Beste ikastaroak mailako Informatika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Sistema eragileak eta sareak: oinarrizko informatika

Informatika-n eguneratua3,49 KB

Sistema Eragilea

Elementuak: Sistema eragileak gizaki-makina lotura ahalbidetzen du. Sistema eragile asko daude; guk erabiliko duguna: Windows.

Osagai nagusiak

  • Nukleoa edo kernela: Hardwarean oinarritzen da, gainerako moduluak kontrolatzen ditu eta horien exekuzioa sinkronizatzen du.
  • Memoria administratzailea: Memoria nagusiaren (RAM) zatiak esleitu eta kudeatzeaz arduratzen da, memoria behar duten programei.
  • Sarrera/irteera sistema.
  • Fitxategi administratzailea: Datuen egitura mantentzen du. Fitxategiak sortzeko, jarduteko eta ezabatzeko lanak gainbegiratzen ditu.
  • Babes-sistema: Programetarako edo erabiltzaileetarako sarbidea kontrolatzen duten mekanismoak kudeatzen ditu.
  • Erabiltzailearen interfazea.

Sare Lokal eta Interneta

Ordenagailuek erabiltzen...

Jarraitu irakurtzen "Sistema eragileak eta sareak: oinarrizko informatika" »

Enpresako kontrol sistemak: motak eta erabilera

Informatika-n eguneratua3,49 KB

Kontrol sistemak langileen informazioa, sarrera-irteerak, asistentzia, aparteko orduak, txandak eta abar kontrolatzeko aukera eskaintzen duten prozesuak dira. Langile eta enpresariaren arteko harremana argiagoa izatera bultzatzen dute. Izan ere, errealitatean oinarritutako datu zehatzak sistema ezberdinetan jaso eta batek edo besteak esandakoaren artean nahasteak sortzeko aukera murriztuko da. Nahaste-egoera emango balitz, erregistroa behatu eta zalantzak argitzeko aukera eskainiz. Hala ere, jakin beharrekoa da metodo hauetaz baliatzen diren enpresek erabiltzaileen baimena behar dutela, haien inguruko erregistroak egingo baitira.

Kontrol Sistemaren Motak

1. Ordutegi Kontrolerako Sistemak

Enpresa bateko langileen sarrera eta irteera ordutegi guztiak...

Jarraitu irakurtzen "Enpresako kontrol sistemak: motak eta erabilera" »

Marx, Nietzsche eta Posmodernitatea: Filosofia Garaikidearen Oinarriak

Informatika3,74 KB

Marx eta Frankfurteko Eskola

Marx: XIX. mendeko pentsalari garrantzitsua zen, eta bere ideiak mailaz mailako teoria bihurtzen jarraitu zuen, eta praktikan politikan aplikatzen saiatu zen. XX. mendean Marxismoa kapitalismoaren kritika zorrotza izan zen, oso beharrezkoa zena, izan ere, langile klaseak bizitza miserian eta esplotazioan biziak zituen.

Ekonomialari horrek azterketa eta kritika egin zituen, eta filosofia berriak aztertzeko bideak ireki zituen (kultura, ideologia). 1927an Frankfurteko Eskola sortu zen, Marxen pentsamendua XX. mendeko aztertu eta garaiko arazoei aplikatzeko. Eskolako zuzendaria Horkheimer izan zen, arazo sozialak aztertuz.

Garai hartako gertaerak

Gertaera garrantzitsu hauek izan ziren: 1929ko Krakak eman zuen Wall Streeten,...

Jarraitu irakurtzen "Marx, Nietzsche eta Posmodernitatea: Filosofia Garaikidearen Oinarriak" »

Hardwarearen eta Softwarearen Oinarriak Euskaraz

Informatika2,85 KB

Konektoreak edo Portuak

Duela urte batzuk arte, sarrera eta irteera bakoitzarentzat portu espezifiko bat erabiltzen zen. Gaur egun, HDMI eta USB dira gehien erabiltzen diren periferikoentzako portuak.

  • HDMI: Bideoaren HD irteera.
  • USB: Gainontzeko periferikoak konektatzeko (3.0 edo 2.0 izan daitezke).
  • RJ-45: Ethernet. Kable bidez sarea konektatu ahal izateko.
  • Audioa: Sarrerarako eta irteerarako portuak.

Portu internoak ere badaude, adibidez: PCI, SATA konektoreak, RAM slotak.

PS/2 (teklaturarako) edo VGA (bideo irteera) bezalako portuak periferikoak konektatzeko erabili izan ohi dira, eta dispositibo batzuetan mantentzen dira.

Hardwarearen Mantentzea

Gure lan-eremuan, posible da informazio eta dokumentazio teknologiako (TIC) talde espezializatuak izatea...

Jarraitu irakurtzen "Hardwarearen eta Softwarearen Oinarriak Euskaraz" »

Sareen Oinarriak, Posta Elektronikoa eta Negozio Ereduak

Informatika3,67 KB

Konexio motak

Kableatuak: Datuen transmisioa kable fisiko baten bidez egiten da; kobre bihurrituko parea, koaxiala edo zuntz optikokoa izan daiteke.

Hari gabekoak: Datuak airearen bidez transmititzen dira, uhin elektromagnetikoen bidez; antenak erabiliz igortzen eta jasotzen dira.

Intranet eta Extranet

Intranet

Sare informatiko bat da, erakunde baten barruan eta modu pribatuan datuak eta informazioa partekatzeko Interneteko protokoloa erabiltzen duena; erakundeko kideek baino ez dute bertara sartzeko aukera.

Extranet

Sare pribatu bat da, Interneteko protokoloak eta azpiegitura erabiltzen dituena datuak eta informazioa modu seguruan partekatzeko.

Cookie-ak

Webguneek erabiltzailearen nabigatzailean gordetzen dituzten testu-fitxategi txikiak dira, bisitariari...

Jarraitu irakurtzen "Sareen Oinarriak, Posta Elektronikoa eta Negozio Ereduak" »

Ekipo Informatikoaren Osagaiak eta Botila-Lepoaren Kontzeptua

Informatika2,47 KB

Ekipo Informatikoaren Aukeraketa eta Botila-Lepoaren Kontzeptua

Ekipo informatiko bat aukeratzerakoan, lan-ingurunea, erabilera, aurrekontua eta osagaien arteko oreka kontuan hartu behar dira. Markako ekipoek egonkortasuna eta bermea (garantia) eskaintzen dute; gure kabuz konfiguratutako ekipoek, berriz, malgutasuna eta errendimendu handiagoa.

Botila-Lepoaren Kontzeptua

“Botila-lepoa” saihestea funtsezkoa da sistemaren eraginkortasuna bermatzeko. Botila-lepoaren definizioa: ordenagailuak bere osagai txarrenaren mailan egingo du lana. Hau da, prozesadore ona izan arren, RAM memoria nahikoa ez bada, hau baldintzatuta egongo da, eta alderantziz.

Ordenagailuaren Osagai Nagusiak

1. Plaka Basea

Zirkuitu-txartel nagusia da, eta zirrikituei esker konektatzen...

Jarraitu irakurtzen "Ekipo Informatikoaren Osagaiak eta Botila-Lepoaren Kontzeptua" »

Irudi Errekonozimendua eta Konboluzio Sare Neuronalak

Informatika26,03 KB

Irudi Errekonozimendua

Ordenagailuak irudia tentsore moduan ikusten du. Honakoak hainbat arazo ditu eta, beraz, erronka hauei aurre egin behar die:

  1. Ikuspegi aldaketa: Ikuspegi aldaketa badago, tentsorea aldatzen da.
  2. Argiztapena: Argiztapen desberdinek irudi berdinean tentsorea aldatzen dute.
  3. Inguruneko informazioa: Objektua ingurune desberdinetan ager daiteke irudi desberdinetan.
  4. Oklusioa: Errekonozitu behar dena ezkutuan dago.
  5. Deformazioak: Objektu bera forma askotan atera daiteke.
  6. Klase berdineko aldaketak: Klase batek subklaseak eduki ditzake.
  7. Testuingurua: Objektua deformatu daiteke testuinguruaren eraginez.

Nola Ebatzi Ataza?

Saiakera batzuk egin ziren: ertzak eta izkinak bilatzea, eskuzko kodea idaztea katu/ez katu sailkatzeko. EZIN DA!

Ez da erabiltzen....

Jarraitu irakurtzen "Irudi Errekonozimendua eta Konboluzio Sare Neuronalak" »

Datuak Hartzea eta Big Data Prozesamendua: ETL, ELT eta Flume

Informatika246,39 KB

Datuak Hartzea

Datuen Kudeaketa Zikloa

Datuen kudeaketa zikloak lau fase nagusi ditu:

  1. Datuak hartzea
  2. Datuak gordetzea
  3. Datuak tratatzea
  4. Balioa ematea

Zer da Datuak Hartzea?

Iturri desberdinetatik datozen datu bolumen handiak sistema batera inportatzeko prozesua da, ondoren tratatu eta aztertzeko helburuarekin.

Big Data Prozesamendua

Gure Big Data aplikazioaren ondorioz datu gordinak bildu eta datu aberastu bihurtzeko etapa da. Adibidez: Batch edo Streaming bidez.

1. Batch Prozesamendua

  • Batch eredua jarraitzen du.
  • Datu guztiak gorde egiten dira lehendabizi, eta gero tratatzen dira periodikoki eta datu-blokeetan.

2. Streaming Prozesamendua

  • Datuak denbora errealean (real-time) tratatzen dira.
  • Datuak jaso eta berehala prozesatzera transferitzen dira.

ETL (Extract,

...
Jarraitu irakurtzen "Datuak Hartzea eta Big Data Prozesamendua: ETL, ELT eta Flume" »

Matematika eta Estatistika: Balioa, Historia eta Oinarriak

Informatika3,06 KB

Matematikaren Balioa eta Irakaskuntza

Matematikaren hiru balio nagusiak

  1. Balio Praktikotasunagatik: Bizitza arrunteko egoerak ebazteko.
  2. Balio Instrumentalagatik: Beste zientzietarako oinarri gisa.
  3. Balio Formalagatik: Logika eta arrazoibideak garatzeko.

Matematika Irakasteko Kontuan Hartu Beharrekoak

  • Kurrikuluma: Ikasteko kontzeptuak ondo taxututa (antolatuta) egon behar dira, bai denboraren bai ordenaren aldetik.
  • Ikasketa-prozesua: Ikasleek ulertuz ikasi behar dituzte matematikak.
  • Ebaluazioa: Ebaluazioak lagundu egin behar dio ikasketa-prozesuari, matematikak hobeto ulertzeko eta ezagutzeko.
  • Teknologia: Teknologia izugarri lagungarria izan daiteke matematikak ikasteko.

Matematikaren Historia Laburra

Babilonia (K.a. 3000 - K.a. 300)

Babilonia Mesopotamian...

Jarraitu irakurtzen "Matematika eta Estatistika: Balioa, Historia eta Oinarriak" »

Programazioaren Oinarriak: Algoritmoak eta Sistema Automatikoak

Informatika3,54 KB

Programazioa eta Sistema Automatikoak

Ordenagailua eta gure arteko komunikazioa.

Algoritmoa

Edo programa, ordenagailu batentzako arau ordenatu ulergarri batzuk dira.

Programa-lengoaia

Sinbolo eta hitz talde bat, programa bat garatzeko (adibidez, HTML, C++).

Iturri-kodea

Algoritmoak honekin idazten dira. Idazten dituen aginduak programa diseinatuta dagoen helburua betetzeko dira.

Konpiladorea

Iturri-kodea kode bitar/makina-lengoaia bihurtzen du, ordenagailuak uler dezan. Sortzen den artxiboa objektu-kodea da.

Makina-lengoaia

Ordenagailuak zuzenean ulertzen duen hizkuntza da. Kode bitarra erabiltzen du, eta kate bitar haiek osatzen duten agindua ordenagailuaren PUZk prozesatzen du.

Programazio-softwarea

Programazio-lengoaia erabiliz ondorengoak ahalbidetzen...

Jarraitu irakurtzen "Programazioaren Oinarriak: Algoritmoak eta Sistema Automatikoak" »