Giza Komunikazioa: Komunikazio-prozesua, Kodeak eta Mezua Sortzea
GIZA KOMUNIKAZIOA
Komunikatzea da norbaitekin zerbait partekatzea; hots, ideiak, emozioak, beharrizanak eta, oro har, edozein informazio partekatzea.
Komunikatzea da entzutea, ikustea, hautematea, aditzea, begiratzea, ukitzea, dastatzea, sentitzea, hunkitzea... eta gizakiok jaiotzen garenetik egiten dugu.
Komunikazio-prozesuan norbanakoen arteko trukea dago, eta hotsen, mimikaren, keinuen, aurpegieraren, grafismoen, sinboloen eta abarren bidez egin daiteke,nahiz eta pertsona gehienek hizketa darabilten egunerokoan komunikatzeko.
Hizketa edo ahozko hizkuntza dira pentsamenduak ahozko komunikazioan adierazteko bitartekoa.
Pertsona askok, hainbat arrazoi tarteko, ez dute hizkeratik edo hizketa oso mugatua dute: kasu horietan komunikazio- sistema alternatiboa...