Lanbide heziketa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Finantza-Kontzeptuak eta Altxortegiaren Kudeaketa

Ekonomia2,72 KB

Banku Diruaren Sorkuntza

Banketxe pribatuen negozioa dirua jaso eta mailegatzea da, jarduera horretan ahalik eta errentagarritasun handiena lorturik. Negozio horren bidez sortzen da banku dirua, diruaren biderkatze-prozesuarekin.

Diruaren Funtzioak

  • Truke-bidea: Dirua salgaiak eta zerbitzuak salerosteko truke-bidea da.
  • Neurri-gisa: Ondasun eta zerbitzuen balioa dirutan adierazteko balio du.
  • Balio-gordailua: Dirua aberastasun ekonomikoa mantentzeko balio du.

Sarrera, Kobrantza, Gastua eta Ordainketa

Sarrera:
Salmenta bat egiterakoan (salgaiak bidaltzean).
Kobrantza:
Salmenten dirua jasotzen denean (bezeroak ordaintzean).
Gastua:
Zerbait erosten denean (erosketa iristen zaigunean).
Ordainketa:
Erosketen dirua ematen denean (hornitzaileari ordaintzean).

Altxortegiaren

...
Jarraitu irakurtzen "Finantza-Kontzeptuak eta Altxortegiaren Kudeaketa" »

Cadizko Konstituzioa (1812): Analisia eta Testuingurua

Historia4,21 KB

Sailkapena

Iruzkin hau 1812ko Konstituzioaren zati bat da; lehen mailako testu juridiko eta politikoa da, konstituzioa izatean balio politiko handia baitu. Testu honen egilea anitza da, Espainiako Gorteetako ordezkariek idatzi baitzuten, eta hartzaile unibertsala du, espainiar guztiei zuzenduta dagoelako. Dataren arabera, 1812ko Espainiako Independentzia Gerraren ondoren kokatu dezakegu.

Analisia

Sarrera

Dokumentuaren egilea (Gorteetako ordezkariak) eta dokumentuari onarpena emango diona (Fernando VII.a) agertzen dira. Baita ere, Konstituzioan proposatutako aldaketa batzuk artikuluka banatuta:

  • 1. artikulua: Estatu mota. Estatu bakar bat, bateratua, zentralizatua lege berberekin eta probintzietan antolatuta.
  • 3. artikulua: Subiranotasuna. Nazio-subiranotasuna.
...
Jarraitu irakurtzen "Cadizko Konstituzioa (1812): Analisia eta Testuingurua" »

Finantza Merkatuen Funtzioak eta Tresnak: Euribor, ICo eta CNMV

Ekonomia1,62 KB

Finantza Merkatuen Funtzioak

Finantza-merkatuek funtzio hauek betetzen dituzte:

  1. Agente ekonomikoak (aurreztaileak, inbertsiogileak, finantza-bitartekariak) harremanetan jartzea, trukeetatik etekina atera eta arriskua banatzeko.
  2. Aktiboen prezioak finkatzea.
  3. Aktiboei likidezia ematea, diru bihurtzea erraztuz.
  4. Bitartekaritza-epeak eta kostuak murriztea.

Kutxa Koefizientea

Bankuek bezeroen gordailuen zati bat inbertsioetarako erabiltzen dute. Kutxa koefizienteak bankuek erreserban mantendu behar duten diru kopurua zehazten du. EBZk koefizientea igotzen badu, bankuek mailegu gutxiago eman ditzakete, eta diru gutxiago egongo da zirkulazioan. Gaur egun, %1 da.

ICo

Estatuko finantza-agentzia da, berezko nortasun juridikoa duena. Nazioaren aberastasuna lortzeko...

Jarraitu irakurtzen "Finantza Merkatuen Funtzioak eta Tresnak: Euribor, ICo eta CNMV" »

Biltegiaren Antolakuntza eta Logistika - Gako Galdera eta Erantzunak

Ekonomia2,82 KB

Preguntas del 1

Zein dira biltegia egoki antolatzeko kontuan hartu beharreko izpideak
  1. Produktuaren karakteristikak
  2. Kantitatea
  3. Biltegiaren segurtasuna
  4. Biltegiaren erabilera
  5. Informatikaren beharra

Zer da produktuaren errotazioa? Ziklo bat da, hasten da produtu bat sarzen denean eta bukatzen da produktua ateratzen denean
Zer astertu behar da biltegian zenbat leku behar den jakitreko? Sartzerako prozezua analizatu behar da (hornikuntza) eta ateratzerakoa ere zenbat leku dagoen jakiteko.Aipatu eta aztertu biltegiko oinarrizko ekintzak?

  1. Produktuen sartuera; sartzerakoan produktuak erabili dokumentuak
  2. Aiegatutakoaren kontrola; kantitatea eta kalitatea analizatu
  3. Inbentarioa; fitxeroa eguneratu
  4. Stocken kontrola: produktuaren kalitatea
  5. Produktuak bidali; fetxa errespetatu,
...
Jarraitu irakurtzen "Biltegiaren Antolakuntza eta Logistika - Gako Galdera eta Erantzunak" »

Dioniso eta Apolo: Nietzscheren Ikuspegia

Filosofia eta etika3,46 KB

Nietzscheren ustez, Dionisoren eta Apoloren irudiek ongien irudikatzen dituzte azaldu berri diren bi ikuspegi kontrajarri horiek.

Bi Ikuspegi Kontrajarri: Dioniso eta Apolo

Dioniso biziaren eta jokabide irrazionalaren sinboloa da, eta Apolo, aldiz, ordenarena eta jardun arrazionalarena. Dionisok deformetasuna eta desenfrenua irudikatzen ditu. Dionisok irriken arabera jokatzea eskatzen du, biziaz alaitasunez gozatzea, baita horretarako arau sozialak hautsi behar badira ere. Apolo argiaren eta neurriaren jainkoa da. Bien arteko kontrajartzea nabarmena da, baina, Nietzscheren iritziz, bata ez da posible bestea gabe; hau da, osagarriak dira.

Arrazionalismoaren Kritika: Sokrates eta Platon

Sokratesen eta Platonen eraginez, Apolori eman zaio nagusitasuna....

Jarraitu irakurtzen "Dioniso eta Apolo: Nietzscheren Ikuspegia" »

Espainiako Historia: Gertaera Nagusiak XVI. mendetik XVIII. mendera

Historia5,62 KB

Kontratazio Etxea

Kontratazio Etxea Isabel Katolikoak 1503an Sevillan sortutako erakundea izan zen, Itsasoz Bestaldeko merkataritza sustatu eta arautzeko. Indietako merkataritzaren monopolioa honen eskuetan utzi zen. Errege-zergen bilketa (%20) ziurtatzen zuen. Ameriko Vespuzio lehen pilotu nagusia izendatu zuten. 1524an, Indietako Kontseilua eratzean, bere menpe jarri zen. 1717an, Borboindarrek Kadizera aldatu zuten. Azkenean, Karlos III.ak merkatal askatasuna eman zuen, eta Kontratazio Etxea pisua galtzen joan zen, desagertu arte.

Lepantoko Gudua (1571)

Lepantoko Gudua 1571n gertatu zen, Grezian. Testuinguru honetan eman zen: Herbehereetako matxinada, Ingalaterrarekin lehia, Portugalekin batzea eta turkoen mehatxua. Turkoak Konstantinopla hartu...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Historia: Gertaera Nagusiak XVI. mendetik XVIII. mendera" »

EBren Erakundeak eta Funtzioak: Ekonomia eta Moneta Batasuna

Zuzenbidea2,64 KB

Europako Ekonomia eta Moneta Batasunaren Antolaketa

Zeintzuk dira EB-eko erakunde garrantzitsuenak eta haien funtzio nagusiak?

  • Europako Parlamentua: EBko herritarrek zuzenean aukeratzen dituzte Parlamentuko kideak. Denborarekin, Parlamentuak gero eta garrantzi handiagoa hartu du demokrazia eta giza eskubideak Europan eta munduan bermatze aldera. Itun ezberdinen ondorioz, botere legegile eta aurrekontu-ahalmen zabalagoa eskuratu du, eta horrela, Kontseiluarekin batera, Europako proiektuaren norabidea finkatzen du.

  • Europar Batasunako Kontseilua: Kide bakoitzeko herrialde bateko ordezkari batek osatzen du (gaur egun 28 kide). Sei hilabetero aldatzen da presidentetza. Aztertu beharreko gaiaren arabera, herrialde bakoitzeko dagokion ministroa joaten

...
Jarraitu irakurtzen "EBren Erakundeak eta Funtzioak: Ekonomia eta Moneta Batasuna" »

Finantza Ratioen Gida: Analisia eta Interpretazioa

Ekonomia4,01 KB

Maniobra-funtsa

  • Positiboa: Baliabide iraunkorrekin aktibo ez-korronte guztia eta aktibo korrontearen zati bat finantzatzen dira. Horrek esan nahi du enpresak finantza-oreka duela epe laburrean eta ez duela ordainketa-etendura arriskurik.
  • Negatiboa: Epe luzerako inbertsioen zati bat epe laburreko zorrekin finantzatzen da. Ondorioz, enpresak ezin izango die epe laburreko zorrei aurre egin aktibo korrontea likidatuz, eta horrek ordainketa-etendura arriskua dakar.

Ibilgetuaren ratioa

  • 1 baino handiagoa (> 1): Ibilgetu osoa ez da baliabide iraunkorrekin finantzatzen. Enpresak ez du finantza-orekarik.

Erabilgarritasun ratioa

  • 0,3 baino txikiagoa (< 0,3): Bankuetan eta kutxan dagoen dirua ez da nahikoa unean uneko ordainketei aurre egiteko. Kobratzeke
...
Jarraitu irakurtzen "Finantza Ratioen Gida: Analisia eta Interpretazioa" »

Frankismoa: Testuinguru Historikoa eta Ekonomia Autarkikoa

Historia2,59 KB

TESTUINGURU HISTORIKOA

Nazionalek gerra irabazi zutenetik (1939-04-01) Francok bere heriotzara arte (1975-11-20) erregimen diktatoriala ezarri zuen Espainian, aginte guztiak bere esku izan zituela. II. Mundu Gerra hasi zenean, Franco neutral agertu zen Ardatzarekiko hurbiltasuna agerikoa izan arren. Espainiaren kokapen estrategikoa zela-eta, presio handiak izan ziren gerran parte hartzeko. Serrano Suñer Kanpo Arazoetako ministroak hainbat itun izan zituen Alemaniarekin, eta ez-borrokaidetasun statusarekin espainiar lurraldetik pasatzea utzi zion alemaniar hegazkineriari. Bestetik, Dibisio Urdinak, komunismoari kontra egiteko boluntario espainiarrez osatutako ejertzitoaren partaidetzak, II. Mundu Gerran parte hartu zuen. Francok bi elkarrizketa...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoa: Testuinguru Historikoa eta Ekonomia Autarkikoa" »

Nortasunaren Teoriak: Maslow, Rogers, Kelly eta Kretschmer

Psikologia eta soziologia3,07 KB

Nortasunaren Teoria Humanistak

Abraham Maslow: Beharren Mailaketa

Maslow-en arabera, mailakatutako beharrak dira motibazio iturri. Beheko mailakoak asetzen direnean, hurrengoak asetzeko bulkada sentitzen da.

  • Pertsonok gure ahalmena gauzatzeko joera dugu: autorrealizazioa.
  • Nortasunaren ezaugarriak autorrealizazio hori lortzeko ase ditugun beharren mailakoak dira.
  • Autorrealizazioa lortutako pertsonek ezaugarri komunak dituzte.

Carl Rogers: Garapen Psikiko Osoa

Rogers-ek defendatzen du edozein pertsonak garapen psikiko osoa lortzeko berezko ahalmena duela.

Gizakia zintzoa da eta bere sentimenduen arabera jokatzen du, baldin eta besteek oztoporik jartzen ez badiote. Besteak dira gure jokabideekin erreprimitzen gaituztenak edo arazo emozionalak sufrarazten...

Jarraitu irakurtzen "Nortasunaren Teoriak: Maslow, Rogers, Kelly eta Kretschmer" »