Arrazoimena eta Fedea Agustin eta Tomasengan

Filosofia eta etika5 KB

Arrazoimena eta Fedea: Arrazoimenaren eta fedearen arteko erlazioa izan zen Erdi Aroko pentsamenduaren arazo eta eztabaida-gai handi bat. Hiponako agustin esaera honen arabera hasten da filosofatzen "sinesten dut ulertzeko". . Agustinek sinesten du ulertzeko, eta ondoren ulertzen du gero eta gehiago sinesteko. Beraz, arrazoimenak eta fedeak, bata bestearen beharra dute egia argitzeko. Ez zuen bien artean bereizketarik egin, bere ustez biek elkarrekin lan egin behar dute Egia bakarrera iristeko. Lehendabizi fedearen bitartez Jainkoak errebelaturiko egiak onartu egin behar ditugu, gero egia horiek ulertzea nahi badugu.Urratsak: 1.Arrazoimenak gizakiari fedea lortzen laguntzen dio.2.Fedeak arrazoimena gidatu eta argitzen du.3.Arrazoimenak fedearen edukiak argitzen laguntzen du. Akinoko Tomas arrazoimenaren eta fedearen edukiak eta mugak bereizi eta zehaztu zituen. Berak uste zuen filosofiak eta teologiak objektu, metodo eta irizpide ezberdinak dituztela.Filosofiak, arrazoimenak, naturala dena ikertzen du, izaki naturalak aztertzen ditu. Behetik gora joanez, errealitate sentikorretik, Jainkoak sortutako kreaturetatik abiatzen da. Horretarako beti argudioak baliatzen ditu, arrazoimenak soilik erabiliz. Teologiak naturaz gaindikoa dena ikertzen du, hots, Jainkoa eta hark errebelaturiko egiak. Goitik behera joanez, Jainkoarengandik abiatuz kreaturengana doa. Hau da, errebelazioa hartuta, gainontzekoa esplikatzen du. Bakoitza bere ikerketa-esparruan filosofia eta teologia autonomoak eta buruaskiak dira. Bietako bakoitzak egia bere kabuz lor dezake. Horretan ez du Agustinekin bat egiten. Izan ere, agustinen iritziz arrazoimenak halabeharrez fedearen laguntza behar du egiara iristeko. Sarritan bi jakintzek ikerketa objektu berak dituzte. Orduan arrazoimenak eta fedeak, biak Jainkoarengandik datoz, Jainkoa bera baita gizakiari arrazoimena eman diona eta errebelazioaren egilea dena. Ondorioz, bi iturrietatik lortutako ezagupenak bateragarriak dira halabeharrez. Hala ere, bien arteko gatazka sortzen bada, arrazoimenaren ezagupena da baliogabetu behar dena Tomasen ustez. Biak bateragarriak badira ere, arrazoimena fedearen menpe, eta filosofia teologiaren menpe daude. Arrazoimena mugatuta dago, eta ezin da fedearen hainbat egiatara iritsi. Errebelazioaren egia batzuk lor ditzake, frogatu ahal ditu. Adibidez, Jainkoaren existentzia ezagut daiteke arrazoimenaren eta fedearen bidez, baina, beste askotara fedearen bidez bakarrik hel daiteke, munduaren sorrera adibidez.

 San Agustinen eta San Tomasen Jainkoaren existentziaren frograpenak: San Agustinek Jainkoaren existentziaren demostrazio erabakigarririk ez zuen eman, baina bai Jainkoaren existentziaren aldeko argudioak, adibidez: ·Unibertsoaren ordenaz jabetzean, unibertsoa Adimen goren batek sortu duela konturatzen gara. ·Consensum gentiun. ·Gure ariman ideia eternoak daude eta hauek bakarrik Jainkoak jarri ahal izan ditu. Ideiak aldaezinak izanda, egia aldaezin batengana eramaten gaituzte, Jainkoarengana. San Tomas arrazionalki esplikatzen saiatu zen, baina ez apriorizko argudioekin (Jainkoaren ideia aldaezinetan oinarritua) a posteriorikoak baizik ziren (zentzumenezko esperientzietan oinarritua).Tomasek bost bide garatu zituen. ·Lehenik esperientziatik abiatzen da. ·Bigarren kausalitatearen printzipioa aplikatzen du(denak dauka bere kausa eragilea). ·Azkenik, kausen katearen lehen kausa ondorioztatzen du, Jainkoa. 1.bidea: munduan mugimendua dago, eta mugimendu orok du bere kausa, beharrezkoa da mugimenduaren kausa geldi bat, hau da, Jainkoa. 2.bidea: Izaki guztiek beren existentziaren kausa bat dute, baina kausarik ez duen izaki bat egon behar du, hau da, Jainkoa. 3.bidea: Errealitatearen izakiak existitzen dira baina kontingenteak dira, gerta liteke haiek ez existitzea, beraz, nahitaez kontingentea ez den zerbait egon behar du, Jainkoa. 4.bidea: Munduan perfekzio maila desberdineko izakiak daudela estimatzen dugu. Guztiz perfektua den izaki bat (Jainkoa) egon behar du, izakien perfekzio maila estimatzeko beharrezko dugun neurria dena. 5.bidea: Munduko izaki guztiak helburu batetarantz jotzen dute, norbaitek gidatu. Izaki guztiak gidatzen dituen izaki adimentsu bat egon behar da. Jainkoa.Arrazionalismoa: Gizakion ahalmen ezagutzaile nagusia arrazoimena da. Egiaren irizpidea da, egiari buruz epaitzen duena. Zentzumenen ezagutza gutxietsitzen du, okerrera eramaten gaituztelako, gainera oso ezagutza mugatua da.Munduan gertatzen den guztia arrazoimenak azaldu dezakeela diote. Jaiotzetiko ideiak ditugula ere. Matematikan oinarritutako filosofiarako metodo berria bilatzen zuten. A priorizko ezagutza, zetzumenezko ezagutza baino lehenago, eraikitzen da eta bere juizioak kasu guztietarako dira horregatik. Munduaren ikuskera mekanizista dute

Deskargatu

PDF Word HTML