Aste Tragikoa eta Euskal Industrializazioa

Historia2,61 KB

Aste Tragikoa

Gertakarien eragilea Maurak Bartzelonatik Melillara hauxe bidaltzeko erabakia hartzea izan zen: Bartzelonako eta Madrileko unitate indargarriak, sei urte lehenago erreserban gelditutako soldaduek osatutakoak, Rifeko meatze-konpainiaren trenbidea eraikitzen ari ziren langile espainolak marokoarrek egindako erasoetatik defendatzeko.

Erreserbako lehenengo soldaduak Bartzelonatik irten zirenean, horren aurkako kanpaina sozialista gogortu eta istiluak hasi ziren. Gero, Marokoko egoera larritu eta ehunka hildako egon zirela zabaldu zen: orduan, langile-indarrek (sozialistak eta anarkistak) greba orokorrerako deia egin zuten; Bartzelonan gerra-egoera aldarrikatu zuten.

Ondoren, zapalkuntzaren eta auzitegi militarrek altxamenduko buruzagien aurka egindako prozesu sumarisimoen ondorioz, heriotza eta atxilotu ugari egon ziren. Espainiako eta nazioarteko iritzi publikoa Mauraren kontra agertu zen eta gobernuaren kontrako kritika egin zuten; ondorioz, Maurak dimititu behar izan zuen.

Arrazoiak

  • Marokoko gerra kolonialaren protesta: Algecirasen 1906an hartutako erabakien ondoren, Maurak Espainiari zegokion Marokoko zatia okupatu nahi zuen. Tropak formatzeko egindako deiaren aurrean, Kataluniako erreserbistek ez zuten parte hartu nahi izan gatazka honetan; ofizialtasuna lortzeko aukera eskaintzen zuen arren, soldaduen heriotza baizekarren.
  • Fanatismo antiklerikala: Masa proletarioak edo burgesia ezkertiarra kristautasunetik aldentzen ari ziren gero eta gehiago, eta fanatismo antiklerikala eta erlijiosoaren kontrako jarrera hasi zen.

Francesc Ferrer i Guàrdia-ren fusilamendua eskandalu bat izan zen. Maurak askatasunaren eta aurrerakuntzaren aurkako "Espainia beltzaren" ikur gisa agertu zen.

Industrializazioa Euskal Herrian

Bizkaian burdina erauzteak probintziako garapen ekonomikoa monopolizatu zuen. Siderurgiak Bizkaiaren ahalmen ekonomikoa garatu zuen. Gerra zibilek eta foru-legeen esparruak, ordea, industrializazio-prozesua XIX. mendearen hasieran izatea eragotzi zuen.

Industrializazioaren fenomenoaren protagonista izan zen burgesia molde berrikoa zen. Meategien jabeen talde berriaren boterea meatzen jabetzan oinarritzen zen.

Euskal industria finkatzea

1898-1901 tartea hazkundearena da. Enpresarik ezagunenetako bi eratu ziren: Altos Hornos eta Astilleros. Ontziolen sektorea finkatu zen eta aseguru-konpainiak sortzea ekarri zuen. Gainera, euskal kapitalismoaren inbertsioak Penintsula osoan zehar eta hainbat sektore ekonomikotara hedatzen hasi ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML