1931ko Espainiako Konstituzioa: Analisia eta Testuingurua
1931ko Konstituzioa
Testu hau 1931ko Espainiako Konstituzioari buruzko azterketa laburra da, bere izaera juridiko-politikoa, onarpen prozesua eta testuinguru historikoa nabarmenduz.
1. Sarrera: Testuaren Ezaugarriak
Testu hau izaera juridiko-politikoa du eta publikoa da. Egileak Gorteetako alderdi ezkertiarrak izan ziren, eta 1931ko abenduan onartu zen publikoki Espainiako Gorteetan.
Testua 1931ko Konstituzioaren hainbat artikuluz osatuta dago:
- 1. artikulua: Estatu errepublikar berriaren definizioa.
- 2. eta 36. artikuluak: Herritarren lege berdintasunari buruzkoak.
- 3. eta 26. artikuluak: Erlijio auziei buruzkoak.
- 8. eta 12. artikuluak: Estatuaren deszentralizazioari buruzkoak.
2. Gertaera Hurbilak: Errepublikaren Sorrera
1930ean, Donostiako Ituna sinatu zuten alderdi sozialisten, errepublikarren eta katalanisten ordezkariek. Bertan erabaki zen alderdi horien artean mugimendu politiko bat sortzea monarkia botatzeko eta horren ordez, errepublika ezartzeko.
Altxamendu errepublikarren porrotaren ondoren, Aznar gobernuburuak antolatutako udal hauteskundeetan, hiri nagusietan, indar errepublikar eta sozialistek lortu zuten garaipena. Horren ondorioz, Alfonso XIII.a politikoki isolatuta gelditu zen eta Estatutik joan behar izan zuen. Horrela, II. Errepublika aldarrikatu zen.
Alcala Zamoraren gidaritzapean, behin-behineko gobernu bat osatu zuten Donostiako Ituneko alderdiek. Gobernu berriak 1931ko ekainerako hauteskundeak deitu zituen, eta hauteskunde horietan ezkerrekoak atera ziren garaile, eskuinak ordezkari gutxi lortuz.
Konstituzioaren Eztabaidak
Gorteetan, ezkertiarrak gehiago zirenez, adostasun handia lortu zen eta 6 hilabetetan onartu zuten 1931ko Konstituzio hau. Hala ere, eztabaida gogorrak izan ziren:
- Eliza katolikoa eta Estatua legez banatzeagatik.
- Eskualdeei autonomiak osatzeko eskubidea emateagatik.
Bitartean, Azañak programa erreformista martxan jarri zuen, Espainiako Estatua zituen gaitzak konpontzeko helburuarekin.
3. Gertaera Urrunak: Konstituzioen Testuingurua
Espainiako Estatuko konstituzioen artean, gehienek momentuan bertako talde garailearen programa politikoa islatzen dute eta oso gutxi daude kontsentsuaren gainean eraikiak. 1931koa, ezker-errepublikarrek egindako konstituzioa izan zen, eta aurreko mendeko tradizioari jarraituz, galtzaileen eskakizunak ez ziren kontutan hartu.
Bertzalde, aipatzekoa da Espainiako Estatuaren lehen konstituzio errepublikarra izan zela, I. Errepublikak ez baitzuen izan konstituzio bat egiteko denborarik.
4. Ondorioak
1931ko Konstituzioak ezkerraren sostengua bakarrik izan zuenez, eskuinak ahal zuenean bere kontra egin zuen. Erradikalek eta CEDAk gobernua osatzean, beraien interesen kontrakoak ziren atalak indargabetu zituzten.