Eguneroko bizipenak eta oporretako ametsak
Mezu garrantzitsua
Gaur oso bilera garrantzitsua daukat. Madrilera derrigorrez joan behar dut, eta hegazkina bi ordu barru aterako da. Hitz egingo dugu. Beraz, gaur ezin naiz zurekin erosketak egitera joan. Nahi baduzu, geldituko gara datorren asteartean betiko orduan? Bestela, goizez joan gaitezke.
Urtebetetze gonbidapena
Zer moduz zaude? Ziur ni baino hobeto zaudela. Hanka hautsi dut, igeltsua jarri didate, eta bi egunetan hanka lurrean ez jartzeko agindu dit sendagileak. Beraz, hemen nago, etxean asper-asper eginda.
Ekainaren 8an, dakizunez, nire urtebetetzea da. Egun berezi hori ospatzeko, afari bat egingo dut nire etxean, eta gero gauez diskoteka batera joango gara. Nire urtebetetzera nire lagunak etorriko dira, eta pentsatu dut zu ere etorri...