Biologia: Ugalketa, Genetika, Azido Nukleikoak eta Mutazioak
Sexu Bidezko Ugalketa
Ezaugarri nagusiak:
- Bi organismo hartzen dute parte.
- Gametoak zelula haploideak dira eta meiosiz eratzen dira, diploideetatik.
- Gameto emea: obulua; handiena da eta geldirik dago.
- Gameto arra: espermatozoidea; txikiena da eta higikorra.
Banako Motak
Gametoak gonadetan sortzen dira (obulutegiak eta barrabilak):
- Sexubakarrak edo dioikoak: bi banako mota daude, gonada arrak eta gonada emeak dituztenak.
- Hermafroditak edo monoikoak: banako bakoitzak gonada arra eta gonada emea ditu.
Ernalketan, gameto arra eta gameto emea elkartzean, zelula arrautza edo zigoto diploidea sortzen da.
Genetika
Herentziaren mekanismoak eta haiek arautzen dituzten legeak aztertzen dituen zientzia da genetika.
- Gene batek kromosoma batean duen kokapen finkoari locus esaten zaio.
- Karaktere jakin bat kontrolatzen duen gene batek izan ditzakeen aukerei alelo deritze.
- Homozigotoa: AA / aa
- Heterozigotoa: Aa
Azido Nukleikoak
Informazio genetikoa gorde eta transmititzen dute. Makromolekulak dira eta nukleotido izeneko unitate bakunez osatuta daude.
- Nukleotidoa: Base nitrogenatua: sekuentzia aldatzen da kate batetik bestera. A: adenina, G: guanina, C: zitosina, T: timina, U: uraziloa.
- ADN: A-T, G-C loturak
- ARN: A-U, G-C loturak
- ADN: izaki bizidunen funtzionamendurako eta garapenerako behar den informazio genetiko guztia dauka. Helize bikoitza osatzen du. Kateak elkarren osagarriak dira: A-T / G-C loturen bidez.
- ARN: ADNaren informazioaren agerpenean hartzen du parte, proteinen sintesiaren bidez.
- ADNaren erreplikazioa: ADNak errepikatzeko ahalmena du, bere buruaren kopia zehatz-zehatza egin dezake. Interfasean ematen da eta erreplikazioa erdikontserbakorra da.
Gene Kontzeptua
- Egitura aldetik: ezaugarri jakin bati dagokion informazio genetikoa duen ADN zatia da.
- Funtzio ikuspegitik: proteina bat sintetizatzeko informazioa garraiatzen duen ADN zatia da.
- Organismo baten gene multzo osoari genoma esaten zaio.
Mutazioak
Edozein ADNren aldaketa da. Mutazioek aldakortasun genetikoa eragiten dute, baita espezieen eboluzioan ere. Gehienetan kaltegarriak dira eta gaixotasunak eragin ditzakete.
Elikagai Transgenikoak
Organismo transgenikoak edo genetikoki eraldatutako organismoak (GEO) ingeniaritza genetikoaren bidez eraldatutakoak dira; beste organismo baten gene bat sartuz.
Bitarteko Herentzia
Ondorengoak hibridoak edo heterozigotoak dira. Haien fenotipoan, progenitoreen tarteko ezaugarriak agertzen dira.
Kodominantzia
Heterozigotoek progenitoreen ezaugarriak dituzte.