Bigarren Mundu Gerra: Gertaerak, Fronteak eta Konferentziak
Gerraren Hasiera eta Bukaera
Hasiera: 1939ko irailaren 1a
Bukaera: 1945eko irailaren 2a
Aliatu Nagusiak
- Sobietar Batasuna
- Ameriketako Estatu Batuak
- Erresuma Batua
- Britainiar Inperioa
- Frantzia
- Kanada
- Australia
- Beste asko
Ardatz Nagusiak
- Alemania Nazia
- Japonia
- Italia
- Hungaria
- Errumania
- Bulgaria
- Beste batzuk
Bigarren Mundu Gerra Piztearen Kausak
Sobietar Batasunarekin itun bat sinatu ondoren, elkarri ez erasotzeko eta Polonia bien artean banatzeko, Alemania naziak Polonia inbaditu zuen. Horrek piztu zuen Bigarren Mundu Gerra.
Fronte eta Bataila Garrantzitsuenak
Bigarren Mundu Gerran, kontinente guztietan eta itsaso guztietan egon ziren borrokak, baina aipagarrienak honako hauek izan ziren, besteak beste:
- Mendebaldeko frontea:
- Atlantikoko bataila
- Ingalaterrako bataila
- Normandiako lehorreratzea
- Ekialdeko frontea:
- Stalingradoko bataila
- Berlingo bataila
- Ozeano Bareko frontea:
- Pearl Harbor
- Midway
- Coral itsasoko bataila
- Iwo Jima
- Okinawa
- Afrikako iparraldeko frontea:
- El Alamein
Yaltako Konferentzia (1945eko otsaila)
Bertan, herrialde aliatu nagusien presidenteak bildu ziren:
- Winston Churchill (Erresuma Batua)
- Franklin D. Roosevelt (AEB)
- Joseph Stalin (SESB)
Akordio nagusiak:
- Naziengandik askatu ondoren, Europako herrialdeetan hauteskunde askeak ospatuko zirela.
- Alemania armadarik gabe geratuko zen eta 4 zatitan banatuko zuten, zati bakoitza garaileetako batek administratuko zuelarik (AEB, SESB, Erresuma Batua eta Frantzia).
- Nazio Batuen Erakundea sortzea.
Potsdamgo Konferentzia (1945eko uztaila)
Nazio berberak bildu ziren, baina ordezkari batzuk aldatu ziren:
- Harry S. Truman (AEB). Roosevelt urte bereko apirilean hil baitzen.
- Clement Attlee (Erresuma Batua). Churchillek uztailaren 5eko hauteskundeak galdu zituelako.
- Joseph Stalin (SESB)
Aliatuen artean desadostasun handiak sortu ziren, batez ere Stalinen eta beste bien artean. Akordio garrantzitsu bat lortu zuten: naziek egindako gerrako krimenen arduradunak epaitu egin behar zirela.