Arkitektura Barrokoa: Mugimendu eta Oparotasunaren Aroa

Arteak eta humanitateak1,98 KB

Arkitektura Barrokoa

Ezaugarriak

  • Sinpletasunaren ukapena: Dekorazio oparoak eraikuntzaren elementuak ezkutazen ditu. Kolore gehiegizko apaindura nagusitzen da.
  • Kontrasteak: Errenazimenduaren harmonia eta orekaren aurrean, material ezberdinak (harria, marmola, brontzea) eta argi-ilunak konbinatzen dira.
  • Mugimendua: Forma zirkularrak eta kurbatuak erabiltzen dira mugimendua lortzeko.
  • Elementu klasikoak: Kolomak, frontoiak, kupulak... askatasunez erabiltzen dira, arauak hautsiz.
  • Oinplanoak: Forma eliptikoak eta obalatuak nagusitzen dira.
  • Murruak: Aputu eta okertzen dira, baita frontoiak, taulamenduak eta zutabeak ere. Lerro zuzenak alboratzen dira, lerro okerren garaia da.
  • Ordenak: Korintiarra eta konposatua dira erabilienak.
  • Estalkiak: Kupuladunak, barruko gangak prespektiba efektuz margotzen dira.
  • Fatxadak: Higiduraz beteak, dinamismoa indartzen duten alderdi ahur ganbilekin eta argi-ilun efektuak.
  • Apaingarritasuna: Landareak, armarriak, kurbadun frontoiak... elementu arkitektonikoak apaingarri bihurtzen dira.
  • Arte ezberdinen arteko sinbiosia: Arkitektura nagusi izanik, eskultura eta pinturarekin batera.

Eraikuntzak

Elizak eta jauregiak (batez ere errege jauregiak) dira eraikuntza ohikoenak, monarkia absolutuaren indartzearen ondorioz. Eraikuntza paisaian integratzen saiatzen dira, iturriak eta ur jausiak elementu apaingarri gisa erabiliz.

Hirigintza

Hiri kontzeptuak garapen handia izan zuen. Erroman, "Renovatio Urbis" proiektuak berrikuntza lanak, eraikin berriak, eskulturekin apaindutako enparantzak, iturri eta estatua mitologikoz jositako lorategiak ekarri zituen. Arkitekto, eskultore eta dekoratzaileen talde handiak aritu ziren Erroman eta Italiako beste hirietan.

Deskargatu

PDF Word HTML