Arte Erromanikoa eta Erromatarra: Testuingurua, Arkitektura eta Eskultura

Arteak eta humanitateak3,91 KB

Arte Erromanikoa

Testuingurua:

Europan, XI. eta XIII. mendeetan arkitektura, eskultura eta margolana garatu ziren. Frantzian sortu eta Europara hedatu zen. Elizak eta monasterioak ziren eraikin garrantzitsuenak.

Arkitektura:

Elizaren zerbitzuetara bideratua, herrialde bakoitzak berezitasun batzuk zituen. Leiho eskas eta txikiak zituzten, eta kupulen erabilpena ohikoa zen.

Elizak:

Jainkoen erreinua sinbolizatzen zuten. Gurutze latindarraren oinplanoa zuten, 3 nabe eta horma lodi eta sendoak.

Monastegiak:

Peregrino bideak indartu zituzten. Elizaren sarreratik hurbil zeuden, eta helburua lasaitasuna zen.


Arte Erromatarra

Testuingurua:

Erroman, K.a. VIII. mendean sortu zen. K.a. VII. mendean etruriarren menpe pasatzerakoan hiri bihurtu zen. Hauek hiria gogortu eta antolatu zuten, mende oso batez haien menpe egon zelarik. K.a. VII. mende hasieran erromatarrak altxatu eta antolamendu berria jarri zuten. Errepublika garaian erromatarren zabalpen prozesua gertatu zen.

Arkitektura

Ezaugarriak:

Praktikoa eta utilitarioa zen, ingeniaritzarekiko interesa zuelarik (galtzadak, zubiak). Monumentalitatea eta propaganda helburuak zituen.

Eraikitzeko:

Sistema dinteldua eta sistema gangatua erabiltzen zituzten.

Hiztegia:

  • Ganga: Arku itxura duen arkitektura elementua.
  • Kanoi ganga: Mota sinpleena.
  • Ertz ganga: Gurutzatzen diren 2 ganga.

Urbanismoa:

Hiriak inperioaren oinarriak ziren (bizitzeko erdigunea). Cardus (E-M) eta Decumanus (I-H) ardatzak zituzten. Elkartzen ziren tokian foruak zeuden. Hiriak lotzeko galtzadak erabiltzen ziren. Forum-a hiriko garrantzitsuena zen, eta oinplano angelu zuzena erabiltzen zen.

Arkitektura Tipologia:

Tenpluak:

Greziar tenpluen osagarriak zituzten, baina nortasun propioak ere bai. Zutabe itsatsiak, sarrera bakarra aurrean, oinarri laukizuzena eta naos itxita zituzten.

Panteoia:

Egitura laua eta zirkularra zen, jainko guztien ohorez eraikia.

Basilika:

Dimentsio handiko eraikuntza zen, oinplano errektangularra, erdiko nabea altuagoa eta zabalagoa, eta alboko nabeak txikiagoak zituen.

Antzokia:

Hasieran oinarri erlijiosoak zituen, baina azkenean profanoak bilakatu ziren. Hirietan kokatuta zeuden. Altuera hartzeko, arkuak eta kanoi ganga erabiltzen ziren. Vomitorioa (mugimendua errazteko ateak) eta skena atzean (teloi moduko 3 gorputz arkitrabatu) zituzten. Adibidez, Meridako antzokia.

Anfiteatro:

2 antzokien fusioa zen, oinplano eliptikoa zuelarik. Erdigune ia zirkularra eta azpian zenbait gela zituen. Adibidez, Coliseoa.

Zirkoa:

Ikuskizunetarako, zaldien eta koadrigen lasterketarako tokia zen. Spina (erdiko gauza) zuen.

Bainu etxeak:

Bizitza publikoetarako espazioa zen. Hasieran etxe aberatsen barruan zeuden. Gela desberdinak eta oinplano konplexua zituzten.

Insulae:

Pisuz osatuta zeuden, pobreenak. Adreiluz eginak zeuden, eta beheko solairuan dendak edo tabernak zeuden. Gela guztiak erdiko patio batera joaten ziren (lorategia).

Domus:

Palazioak ziren, aberatsen etxeak. Hedapen horizontala zuten, bi zati: bizitza pribatuko gelak eta publiko gelak.

Eskultura

Bi genero nagusi:

Erretratua eta erliebe historikoa. Jantzita agertzen ziren.

Hasiera:

Burua landu zen gehienbat. Dirudunek enkargatzen zituzten. Materiala marmola eta brontzea zen.

Errepublika:

Aurpegian zentratzen ziren. Gizonezko irudiak ziren, irudi oso errealistak. Materiala marmola eta brontzea zen, eta anonimoak ziren.

Inperioa:

Goi inperioa: erretratu ofizialak, izaeraren irudikapena. Flamendar dinastia: ileak bolumena irabazi eta begiak zulatzen hasi ziren. Behe inperioa: hieratikoa eta monumentala.

Deskargatu

PDF Word HTML