Basogintza eta nekazaritza Euskal Herrian

Geografia2,67 KB

Behi-azienda da nagusi

Haragietakoa zekorrak ekoizteko erabiltzen da, bai ustiapen estentsiboan, bai ustiapen erdiestentsiboan; esnetarakoa, berriz, esnea eta esnekiak ekoziteko erabiltzen da, ustiapen intentsiboan.

Basogintza

Beste jarduera garrantzitsu bat da. Ekoizpena altzarigintzarako edo paper orea lortzeko erabiltzen da.

BARRUALDEKO BASERRI-PAISAIA MEDITERRANEOA

Iparraldeko eta hegoaldeko goi-lautadak zein Ebroren eta Gaudalquivirren sakonuneen zati handiena hartzen ditu.

Ingurune fisikoak

Erliebe laua du, eta altitude handia du Iberiae¡r goi-lautadan. Klima mediterraneo kontinentalizatua dago: udan prezipitazioak urriak dira, eta tenperatura-alde handiak daude urtaro batetik bestera.

Populaketari dagokionez

Dueronren eta Ebroren haranetan, elkarrengandik gertu dauden herri txikitan kontzentratutako populaketa dago; Penintsularen hegoaldeko zatian, berriz, elkarengandik urrun dauden herritan kontzentratzen da populaketa. Gaur egun, biztanleria urria eta zahartua dute.

Ustiategiak

Zenbait tamainatakoak dira. Minifundioa nagusi da Ebroren eta Dueroren haranetako laborantza ureztatuan, baina asko txikitu da emigrazioaren eta lursailen kontzentrazioaren ondorioz. Jabetza handia, berriz, ohikoa da Gaztela, Aragoi, Extremadura eta Andaluziako lehorreko laborantzan.

Lurzorua

Nekazaritza eta abeltzaintza eta basogintza jardueretan erabiltzen da.

Nekazaritzan

Alde handiak daude lehoreko laborantzako eta laborantza ureztatuko eremuen artean. Lehorreko laborantza da nagusia goi-lautadako paramo eta landazabaletan eta Ebroren eta Guadarquivirren haranetan ureztatzen ez diren eremuetan. Nekazaritza estentsiboa egiten da, eta trilogia mediterraneoko produktuak nabarmentzen dira: zerealak, mahatsondoa eta olibondoa.

Iraganean

Zerealak, lugorriarekin edo lekadunekin txandakatzen ziren, eta behi-aziendarekin batera ustiatzen ziren. Gaur egun, gariak behera egin du, eta garagarrak, gora; erdilugorria baliatzen da ekilorea erabiltzen da atsedenaldireko labore gisa edo lurgorria erabat desagertu da, ongarri kimikoak erabiltzearen ondorioz. Zerealez gain, olibadiak eta mahastiak garrantzitsuak dira Guadarquivirren haranean, Gaztela-Mantxan eta Extremaduren, eta mahastiak, berriz, Errioxan, Nafarroan eta Aragoin.

Ureztapenak

Aukera ematen du nekazaritza intentsiboagoa egiteko. Iraganean, urezapenak eremu txikiak hartzen zituen, ibaien ibarretatik eta herrietatik gertu, eta aurokontsumorako barazkiak ekoizten ziren batez ere. Gaur egun, ureztapenaren hedadurak aukera ematen du ekoizpena dibertsifikatzeko: landare industriak, bazkak, eta frutak eta barazkiak.

Deskargatu

PDF Word HTML