Alemaniaren Ofentsiba (1939-1941)
Mendebaldeko Frontea
Alemaniak Polonia hilabete batean inbaditu zuen. Ondoren, Danimarka eta Norvegia (1940-IV) okupatu zituen, eta, azkenik, Herbehereak eta Belgika konkistatu zituen Frantziarekin hasi aurretik. 1940ko ekainean, Paris okupatu zuen. Britainia Handia (Churchill buru zuela) airetik inbaditzen saiatu zen, baina ez zuen lortu.
Ekialdeko Frontea
1941eko ekainean, Hitlerrek SESB inbaditu zuen. Ez zituen Leningrad, Mosku eta Kiev nahi bezain arin konkistatu; negua etorri zitzaien, eta errusiarrak borrokarako prestatu ziren. Gatazka luzea eta oso gogorra izan zen.
Ozeano Bareko Gerra
Japonia Ozeano Bareko potentzia nagusia zen. Asiatik hedatzen hasi zen, baina AEBren interesekin egin zuen topo. 1941eko abenduan,...