Emaria Neurtzea eta Fluidoen Kontrola: Sentsoreak eta Eragingailuak
Emaria Neurtzeko eta Kontrolatzeko Sistemak
3. Emaria Neurtzeko Metodoak
Emaria neurtzeko hainbat teknika daude, bakoitza printzipio fisiko desberdinetan oinarritua:
-
Elektromagnetikoak:
Eremu magnetiko baten barruan mugitzen den eroaleak tentsio induzitua sortzen du. Bobinek sortutako tentsioa likidoaren abiadurarekiko proportzionala da.
-
Ultrasoinuak:
Bi sentsoreek ultrasoinuzko uhinak igorri eta hartu egiten dituzte. Atzerapen denboraren ondorioz jakiten da nondik datorren eta zein den abiadura.
-
Vortex:
Fluido korronte batek oztopoa aurkitzen duenean zurrunbiloak sortzeari deritzo. Zurrunbiloen depresioak neurtuz jakingo dugu abiadura.
-
Presio Diferentziala:
Presio kaptadoreen bidez, estugunean eta estugunea baino lehen dauden presio diferentziaren