Arrisku Biologikoa eta Mikroorganismoen Mundua
Kutsadura Biologikoa: Kontzeptua eta Jatorria
Arrisku biologikoa: Agente biologikoekin lan egitearen ondorioz sortutako arriskua.
Kutsatzaile biologikoa: Giza gorputzean sartu eta gaixotasun infekzioso edo parasitarioak sortzen dituzten bizi-ziklo zehatza duten bizidunak.
Eragile Biologikoen Ezaugarri Orokorrak
- Jaio eta hil.
- Antzeko konposizio kimikoa.
- Funtzio-unitatea: zelula.
- Nutrizio, harreman eta ugalketa funtzioak.
Nutrizio Motak: Autotrofoa eta Heterotrofoa
Autotrofoa: Zelulek karbono dioxidoa eta gatz mineralak kanpotik hartzen dituzte, materia organikoa sortuz argi-energia erabiliz.
Heterotrofoa: Beste organismo batzuek egindako materia organikoa hartzen dute kanpotik, bere kabuz mantenugai organikorik sortu ezin dutelako.
Biomolekula Konplexuak eta Funtzioak
Gluzidoak: Bizidunek beren bizi-funtzioak betetzeko behar duten energia ematen dute.
Proteinak: Zelulen egitura eta bizidunen gorputza bera osatzen dituzten biomolekulak.
Lipidoak: Erreserba energetikoa osatzen dute.
Azido nukleikoak: Ugalketaz eta herentziaz arduratzen diren biomolekulak.
Izaki Bizidunen Antolaketa Mailak
Unitate anatomikoa: Bizidun guztiak zelulaz osaturik gaude.
Unitate fisiologikoa: Zelulek bizirik irauteko beharrezkoak diren prozesu guztiak eragin ditzakete.
Unitate genetikoa: Zelula guztiak beste zelula batetik sortuak dira.
Zelularen Oinarrizko Diseinua
Mintz plasmatikoa: Estalki mehe eta malgua, kanpo ingurunetik zelula banandu eta babesten du, substantzien sarrera/irteerak kontrolatuz.
Zitoplasma: Zelularen barneko gunea, likido likatsuz osatua, non organulu izeneko egiturak dauden. Organuluek funtzio ezberdinak betetzen dituzte.
Material genetikoa: Zelularen funtzionamendua kontrolatzen eta erregulatzen duen molekula kimiko (ADN) multzoa.
Zelula Motak: Eukariotoak eta Prokariotoak
Zelula eukariotoak: Material genetikoa nukleo izeneko atal baten barruan dago.
Zelula prokariotoak: Ez dago nukleorik; material genetikoa zitoplasman dago.
Bizidunen 5 Erreinuak
- Moneroak: Prokariotoak, zelulabakarrak, ehunik gabeak, autotrofoak eta heterotrofoak.
- Protistoak: Eukariotoak, zelulabakarrak, ehunik gabeak, autotrofoak eta heterotrofoak.
- Onddoak: Eukariotoak, zelulanitzak, ehunik gabeak, heterotrofoak.
- Landareak: Eukariotoak, zelulanitzak, ehunak dituztenak, autotrofoak.
- Animaliak: Eukariotoak, zelulanitzak, ehunak dituztenak, heterotrofoak.
Parasito Motak
Exoparasitoak: Gorputzetik kanpo sortzen diren parasitoak.
Endoparasitoak: Gure barnean sortzen diren parasitoak.
Mikroorganismo Motak
Mikrobioak/Mikroorganismoak: Organismo txikiak dira, zelula asko edo gutxikoak.
Parasitoak: Bizidun bat behar dute bizirik mantentzeko.
Parasitismoa: Bi organismoren arteko elkarrekintza biologikoa.
Bakterioak: Organismo prokariotoak, ugalketa erdibitze prozesuaren bidez eta beste mekanismo konplexuagoak erabiliz egiten dutenak. (Anaerobioak: oxigenoa behar ez dutenak; Aerobioak: oxigenoa behar dutenak).
Birusak: Mikrobio mota batzuk dira, patogenoak izan daitezke. Beren egiturak azido nukleikoa (ADN edo RNA) biltzen du.
Protozooak: Bakterioak baino handiagoak, zelulabakarrak.
Birusaren Erreplikazio Faseak
- Finkapena
- Barneraketa
- Biluztea
- Erreplikazioa
- Heltzea