Banaketa Kanalak, Enpresa Motak eta Giza Elementuak

Ekonomia2,96 KB

Banaketa Kanalak

  1. Banaketa Kanal Propioa: Enpresa jabea da eta normalean informazioa bidaltzeko erabiltzen da. Zuzenean bezeroei iristen da.
  2. Banaketa Kanpo-Kanala: Enpresa ez da jabea eta objektuak eta produktuak bidaltzeko erabiltzen da. Gehien erabiltzen dena da hau.
  3. Bitartekari Handizkaria: Azken saltzaileari saltzen ez diona. Ekoizleetatik Bugattiri, adibidez.
  4. Bitartekari Txikizkaria: Zuzenean saltzen duena, azken saltzaileari. Bugattik beste enpresei.
  5. Frankizia: Marka komertzial batek bere produktuak salmenta sistemaren bidez, beste jabe baten dendan eta baldintza ekonomiko batzuen menpean; tahona adibidez.
  6. Teledenda: Telebistan erakusten dira produktuak ordu jakin batzuetan. Telefonoz egiten da eskaria eta entregatze momentuan ordaintzen da.
  7. Internet Bidezko Salmenta: Interneten bidez egiten da propaganda eta ordenagailuz egiten da erosketa. Kreditu-txartelak erabiltzen dira ordaintzeko, baina kontu handiz ibili behar da.
  8. Makina Automatikoen Bidezko Salmenta: Makina automatikoetan freskagarriak, gailetak eta horrelakoak saltzen dira. Momentuan ordaintzen da.

Enpresa Motak

  1. Banakako Enpresa: Pertsona bat enpresa batean jabea eta langilea denean, autonomoa: iturgina adibidez.
  2. Bazkide-Enpresa edo Sozietateak: Jabe bat baino gehiago duten enpresak eta beraiek erabakitzen dituzte ekoizpen faktoreak.
  3. Sozietate Anonimoa (SA)
  4. Sozietate Mugatua (SL): Kapital jakin bat du. Parte-hartzeak berdinak dira, ez dira akzioak eta zatiezinak eta negozioezinak dira. Bazkideek zorren aurrean ez dute erantzuten.
  5. Sozietate Kooperatiboa (Skoop): Bazkide izeneko pertsonak osatzen dute. Bazkideek, eskubide eta eginkizun berdinak dituzte. Irabaziak beraien artean banatzen dira.

Enpresaren Giza Elementuak eta Beste Faktore Batzuk

  1. Enpresaren Giza Elementuak: Enpresarekin zuzenean zerikusia duten pertsonak: jabeak, langileak, zuzendariak...
  2. Enpresaren Kapital edo Ekoizpen Ondasunak: Enpresaren ekonomia ondasunak.
  3. Aktibo Ez-Korrontea: Denbora luzez erabiltzen diren ekipamendu eta ondasunak: makinak.
  4. Aktibo Korrontea: Etengabe zirkulatu eta aldian-aldian erabiltzen diren ondasunak: dirua eta lehengaiak, esaterako.
  5. Enpresaren Antolaketa
  6. Enpresaren Ingurunea: Ez dago batere isolatua, geroz eta lausagoa eta globalizatuagoa dago.
  7. Enpresaren Ingurune Orokorra: Enpresa berdinei eragiten dieten faktoreak: kultura, ekonomia...
  8. Enpresaren Ingurune Espezifikoa: Enpresaren funtzionamendua baldintzatzen duten faktoreak: grebak, prezio igoerak...

Deskargatu

PDF Word HTML