Bizitzaren jatorria: panspermia, sintesi eta teoriak
Bizitzaren jatorria
Panspermia
Panspermia: Bizia espazioan sortu zela eta meteoritoek garraiatuta etorri zela Lurrera. Gaur egun ez dago lurretik kanpo bizia dagoela egiaztatzen duen frogarik.
Sintesi prebiotikoa — hiru pauso
- Molekula ez-organikoetatik molekula organiko bakunak sortzea
- Molekula konplexuak garatzea
- Lehen zelulak agertzea, hau da, eboluzio kimikoa deritzon prozesua
Iturri hidrotermalen teoria
Gaur egun onartuena den teoria da iturri hidrotermalen teoria: bizia iturri hidrotermaletan, itsas hondoan, dortsal ozeanikoen ondoan eta eguzkiaren izpietatik babestuta sortu zela proposatzen du.
Teoria eboluzionistak
Lamarckismoa
Denboran zehar konplexutasuna areagotuz zihoala proposatu zuen.
- Ingurumenaren garrantzia
- Erabiltzearen eta ez erabiltzearen legea: organoak erabileraren arabera hazi eta garatu daitezke
- Hartutako karaktereen herentzia
Genetikaren garapenari esker egiaztatu ahal izan zen hartutako karaktereak ez direla ondorengoengana transmititzen.
Darwinismoa
Darwin eta Wallace-en ideiak:
- Espezie guztiak, gizakiak barne, beste espezie batzuetatik eratorriak dira eta arbaso komun batekin lotuak daude.
- Espezieak denboran zehar aldatu egiten dira; prozesu hau jarraitua, geldoa eta pixkanakakoa izan ohi da (gradualismoa).
- Azaltzeko mekanismo nagusia hautespen naturala da; prozesu hori ingurumen-baldintzen aldaketarekin eta banakoen moldatzeko gaitasunarekin lotuta dago.
Hautespen naturala
- Aldakortasun heredagarria: populazio bateko banakoen artean desberdintasunak daude eta ezaugarri horiek ondorengoei transmiti daitezke.
- Ugalketa diferentziala: ezaugarri onuragarriak dituztenek probabilitate handiagoa dute ugaltzeko eta bere ezaugarriak ondorengoei transmititzeko.
Neodarwinismoa (Teoria sintetikoa)
Genetikaren garapenari esker populazio barruko desberdintasunaren iturriak azaltzen ditu:
- Mutazioak
- Sexu-ugalketaren bidez geneen ausazko nahasketa