Programazioaren Oinarriak: Algoritmoak eta Sistema Automatikoak
Programazioa eta Sistema Automatikoak
Ordenagailua eta gure arteko komunikazioa.
Algoritmoa
Edo programa, ordenagailu batentzako arau ordenatu ulergarri batzuk dira.
Programa-lengoaia
Sinbolo eta hitz talde bat, programa bat garatzeko (adibidez, HTML, C++).
Iturri-kodea
Algoritmoak honekin idazten dira. Idazten dituen aginduak programa diseinatuta dagoen helburua betetzeko dira.
Konpiladorea
Iturri-kodea kode bitar/makina-lengoaia bihurtzen du, ordenagailuak uler dezan. Sortzen den artxiboa objektu-kodea da.
Makina-lengoaia
Ordenagailuak zuzenean ulertzen duen hizkuntza da. Kode bitarra erabiltzen du, eta kate bitar haiek osatzen duten agindua ordenagailuaren PUZk prozesatzen du.
Programazio-softwarea
Programazio-lengoaia erabiliz ondorengoak ahalbidetzen ditu:
- Iturri-kodea sortu edo aldatu.
- Konpilatu.
- Akatsak aurkitu eta zuzendu.
IDE (Ingurumen Garapen Integratua)
Programazio-software mota bat da.
Fluxu-diagrama
Algoritmoak problemak ebazteko erabiltzen dira. Pauso batzuk definitzen dira algoritmo barruan. Programa idatzi aurretik diseinatzen da eta gero programazio-lengoiara pasatzen da.
Fluxu-diagramaren sinboloak eta zatiak
- Terminala: Hasiera eta amaiera da (zirkulua).
- Prozesua: Ekintza edo garapena da (laukizuzena).
- Erabakia: (erronboa).
- Informazio sarrera eta irteera: Datu gehigarriak (laukizuzena tolestuta).
- Pantaila: Informazioa (zirkulu erdia).
- Fluxu-marra: Prozesuaren garapena (gezia).
Programaren pausoak (Adibidea)
- Programa hasi.
- A eta B aldagaien balio numeriko bat eman.
- A eta B batu.
- Begiratu emaitza bat ematen duen edo ez.
- Ez: 2. pausora bueltatu / Bai: Pantailaratu.
- Emaitza programatik atera.
- Programa bukatzen da.
Programazio Linealaren 3 atalak
- Datuaren sarrera: Gailu batetik datuak jaso, memorian bildu prozesatu ahal izateko.
- Prozesua: Sententziak eta aginduak idatzi, aurreko atalean lortutako datuak prozesatzeko eta programak zituen helburuak betetzeko. Lortutako emaitzak memorian metatzen dira.
- Datuen irteera eta emaitzak: Prozesu honetan irteera gailuetara bidaltzen da.
Depurazio Prozesua
Programa hobetzen eta bukatzen dugu:
- Ez du konpilatzen: Akatsa bilatu eta zuzendu.
- Konpilatzen du, baina programak ez du gure buruan genuena egiten: Probak egin, zergatia bilatu eta zuzendu.
- Konpilatzen du eta gure buruan genuena burutzen du: Programa optimizatzen da (denbora edo memoria aurreztuz).
Aldagaiak
Datuak gordetzeko memoria zati bat da, programaren exekuzioan zehar alda daitekeena. Programazio-hizkuntzaren arabera definitzeko modua aldatzen da:
- C++: Aurretik definitu behar da.
- Python: Lengoaia mota ulertzen du (ez da aurretik definitu behar).
Kontrol-egiturak
Baldintzak markatzen dituztenak. Aukeratzeko erabiltzen dira, horretarako if eta else aginduak erabiltzen dira.
Egitura orokorra: Hasiera → Baldintza → Bai/Ez → Agindua → Amaiera.