Lehen hezkuntza mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Filosofiaren oinarrizko kontzeptuak

Filosofia eta etika4,55 KB

Enpirismoa eta Arrazionalismoa

Enpirismoak zentzumenezko esperientzia lehenesten du. Zentzumenen bidez jasotako datuek gure burua gauzen irudikapenez betetzen dute (David Hume). Arrazionalismoak, aldiz, arrazoimena lehenesten du zentzumenezko esperientziaren aurrean. Ulermenetik bertatik datozen zenbait ideia daude.

Errealismoa eta Idealismoa

Errealismoak gauzei ematen die lehentasuna. Ezagutzekoan, subjetuaren jarrera irekia da, ispilu baten antzera funtzionatzen du, errealitatea fideltasunez islatuz. Idealismoak, ordea, ezin dugula ziur egon ezagutzen duen subjektuarekiko loturarik gabe errealitatea existitzen denaz.

Espiritualismoa eta Materialismoa

Espiritualismoa, materialak ez diren errealitateen existentzian oinarritutako ikuskera metafisikoa...

Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren oinarrizko kontzeptuak" »

Erliebe Motak Espainian: Karstikoa, Buztintsua eta Bolkanikoa

Geologia2,42 KB

Erliebe Karstikoa

Lapiaz edo lenarrak: Ildaska eta zulo estuak dira, gehienetan horma puntadunez banatutakoak. Zonalde makurretan eta landaretza gutxikoetan agertzen dira.

Dolina edo torkak: Zirkulu formako sakonuneak dira.

Poljeak: Jatorri endorreikoa eta hondo laua duten sakonuneak dira, gehienetan luzangak izaten dira.

Arroila, haitzarte, meaka, foz edo ateak: Haran estua edo haitz arteko igarobide sakona da. Gehienetan, hondoan erreka bat igarotzen da.

Kareharriaren barnetik ura pasatzean, forma endokarstikoak sortzen dira:

  • Haitzuloak: Estalaktitak eta estalagmitak.
  • Ponorra: Ur-korronte bat lurpera sartzen den zulo edo sarbegia.
  • Leize-zuloa: Haitzuloen sabaiak erortzean osatutako galeria erraldoiak.

Paisaia karstikoen adibideak: Larrako mendigunea

...

Jarraitu irakurtzen "Erliebe Motak Espainian: Karstikoa, Buztintsua eta Bolkanikoa" »

Lehen Mundu Gerra: Kausak, Ondorioak eta Gerraostea

Frantsesa3,73 KB

Lehen Mundu Gerra: Kausak eta Garapena

Aliantza Blokeak

Lehen Mundu Gerran bi bloke nagusi bereizi ziren:

  • Erdialdeko Inperioak: Alemania, Turkia, Austria-Hungaria.
  • Entente Hirukoitza: Errusia, Frantzia, Ingalaterra (geroago Ameriketako Estatu Batuak - AEB - batu zitzaizkien).

Gerraren Zergatiak eta Ezaugarriak

Lehen Mundu Gerraren atzean arrazoi politiko eta ekonomikoak zeuden. Gastu militarrak izugarri igo ziren; teknologia berria aprobetxatu zuten armadak indartu eta aurkariei irabazteko. Gerra motza izango zela pentsatu arren, luzea izan zen. Borroka gogorrenak Frantzia eta Alemaniaren artean gertatu ziren.

Gerra-Ekonomia

Gerra-ekonomiaren finantzaketan, estatuaren esku-hartzea indartsua izan zen, dibisa-erreserbak, maileguak eta zor publikoaren...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra: Kausak, Ondorioak eta Gerraostea" »

Mapa Mentalak: Definizioa, Osagaiak eta Garapen Mailak

Gizarte zientziak7,1 KB

Mapa Mentalak Aztertzen: Definizioa, Osagaiak eta Garapen Mailak

Komenta ezazu mapa mental hau. (edozein) Pausu hauek jarraitu: definizioa, osagaiak, garapen maila ..., dena arrazoitu.

Definizioa

Mapa mentala inguru zehatz baten errepresentazioa da (etxea, auzoa, herria, ...), esperientziaren bidez garatzen joaten garena eta desberdina dena pertsona batetik bestera, norbera inguru horren zati delako eta ez kanpoan gelditzen den ikusle soila.

Mapa Mentalen Osagaiak

Oinarrizko hiru elementu aurkitu dituzte:

Mugarriak

Mapa mentalen oinarria dira. Ingurunean nabarmentzen diren gauza edo toki garrantzitsuak dira, erreferentzia bezala hartzen diren guneak. Eliza, etxe handi bat, parkea,... Ikusmenez antzematen dira, eta abiapuntu edo helmuga bezala hartzen...

Jarraitu irakurtzen "Mapa Mentalak: Definizioa, Osagaiak eta Garapen Mailak" »

Diferentzial Motak eta 4x4 Trakzio Sistemak

Teknologia3,08 KB

Diferentzial Kontrolatuak

Kontrolatutako diferentzialek diferentzialaren baliogabetze gaitasuna dute, ardatz zurrun baten antzera funtzionatzeko.

Esku-Blokeoa duten Diferentzialak

Tutu ildaskatu bat palier baten gainean irristatzen da. Tutu hau desplazatzerakoan, estalkiak duen ildaska batean finkatu egiten da. Blokeatzerakoan, planetarioak eta sateliteak blokeatuta gelditzen dira, horrela ardatz zurrun baten antzera jokatuz.

Diferentzial Autoblockanteak

Mekanismo baten bidez blokeatzen dira.

Disko-Diferentziala

Palier-irteera bakoitzerako disko multzo bat dakar. Multzo bakoitzean bi disko mota daude: batetik, estalkian finkatuta daudenak (honekin biratzeko), eta, bestetik, planetarioei ildaskatuta daudenak. Sistema hau blokeatzerakoan, diskoak presiopean...

Jarraitu irakurtzen "Diferentzial Motak eta 4x4 Trakzio Sistemak" »

Giza Baliabideen Sailaren Funtzio Nagusiak

Ekonomia2,45 KB

Giza Baliabideen Sailaren Funtzioak

Langileen Antolakuntza eta Plangintza

Enpresaren langile-premia berriak planifikatzea, lanpostuak diseinatzea, hautagaiak bete beharreko baldintzak finkatzea, ordainketa eta barne-sustapen sistemak aztertzea, langileak antolatzea, etab.

Langileen Hautaketa eta Kontratazioa

  • Hautagaiak bildu, enpresa barruan (barne-promozioa) edo kanpoan (Lanbide, aldi baterako laneko enpresak, interneteko lan-atariak...).
  • Langileak hautatzea:
    • Hautagaien curriculuma aztertu.
    • Lan-elkarrizketak egin.
    • Proba psikoteknikoak egin.
    Hautagai batengan, besteak beste, lanerako gogoa, talde-lanerako gaitasuna edo ekimena hartzen dira kontuan.
  • Hautatutako pertsona kontratatzea.

Langileen Administrazioa

Enpresako langileei dagozkien izapide juridiko...

Jarraitu irakurtzen "Giza Baliabideen Sailaren Funtzio Nagusiak" »

Magnitude Fisikoak eta Metodo Zientifikoa: Definizioak eta Adibideak

Fisika3,02 KB

Sarrera

Zientzia mundu naturalari buruzko ezagutzak eraikitzeko prozesu bat da. Ikerketa zientifikoa zientziaren eboluzioaren ardatza da, eta metodo zientifikoa ikerketak garatzeko erabiltzen den metodoa da.

Metodo Zientifikoaren Urratsak

  1. Hipotesia egitea
  2. Esperimentazioa
  3. Datuak aztertzea (taulak, grafikoak)
  4. Hipotesia zuzena da?
  5. Legeak, teoriak
  6. Emaitzak argitaratzea

Magnitude Fisikoak

Magnitudeak gorputz propietate neurgarriak dira. Zenbaki eta unitate batez adierazten dira. Magnitude fisikoak gorputzen propietate neurgarriak dira.

Oinarrizko Magnitudeak

  • Luzera: metroa (m)
  • Masa: kilogramoa (kg)
  • Denbora: segundoa (s)
  • Tenperatura: kelvina (K)
  • Korrontearen intentsitatea: anperea (A)
  • Materia-kantitatea: mola (mol)
  • Argi-intentsitatea: kandela (cd)

Magnitude Eratorriak

  • Azalera:
...
Jarraitu irakurtzen "Magnitude Fisikoak eta Metodo Zientifikoa: Definizioak eta Adibideak" »

Weimarko Errepublika: Jatorria, Krisiak eta Hitlerren Gorakada

Historia3,06 KB

Weimarko Errepublika Ahula: Jatorria eta Krisiak

Alemaniak Lehen Mundu Gerra galdu ondoren, behin-behineko gobernu bat eratu zuten, eta gobernu hark aurre egin behar izan zion espartakisten altxamenduari. 1919ko iraultza-ahalegin haiek komunismoa ezarri nahi zuten Alemanian, baina porrot egin zuten.

Handik pixka batera, hauteskundeak egin ziren biltzar konstituziogile bat eratzeko. Biltzar horrek, 1919an Weimar hirian elkartuta, konstituzio bat onartu zuen. Horren bidez, aurrerantzean Alemania errepublika demokratikoa izango zen. Alderdi Sozialdemokratak gehiengoa zuen Alemaniako parlamentuan, eta gobernua bere esku zuen.

Baina, hasieratik, demokrazia berri hark muturreko talde politikoen aurkaritza izan zuen. Muturreko ezkertiarrentzat erregimen...

Jarraitu irakurtzen "Weimarko Errepublika: Jatorria, Krisiak eta Hitlerren Gorakada" »

Metabolismoa, Bioteknologia, eta Genetika: Zelula-azterketa

Biologia18,18 KB

A GALDERA

Irudian, zelulan gertatzen diren zenbait erreakzio metabolikoren eskema irudikatu da.

a)Identifika eta izenda ezazu A eta B letrei dagokien ibilbide metabolikoa.

A- Glukolisia → prozesu kataboliko eta anaerobikoa da, Ia zelula guztietan gertatzen dena. Prozesuan glukosa molekula bat (6 atomo C duena) degradatu eta azido pirubikoko 2 molekula (3 atomo C dutenak) sortzen dira.

B- Krebs-en zikloa → Honen bitartez azetil-CoA erabat oxidatu eta CO2 eta H+ bilakatzen da.

b)Esleitu 1etik 6rako zenbakiak metabolito hauei: H2O, CO2, O2, ADP+Pi, NAD+,ATP.

1)CO2; 2)NAD+; 3)O2; 4)H2O; 5)ADP+Pi; 6)ATP

c)Adierazi zelularen zer organulu eta tokitan gertatzen diren A eta B ibilbideetako erreakzioak. Arrazoitu erantzunak.

A- Zelularen zitoplasman  B-...

Jarraitu irakurtzen "Metabolismoa, Bioteknologia, eta Genetika: Zelula-azterketa" »

Oroimenaren Mekanismoak: Zentzumenekoa, Epe Laburrekoa eta Epe Luzekoa

Psikologia eta soziologia2 KB

Oroimenaren Funtzionamendua

Zentzumen-Oroimena

Kanpotik datorren informazioa erregistratzen du, estimuluen ezaugarri fisikoez jabetuz: irudiak, soinuak, usainak, zaporeak... Oso denbora laburrez gordetzen da, eta gero Iraupen Laburreko Oroimenera (ILO) bidaltzen da. Zentzumenaren arabera, biltegi eta iraupen ezberdinak daude:

  • Ikonoen Oroimena: Segundo bat inguru irauten du.
  • Oihartzunen Oroimena: Pare bat segundo irauten du.

Iraupen Laburreko Oroimena (ILO)

Zentzumen-oroimenetik jasotako informazioa antolatu, analizatu eta interpretatzen du, gure esperientzien arabera (adibidez, aurpegiak ezagutu, izenak gogoratu...). ILO biltegia mugatua da, 7 item inguru (7 zifra, adibidez) aldi berean gorde ditzake adi gaudenean, eta 18-20 segundo irauten du. Informazioa...

Jarraitu irakurtzen "Oroimenaren Mekanismoak: Zentzumenekoa, Epe Laburrekoa eta Epe Luzekoa" »