Arrazionalismoa eta enpirismoa: Ezagutzaren teoriak
Arrazionalismoa
Arrazionalismoa: Frantzian sortu zen XVII. mendean, René Descartes-en inguruan. Arrazoimenak bere buruarekin nahikoa duela ezagutza lortzeko defendatzen duen pentsamendua da.
Ezaugarriak
- Erabateko konfiantza arrazoimenean: Ezagutza lortzeko arrazoimenik gabe ezin da ezagutza ziurrik lortu; munduaren egitura arrazoimenaren bidez ulergarria dela uste dute.
- Ideien jatorrizko existentzia: Giza adimenak ideiak ditu jaiotzetik; hauek sinpletasunagatik bereizten dira. Ezagutza a priori dela diote, eta adimena ez dela biltegi hutsa.
- Sentzibitatearen gutxiestpena: Zentzumenak engainagarriak izan daitezke eta, beraz, ezagutzaren iturri nagusi gisa gutxiesten dira.
- Zientzia unibertsala eta beharrezkoa: Zientziaren egiazkotasunak unibertsalak izan behar direla defendatzen dute, kasu guztietarako aplikagarriak.
- Metodo matematikoa: Metodoaren izaera matematikoa da; matematika metodoek bi helburu dituzte: akatsak saihestea eta zientziari eredu eta hizkuntza sinboliko bakarra ematea.
- Ikuspegi dualista: Gizakiaren ikuspegi dualista: bi substantzia — gorputza eta arima.
- Mekanizismoa: Errealitate fisikoa helbururik gabeko tresna baten modukoa dela uste dute; unibertsoa makina edo mekanismo handi baten antzekoa da.
- Filosofo garrantzitsuak: René Descartes, Gottfried Leibniz, Baruch Spinoza eta Nicolas Malebranche.
Enpirismoa
Enpirismoa: XVII. eta XVIII. mendeetan Britainia Handian garatu zen. John Locke enpirismo modernoaren sortzaile gisa hartzen da; David Humek enpirismoaren pentsamendua azken ondorioetara eroan zuen.
Ekarpen nagusiak
- Politika: Zenbait enpirista filosofok planteamendu politiko berriak proposatu zituzten eta XVIII. mendeko politikaren gainean eragin handia izan zuten. Enpiristen artean politika teoria landu zutenen artean garrantzitsuenetakoa John Locke da. Lockek estatuaren existentzia eta izaera justifikatzeko gizakiaren egoera naturala aztertu zuen.
- Ezagutza: Enpirismoarentzat, arrazionalismoarekiko bezala, ikerketa filosofikoaren kezka nagusia ezagutzaren arazoa izan zen: sorburua, izaera, mugak eta balioa aztertu zituzten, baina ondorio desberdinetara helduz.
Tesi nagusiak
- Esperientzia oinarria: Tesi nagusia da ezagutza guztiak esperientzian oinarritzen direla.
- Ezagutza mugatua: Giza ezagutza mugatua da, esperientziak mugak baititu; ez da nahikoa arrazoimena dena ezagutzeko.
- Ideien izaera: Ezagutza ideien ezagutza dela diote: adimena ez du gauzak berak ezagutzen, baizik eta haiei buruz ditugun ideiak.
- Arrazoimenaren ikuspegi berria: Esperientzia da arrazoimenaren oinarria; arrazoimena esperientzian hasten eta bukatzen da eta gizakiaren bizitzarako gida nagusia izan behar du.