Aktibo Finantzarioen Sailkapena eta Kudeaketa

Ekonomia2,65 KB

Aktibo Finantzarioa eta Sailkapena

Aktibo finantzarioa: Aktibo finantzarioa edozein aktibo da, izakinak eta ibilgetua kenduta. Gainera, estrafuntzionala dela esaten badugu, argi dago enpresaren jarduera nagusiarekin ez dagoela erlazionaturik.

Finantza Aktiboen Sailkapena

  1. Efektiboa: Bistako banku gordailuak eta hiru hilabete baino lehen diruz bihur daitezkeen aktibo finantzarioak.
  2. Eragiketa komertzialen kredituak: Bezero eta zordunak.
  3. Kredituak hirugarrenei: Emandako mailegu eta kredituak, aktibo ez-korronteen salmentagatik emandakoak ere.
  4. Zorra adierazten duten baloreak: Erositako obligazio eta bonuak.
  5. Ondare-tresnetako inbertsioak: Akzioak.
  6. Eratorriak: Gerokoak, aukerak, truke finantzarioak, epe luzerako atzerri monetaren erosketa.
  7. Beste batzuk: Kreditu entitateetan dauzkagun gordailuak, fidantzak, kobratzeko dibidenduak, aurrerakinak.

Altxortegi Soberakinarekin Aukerak

  • Lehengoa: Negozioaren bolumena handitu. Gerta daiteke merkatua saturaturik egotea; horrelako egoeran ekoizpena handitzeak “stock” gehiago izatea ekar dezake.
  • Bigarrena: Kapitala saritu, dibidendu banaketaren bidez. Azken hau erreserben saldoa txikitzea izango litzateke, autofinantzaketaren bideari aukera kenduz.
  • Hirugarrena: Altxortegian mantendu inolako errentagarritasunik lortu gabe. Kontutan hartu behar da inflazioaren eragina.

Alternatibak

  1. Inmuebleetan inbertitzea: Ez dira likidoak.
  2. Maileguak: Normalki bankuek dituzten beste enpresetako tituluak dira. Aztertu beharko litzateke mailegu horien amortizazioa baita enpresa horren egoera ekonomikoa ere.
  3. Metal bitxiak: Merkatu hori oso ongi ezagutu behar da, bestela oso zaila da.
  4. Epe luzerako gordailuak: Errentagarriak eta seguruak dira, baina likidoak ez hainbeste; gerta daiteke zigorrak izatea epea baino lehen ateratzekotan.
  5. Errentagarritasun handiko kontu korronteak: Inflazioa dagoenean agertzen dira.
  6. Inbertsio funtsak.
  7. Balore higigarriak erostea: Hala nola, kapital-jabetza, obligazio eta bonoak eta eratorrien inbertsioak.
ETE-KPO Sailkapena
  1. Finantza-aktiboak Amortizatutako kostuan.
  2. Negoziatzeko mantenduriko finantza-aktiboak.
  3. Finantza-aktiboak mostuan.

Deskargatu

PDF Word HTML