Antzinako Artearen Maisulanak: Eskultura eta Arkitektura

Arteak eta humanitateak3,42 KB

Augusto Prima Portakoa

Sarrera: Eskultura hau K.a. 20. urtean egin zen eta Vatikanoko museoetan dago kokatuta. Augusto Prima Portakoa enperadorearen erretratua da, antzinako enperadoreen erretratuen hasieratzailea.

Testuingurua

Eskultura brontzez egina zen, baina hau marmolezko kopia bat da. Enperadorearen autoritatea eta autodomeinua adierazten ditu. Jantziaren tolesturetan argi-iluna sortzen da eta jatorrian polikromatuta zegoen.

Analisia

  • Kontrappostoa: Emozioak adierazteko teknika erabiltzen du.
  • Xehetasunak: Beheko aldean, Kupido ageri da, izurde baten gainean.
  • Estiloa: Pertsonaiaren aurpegia gaztetuta ageri da, errealismo handiagoa emanez. Koraza, makila eta tolesturadun mantuak autoritatearen ideia indartzen dute.

Ondorioa: Trajanoren zutabea historiaren zati garrantzitsua da eta beste zutabeak sortzeko eredua izan da.

Trajanoren zutabea

Kokapena

Trajano enperadoreak Dazia herria konkistatu ondoren egina. Erromatar inperialaren monumentu hau K.o. 107 eta 114 urteen artean eraiki zen. 4 metroko diametroa eta 40 metroko garaiera dauzka.

Analisia

  • Enperadorearen errautsak urrezko kutxa batean gorde ziren.
  • Guduetako pasarte nagusiak kronologikoki zizelkatuta daude, Erromako armadari buruzko historia jakiteko iturri baliotsua.
  • Fusteak 30 metroko oinarri zilindrikoa eta kapitel doriarra dauzka.
  • Enperadorea eta inguruko pertsonaiak errealismoz tratatuak dira.

Segoviako akueduktua

Sarrera

Segoviako akueduktua erromatar eraikuntza da, I. eta II. mendearen hasieran eraikia. Egilea ezezaguna da.

Testuingurua

Erromatarrek eraikin funtzional eta erabilgarriak eraiki zituzten. Akueduktua Segoviara ura garraiatzeko egin zuten, lurraldearen garapen ekonomiko eta kontrol politikoari lagunduz.

Analisia

Obra sendoak, teknikoki bikainak eta iraunkorrak dira. Zutabe gaineko arku multzoak osatzen du akueduktua, horma-bularren laguntzaz. 720 metroko luzera eta 30 metroko altuera du, granitozko harlanduak erabiliz.

Laokoonte

Sarrera

Arte greziarraren garai helenistikoko eskultura esanguratsuenetako bat da. Hagesandro, Polydoros eta Athenodoresek egin zuten, K.a. III. mendearen bukaera eta K.a. II. mendearen hasiera bitartean. Museo Pio-Clementinoan aurki dezakegu.

Analisia

  • Forma: Gorputz bihurrikatuak, giharrak hazita, aurpegietan mina eta sufrimendua.
  • Konposizioa: Mugimendu handia, erritmo kurbatua, konposizio asimetrikoa eta dramatismo handia.

Testuingurua

Eskultura XVI. mendean aurkitu zen. Mitologiak apaiz troiarraren eta semeen heriotzaren pasartea irudikatzen du, garai helenistikoan ohikoa zen bezala.

Miloko Venusa

Sarrera

Miloko Venusa K.a. II. mendean topatu zen Milo uhartean eta Louvre museoan dago. Marmol zuriz egina da eta 2,11 metroko altuera du.

Analisia

Arte helenistikoaren ezaugarriak ditu: mugimendu dinamikoak, konposizio irekia eta contrapposto jarrera. Aurpegia lasai ageri da, emozio adierazpenik gabe. Emakume erdi biluzi bat da, ezkerreko hanka aurreratua duela.

Garrantzia

Venus maitasunaren, edertasunaren eta ugalketaren jainkosa da. Estatuak emakumearen edertasunaren kanonak aldatu zituen.

Deskargatu

PDF Word HTML