Al-Andalus: Historia, Gizartea eta Bilakaera Politikoa (711-1492)

Historia2,32 KB

Al-Andalus 711. urtetik 1492. urtera arte Iberiar Penintsulan musulmanen menpe egon zen lurraldeari deritzo. Ia zortzi mende iraun zuen, eta, bitarte horretan, haren hedapenak eta antolakuntza politikoak hainbat aldaketa izan zituen.

Al-Andalusen Garaiak

Emirerri Dependentea (711-756)

Konkista azkarra (711-718): Rodrigo errege bisigodoa Guadaleteko guduan garaitu ondoren hasi zen. Arrazoi nagusiak:

  • Estatu bisigodoaren kohesio falta.
  • Kapitulazioak: Erresistentziarik jartzen ez bazuten, konkistatzaileek pertsonak, ondasunak eta erlijioa errespetatzen zituzten.

Konkistatutako lurrak Damaskoko kalifaren menpeko emirerri bihurtu ziren.

Emirerri Independentea (756-929)

Damaskon dinastia-aldaketa bat gertatu zen. Abd ar Rahman I.a omeiatarrak ihes egin zuen penintsulara, eta boterea hartu zuen. Damaskoko kaliferritik politikoki independizatu zen. VIII. eta IX. mendeetan, emirerriaren boterea sendotu zen.

Kordobako Kaliferria (929-1031)

929an, Abd ar Rahman III.ak botere erlijiosoa ere eskuratu nahian, bere burua kalifa izendatu zuen, Damaskoko kalifengandik erabateko independentzia lortuz. Aldirik oparoena izan zen: Mendebaldeko Mediterraneoa eta Afrikako iparraldea kontrolatu zituen. 1000. urtean, kaliferriaren krisialdia hasi zen.

Taifa Erresumak (1031-1232)

Almanzor agintaria hil zenean, eta botereaz jabetzeko hainbat borrokaren ondoren, Al-Andalus erresuma edo taifa ugaritan banatu zen (1031). Taifak erresuma independenteak ziren. Taifa erregeek pariak edo tributuak ordaintzen zizkieten kristau erresumetako erregeei, eraso egin ez ziezaieten. Kristauei pariak ordaindu ahal izateko, zergak igo zituzten, eta horrek andaluztarren ezinegona ekarri zuen. Taifetan barne-gatazkak ugariak izan ziren. Azkenean, 1232an, Granadako taifa bakarrik geratzen zen.

Granadako Erresuma Nazaria (1232-1492)

Taifen ahulezia aprobetxatuz, azken erresuma musulmana sortu zen, hiriburua Granada zuena: Erresuma Nazaria. Erresuma horretan ez zegoen kristaurik. Inguruko lurralde kristauekin gatazka gogorrak zituen. Bi mendez, Gaztelako Erresuma kristauaren basailua izan zen, eta zergak ordaintzen zizkion. Azkenean, 1492an, Errege-erregina Katolikoek erresuma konkistatu zuten, eta Al-Andalus desagertu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML