Arte Mugimenduak: Neoklasizismotik Abangoardietara

Arteak eta humanitateak18,44 KB

XVIII. eta XIX. Mendeko Mugimendu Artistikoak

Neoklasizismoa XVIII. mendearen bigarren zatian, Frantziako Iraultzak (1789) bultzatuta, Europara zabaldu zen. Erromako eta Greziako arte klasikoa berreskuratu zen, burgesia eta gizarte ekonomikoa bultzatuz. Iraultzaren ondoren, Lehen Inperioa hasi zen.

Erromantizismoa XIX. mendearen hasieran sortu zen Europan, arau neoklasiko zurrunen, kalkuluaren eta harmoniaren aurka egiteko. Totalitarismo arrazionalaren ondoren, ordena ideologiko berria proposatu zen, askatasun indibiduala eta nazionala lortzeko. Erdi Aroko sustraiak bereziki arakatzen ziren.

Errealismoa XIX. mendearen bigarren erdialdean (1848ko Frantziako Iraultzaren ondoren) sortu zen Europan. Egunerokotasuna eta errealitatea objektiboki islatzeko nahia zuen helburu. Gai politikoak alde batera utzi eta gai sozialetan kontzentratu zen.

Neoklasizismoa

Arkitektura

  • Greziar eta Erromako arte eredua.
  • Arrazionaltasuna eta formen arteko oreka; argitasuna.
  • Barrokoaren eta Rokokoaren dekorazio efektuaren aurkakoa.
  • Marmola eta monumentaltasuna.
  • Arrazoimena irudimenaren gainetik. Adimena, sorkuntza eta diziplina inspirazioaren gainetik.

Pintura

  • Mitologian inspiratuta, paisaia lasai eta ederrak.
  • Biluziak nagusitu ziren (gorputz perfektuak eta proportzio kanonikoak, Greziako eskulturaren antzera).
  • Marrazkia kolorea baino gehiago landu zen (orekatuak).
  • Plano bakarra, perspektiba lineala. Mugimendu naturalak.
  • Espresio gutxi. Argi zenitala eta tamisatua. Sakontasunik ez.
  • Antzerki baliabideak, besoekin keinu handiak.

Eskultura

  • Dinamismoaren ordez, oreka eta proportzionaltasuna islatu.
  • Harmoniatsuak, antzinate klasikoan oinarrituak.
  • Eredu klasikoak miresgarriak ziren, perfektutzat jo eta eredu bezala kopiatzen ziren.
  • Mitologia gaiak, erretratuak, monumentu publikoak eta hileta monumentuak jorratu.
  • Marmola. Koloreak garbitasuna eta edertasun klasikoa sinbolizatu.
  • Perfekzio formal eta teknikoa; artistaren emozioa ezabatu. Plano bakarra.

Erromantizismoa

Pintura

Indibidualismoaren eta nazionalismoaren emaitza, sormen-askatasunaren eta akademizismoaren aurkako jarreraren ondorioa.

  • Konposizio barrokoa (kolorea nagusia) edo klasizista (marrazkia).
  • Gaiak: Genero historikoak nagusi, eszena exotikoak, paisaiak eta erlijiosoak. Natura eta erlijioa ikuspuntu sentitu eta ulertutik jorratu.
Estiloak Herrialdeka
  • Frantzian: Kolorea eta konposizioaren dinamismoa. Forma askatuak eta argi-atmosfera efektuak areagotu. Pertsonaiek keinu dramatiko eta bortitzak. Eskortzoak eta diagonalak. Konposizioko mugimendua eta konplexutasuna.
  • Ingalaterran: Estilo klasizista ez zen errotu. Jarrera ona erakutsi zitzaien aurrerapen erromantikoei. Naturarekin harremana, aurkikuntza gisa ulertua.
  • Alemanian: Izaera erlijiosoko ermandadea sortu zen (Nazarenoa, Erroman). Arte espiritualista egin. Komunitatean bizi. Artea onbideratzea helburu (quattrocentoko estiloa).

Inpresionismoa

Pintura

  • Pintzelkada handiak, laburrak eta marra lodiak; forma zehaztugabeak.
  • Kolore argiak, leunak eta garbiak (pastelak, primarioak eta sekundarioak).
  • Itzalik ez. Argia kolore osagarriz nahastuz lortu, zuria beltzaren gainetik.
  • Enkoadraketa atipikoak.
  • Gaiak: Pertsonak eta paisaiak. Paris inspirazio iturri.

Lehen Abangoardiak (XX. mendea)

Testuinguru Historikoa

  1. Jendea lasaikerian erori zen morala eta ohiturak betetzeko orduan, eta moda berriak sortu ziren.
  2. Emakumea eginkizun berria betetzen hasi zen gizartean.
  3. Inperio Handiak (Errusia, Alemania, Austria-Hungaria) erori ziren, eta Europako mugak berregin ziren.
  4. Ideia marxistak iritsi ziren lehen aldiz boterera (Errusiako Iraultza, 1917).
  5. AEBak potentzia politiko-militar bilakatu ziren.
  6. Gerraren ostean, “1920ko hamarkada zoriontsua” gertatu zen AEBetan.
  7. Frantzian (Paris), Alemanian, Austrian, Errusian, Suitzan, Holandan eta gero New Yorken sortu ziren.
  8. Lehen abangoardiak 1905ean jaio ziren.
  9. Lehen Mundu Gerrak (1914-1918) sortu zuen arte estilo hau.
  10. Bigarren Mundu Gerrarekin (1939-1945) amaitu zen, orduan artista gehienek Ipar Amerikara ihes egin zuten.

Arkitektura

Funtzionalismoa

  • Arkitrabeduna da: dena bertikala eta horizontala. Estalkia beti horizontala. Eraikin batzuk irekiak daude.
  • Mies Van der Rohe, Bauhausari lotua, aitzindaria izan zen.
  • 1929an Bartzelonako Erakusketa Unibertsalerako Germaniar Pabiloia eraiki zuen.
  • Material berrien erabilera, bolumenik gabe, eta horma-gortina bezalako horma tradizionalen ordezkoak.
  • Mies van der Rohe AEBetara emigratu zuen.

Organizismoa

XX. mendeko abangoardiako beste joera nagusia da. Alvar Aalto (Finlandia) eta Frank Lloyd Wright (AEB) izan ziren nagusi.

  • Kezka nagusia arkitektura gizatiartzea da, paisaian integratzea, forma organikoetatik hurbil egotea.
  • Lerromakurrak hobesten dira funtzionalismoaren lerro zuzenen aurrean, asimetria erabiliz.
  • Ohiko materialak erabiltzen zituzten (adreilua, harria, egurra).
  • Adibidez: New Yorkeko Guggenheim Museoa (Wright).

Neoplastizismoa

  • Funtzionalismoaren barruan dago.
  • Gerrit Rietveld izan zen nagusi. Herbehereetan garatu zen bereziki.
  • Forma geometriko argiak eta lerro zuzenak.
  • Kolore zuria eta grisa erabiltzen ziren.
  • Kolore primarioko plano eta xehetasunen konbinazioa.
  • Eremu irekiak eta euskarririk gabeko oinplanoa.

Espresionismoa

  • Sentimenduak erakusten ditu. 1910etik 1924ra iraun zuen.
  • Erick Mendelson nagusi.
  • Eredu funtzionaletik alde egin eta arkitektura utopikoen joera jorratu zen (proiektu asko ez ziren gauzatu).
  • Adibidez: Behatoki astronomikoa, Alemania (Erick Mendelson).

Futurismoa (Arkitektura)

  • Italian garatu zen (Ciudad Nueva, 1914an).
  • Mundu mekanikoan oinarrituta.
  • Belaunaldi bakoitzak bere eraikinak egin beharko zituela proposatu zen.

Pintura

Fauvismoa

  • Kolorearen garrantzia marrazkiaren gainetik: biziak, argiak, alaiak, indartsuak eta sentiberak.
  • Kolore primarioak, bigarren mailakoak eta osagarriak erabiltzen dira, kontrastea lortuz.
  • Kolore gehienak lauak dira; batzuetan lerro beltz lodiak erabiltzen dira irudia indartzeko.
  • Pintzelkada azkarrak, indartsuak, bortitzak eta lerro etenak, espontaneotasun sentsazioa lortuz.
  • Pintura primitiboan oinarrituta.
  • Objektuen koloreak ez dira errealitatean ikusten diren bezalakoak; artista bakoitzak ikusten duen moduan margotzen du (subjektibotasuna).
  • Sinpletasuna, pertsonaren barruko eta kanpoko oreka aurkitu nahia.
  • Artistak ez du perfekzioa bilatzen formetan, paisaietan edo erretratuetan.
  • Argia eta perspektiba lineala ez dira erabiltzen. Formak ez dira irudikatzen argi-ilunaren bidez.
  • Zentzu dekoratiboa zuten. Gaiak: egunerokotasuna hirian eta herrian.
  • Afrikako artearen eragina zuen; askatasuna eta alaitasuna erakusten du.

Kubismoa

  • 1907an hasi zen Parisen. Picasso eta Braque nagusi.
  • Louis Vauxcelles kritikariak eman zion izena mugimendu honi.
  • Forma geometrikoak eta lerro zuzenak nagusi.
  • Koadro nagusiak: Avinyongo andereñoak (1907, Picasso) eta Emakume mandolinarekin (1910, Picasso).
  • Planoak independenteak eta autonomoak dira.
  • Irudien inguruko lerroek irudiak txikitzen dituzte.
  • Lerroak hausten direnean, irudia kaleidoskopio batean bezala ikusten da.
  • Perspektiba anitza da: angeluak biderkatzen dira, eta era honetan irudi berdina ikuspuntu desberdinetatik ikusten da.
  • Argia eta itzala desagertzen dira, eta honen ondorioz, bolumena ere bai.
  • Kolore lokala: kolorea ez da hain garrantzitsua.
  • Pintzelkada txikiak eta edozein tresna erabili daiteke.
  • Puzzle bat izango balitz bezala da. Gaiak: bodegoi asko.
  • Geometrizazioa: konposaketak forma geometrikoz beteta daude (Cézanne hasi zen ideia honekin).
  • Oinarri filosofikoak: Artistek ez dute errealitatea irudikatu nahi.
  • Kubismoak 3 etapa izan zituen.

Futurismoa (Pintura)

  • Parisen sortu zen. Laburra izan zen (1909-1918).
  • Filippo Marinetti poeta italiarrak 1909an Manifestu Futurista argitaratu zuenean hasi zen.
  • Gai nagusiak: teknologia modernoaren garapena, antzinatasunarekin apurketa, abiadura eta energia.
  • Literatura arloan, iragana ahazten du. Ez du metrika errespetatzen, eta poesiak idazteko zeinu matematikoak eta musikalak erabiltzen ditu.
  • Manifestu Futurista: Mugimendu agresiboa, azterketa eta ukabilkada adierazten ditu. Abiaduraren edertasuna aldarrikatu nahi du.
  • Irudi arloan, lerro eta forma errepikapena eta kolore biziak erabiltzen zituzten bizitasuna eta mugimendua adierazteko.
  • Helburu ideologikoa zuten. Eszena guztiak hirietan ziren.
  • Artistak: Filippo Marinetti, Giacomo Balla, Boccioni, Carlo Carrà eta Gino Severini.
  • Kolore beroak eta biziak. Teknika: dibisionismoa. Kolore sakabanatuak.
  • Politikan, nazismoa irudikatzen zuten.
  • Mugimenduak Lehen Mundu Gerra amaiera arte iraun zuen. Abiadura, edertasuna eta gerra adierazten ditu.
  • Artistek dinamismoz margotzen zuten, lana hunkigarria izateko. Erromantizismoaren aurkakoa da.

Dadismoa

  • Cabaret Voltairen (Zurich) sortutako mugimendua da (1916, Suitzan).
  • Artean eta literaturan agertu zen, bereziki poesian, antzerkian eta diseinu grafikoan.
  • Gerrako barbarismoaren aurkako mugimendu bat zen.
  • Dadaistek uste zuten gerra oposatua zela, bai arterako, bai eguneroko gizarterako.
  • Haien lanen ezaugarriak irrazionaltasuna eta onartutako gauza guztiei uko egitea da.
  • Beranduago surrealismoaren eragina izan zuten.
  • Terminoa frantsesetik dator: dadaïsme.
  • Haietako asko Lehen Mundu Gerrako beteranoak ziren, eta gizakien ikuspuntu ziniko bat zeukaten.
  • Kasualitatea eta zortea oinarriak ziren. Oinarria zentzu falta da.
  • Dadaismoa nahasketa espresatzeko bide bat da.
  • Eredu tradizionalekin apurtu eta "zer den artea" galdetu. Zalantzan jarri guztiari.
  • Konbentzionalismoa apurtu eta gauza berriak egin nahi zituzten, zentzurik gabe. Anti-artea egiten zuten.
  • Nahiz eta Suitzan sortu, Berlinen eta New Yorken ere eman zen.
  • Lehenengo lana, Iturria (1917), Marcel Duchamp-ek egindakoa, mugimenduaren ezagunena zen.
  • Tresna arruntak hartzen zituzten, baina erabat erabili ezinak ziren eratan jartzen zituzten.
  • Estilo berri bat sortu zen: Ready-made (adibidez, Iturria).

Bigarren Abangoardiak (XX. mendearen bigarren erdia)

Arkitektura

Funtzionalismoaren Jarraipena

  • Bigarren Mundu Gerraren ostean funtzionalismoak jarraitu zuen.
  • Mies Van Der Rohek Seagram Building eraiki zuen (altzairua eta beira erabiliz). Aurrekaldean iturriak zituen espazio atseginagoa sortzeko.
  • Finlandian, Alvar Aaltok modernitatea eta tradizioa batu zituen, buztina eta egurra erabiliz. Bere obrak izpiritu arrazionalistaz beteta zeuden, baina herri tradizioa eta bertako materialak (egurra nagusiki) nahasten zituen.
  • Jorn Utzon daniarrak egitura handiak (bela edo kanpin-denden itxurakoak) egin zituen, organizismoarekin lotuta (natura eta gizakia batuz). Adibidez: Opera House Sidney (1957-1963). Funtzionalismoa eta organizismoa batera landu zituen.
  • Espainian organizismoa beranduago iritsi zen (60ko hamarkadan). Sainz de Oiza arkitektoak Madrilgo Torres Blancas eraikina altxatu zuen (1965), lerro makurrekin.
  • Lluís Sert Estatu Batuetara joan zen Gerra Zibilean, eta Miró Fundazioaren eraikuntza diseinatu zuen (Espainiako funtzionalismoaren adibiderik argiena: naturaren erdian eraikin zuria).
  • Funtzionalismoa nazioarteko estiloa bihurtu zen (Brasil, Venezuela, Mexiko, India...). Brasilia hiria (Oscar Niemeyer) joera honen adibiderik onena da (Brasiliako katedrala).

Brutalismoa

  • Arrazionalismoa oinarritzat hartuta, joera honek manipulatu edo estali gabeko materialak baloratzen ditu (landu gabe, "en bruto").
  • Aitzindaritzat hartutako eraikuntza Le Corbusier-en Unité d´Habitation izan zen.
  • Smithson senar-emazte estatubatuarrak garrantzitsuenak izan ziren.
  • Ronchamp-eko eliza (Le Corbusier, 1950-1955): Kontrastea (zuria hormigoiarekin), forma kurbatua, leiho txikiak (tamaina ezberdinak, asimetrikoak).
  • Espainian, frankismoan, Grupo R sortu zen 1951n, funtzionalismoan oinarriturik. Rafael Moneo garai hartako arkitektoa izan zen (Donostiako eliza).

Postmodernismoa

  • Estilo honek arkitektura modernoaren aurkako joera azaltzen du: tradizioa eta dekorazioa itzuli ziren.
  • Jatorri eklektikoa eta hizkuntza eraikitzaile ironikoa erabili zen, elementu ezberdinak elkartuz.
  • Elementu klasikoak (zutabeak, frontoiak, arkuak), kolorea eta elementuen arteko proportzio eza.
  • Venturi, Isozaki, Rossi, Bofill, arkitekto garrantzitsuak.
  • 1970etik aurrera funtzionalismoa eta tradizioaren batuketarekin lan egiten zuten.
  • Japonen Metabolism taldea sortu zen (Arata Isozaki adibide onena). Lan honetan, gangak, esferak eta beste elementu geometrikoak erabili zituen.
  • Michael Graves estatubatuarrak arrazionalismoari elementu klasikoak gehitzen dizkio: ornamentazioa, kolorea (Portland eraikina).
  • Robert Venturik Complejidad y contradicción de la arquitectura liburua idatzi zuen (polemika handia sortu zuena). Vanna etxea (1962-1964): kanpoko sinpletasuna barruko konplexutasunarekin kontrastatzen du.
  • Aldo Rossi (Munduko antzokia, Venezia). Ricardo Bofill (Antigona auzoa, Montpellier, 2000).

High Tech

  • Abangoardiako korronteen luzapena da. Elementu eraikitzaileak kanpoaldean azpimarratzen dira eta dekorazio moduko bat osatzen dute.
  • Parisko Pompidou Zentroa (Rogers eta Piano) joera honen adibide egokia da.
  • Itxura industriala du. Eskailerak, ur-tutuak edo elektrikoak kanpoaldean kokatzen dira, agerian.
  • Norman Foster (Hearst dorrea, NY) eta Bilboko metroko sarrerak.

Deskontruktibismoa

  • Forma fantasiaren ondorioa da: eraikin irregularrak, simetriarik edo forma geometrikorik gabekoak, konplexutasuna eta forma eskultorikoak.
  • Frank Gehry (Pragako Etxe Dantzaria, Bilboko Guggenheim Museoa, Errioxako Marqués de Riscal upeltegia).
  • Zaha Hadid (Durangoko tren geltokia, Zorrozaurreko proiektua).
  • Gaur egun, arkitektoek gizartearen beharretara egokitzen dira, bakoitzak bere estiloa garatuz ("izar arkitektoak" bihurtu dira).
  • Santiago Calatrava (Bilboko aireportua), Jean Nouwel (Tagbar dorrea, Bartzelona).

Pintura

Informalismoa

Bigarren Mundu Gerra amaitu baino lehen agertu zen. Michael Tapié arte-kritikari frantziarrak sortu zuen izena 1951n. 1940ko eta 1950eko hamarkadetan pintore europarren artean indarrean egon zen pintura abstraktu mota bat izendatzeko.

  • Pintura kantitate handiak eta zenbait material nahasten ziren (beira zatiak, harea edo ikatza), erliebedun obrak sortzeko.
  • Erabiltzen zituzten teknikak: collage, grattage, frottage eta dripping.
  • Sentimenduak, askatasun osoa, inprobisazioa. Obrak gehienbat abstraktuak.
  • Humanismo klasikoaren azken oinarriak apurtu zituen, baita pintura-printzipio esanguratsuenak ere: forma, tonua, oreka, proportzioak, unitate-konposizioa eta egitura zentralizatua.
  • Pinturak ez du inolako helburu figuratiborik. Adierazkortasuna ez dago margoetan, materiaren lanketa berean baizik.
  • Sustrai surrealista eta espresionistak ditu, eta existentzialismoaren eragina.
  • Bi azpijoera:
    • Zeinuaren pintura: Margolariak pintatzerakoan hartu dituen "zeinuak" markatzen duen obraren indar komunikagarria.
    • Materialismoa: Obran erabilitako materiaren beraren bizia eta adierazkortasuna nabarmendu nahi duena.
  • Arte estilo honek apurketa osoa suposatu zuen arte kontzeptu tradizionalarekin eta esperimentazio prozesu bat izan zen.

Espresionismo Abstraktua

Munduko Gerra pasatu ondoren, Estatu Batuetan sortu zen (free jazz eta beat belaunaldia agertu ziren). Artistak: Pollock, De Kooning, Kline.

  • Artistak errealitatea deformatzen du emozioen bitartez. Objektibotasunarekin ez du zer ikusirik.
  • Helburua ez da estetika edo irudi ederrak forma tradizionalean lortzea.
  • Askatasun osoa adierazpenean. Bat-batekotasuna lan egiterakoan.
  • Garrantzitsuena lan prozesua da, eta ez azken emaitza.
  • Trazuek eta keinuek garrantzia hartzen dute, mugimendu azkarrez eraginak.
  • Oinabanak eta lerroak erritmoz eraginak. Formatu handiko lanak gehienetan.
  • Teknika: mihise gaineko olio-pintura. Kaballetea ez zen erabili.
  • Bi azpijoera:
    • Keinu-korrontea (Action Painting): Trazuen erabileraren garrantzia, dinamismoz sortutako prozesuaren moduan ulertzen duen artea.
    • Kolore-eremuen pintura (Color Field): Clement Greenberg-ek bultzatua (espazio oso zabaletan erabilitako kolore lauak). Mark Rothko, Clyfford Still eta Barnett Newman.

Pop Artea

Mugimendu artistiko bat da, 1950eko hamarkadaren erdian sortu zena aldi berean Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan. 1960ko hamarkadan indarra hartu zuen. Gai nagusiak: kontsumo-produktuak eta indar komertzialak.

  • Espresionismo abstraktuaren arauak haustea nahi zuen.
  • Inspirazio iturri gisa publizitatea erabili, errealitatea irudikatzeko kode berri bat azaldu nahian.
  • Esperimentazio teknikoak garrantzi handia zuen, baita ikuspuntu kritikoa ere.
  • Pop arteak gai eta behe-kulturaren kontzeptu zaharkituak gainditu zituen. Artea eguneroko mundura itzuli zen, beste modernitate bati ateak irekiz.
  • Artista estatubatuar garrantzitsuenak: Roy Lichtenstein, Claes Oldenburg, Robert Rauschenberg, James Rosenquist eta Andy Warhol.

Deskargatu

PDF Word HTML