, sistemak eta aparatuak dituzten bizidunek maila zelulanitza osatzen dute. EGIA.
Bizidunen aparatu berdinei esker inguru zehatz batean bizi diren espezie bereko populazioak osatzen dira. GEZURRA. Populazioetan espezie berdinak elkartzen dira.
Biosfera eta Hidrosfera
Biosfera bizidunen populazio eta komunitateak bizi diren lurreko geruza da. GEZURRA. Biosferan faktore abiotikoak eta biotikoak daude.
Ura Lur planetan baino ez da aurkitu, eta horregatik deritzo planeta urdina. GEZURRA. Ur asko duelako esaten zaio planeta urdina.
Hidrosferaren osagai nagusiak hauek dira: itsasoak, aintzirak, ibaiak eta lurpeko urak. Atmosferan ez dago urik. GEZURRA. Atmosferan ura dago, gas egoeran.
Ura ezinbestekoa da bizidunentzat, eragin handia du kliman, eta eragile nagusienetako bat da lurrazaleko erliebean. EGIA.
Uraren tenperatura aldaketa gorabeheratsuak klimaren autorregulazioa oztopatzen du. GEZURRA. Tenperatura egonkorrak klimaren autorregulazioan parte hartzen du.
Izoztutako uraren dentsitate txikiagoari esker, azpian geratzen da ur likidoa. Horrek bizia ahalbidetzen du. EGIA.
Lurzorua eta Ingurumena
Lurzoruak ezinbesteko funtzioak ditu ingurumenarentzat eta biziarentzat. Mineralak, ura, materia organikoa eta zenbait gai kimiko ditu. EGIA.
Lurzoruak ez du gizakiarentzat aparteko garrantzirik, ez bada etxeak eraikitzeko. GEZURRA. Lurzorua gizakientzat ezinbestekoa da, bertatik janaria eskuratzen duelako.
Landare guztiek (laborekoak, larrekoak edo basokoak izan) lurzorutik jasotzen dituzte ura eta elikagaiak, eta bertan hazten dira. EGIA.
Europan 320 lurzoru mota baino gehiago daude, eta, beren ezaugarri fisiko eta kimikoei esker, nekez degradatzen da eta azkar berritu ohi da. GEZURRA. Lurzorua ez da azkar berrizten; denbora asko behar du sortzeko eta berritzeko.
Lursail baten biodibertsitatea lurzoru horren egoeraren adierazlea da. EGIA.
Lurzoruari dagokionez, Euskal Herrian ez dago inolako arriskurik. GEZURRA. Euskal Herriaren etsai nabarmenena desertifikazioa, higadura eta pozoitzea da.