Behe eta goi mailako arrazak aldarrikatzen zituen.
Alemaniako arraza arioa goi mailako arraza zen.
Arraza garbitasuna: perfektuak ez ziren guztiak giltzapetu eta/edo hiltzen zituzten (eroak, adimen eta gorputz urrituak eta homosexualak).
Politika antisemita sistematikoa:
Judeuei lanbide gehienetan jardutea debekatu zitzaien.
Judu eta arioen arteko ezkontzak eta sexu-harremanak debekatu zituzten.
Judeuek tratu txar fisikoak jasaten zituzten (Kristal Hautsien Gaua).
Bigarren Mundu Gerran, juduak eta ijitoak sarraskitze-esparruetara deportatu zituzten.
Kanpo-politika: Militarismoa eta Espantsionismoa
Pentsamolde espantsionista:
Zer defendatzen zuen? Alemaniak Versaillesko Itunean ezarritako mugetatik kanpo hedatu behar zuela defendatzen zuen.
Espantsionismoaren oinarri ideologikoak:
Pangermanismoa: Europako alemaniar estatu guztiak estatu batean batzea.
Bizi-espazioaren teoria: Teoria horren arabera, goi mailako arraza, arraza arioak, eskubidea zuela eslaviar eta behe mailako arrazen kontura lurrak konkistatzeko.
Kanpo-hedapena:
Hitlerrek egindako kanpo-politika:
Berrarmatze plan handia martxan jarri eta nahitaezko soldadutza ezarri zuen. Armada eta industria prestatu zituen, 1930eko hamarkadako armada indartsuena sortuz.
Alemania hedatzen hasi zen. Austria inbaditu zuten, baita
Mussoliniren Gobernua: Faxismoaren Ezaugarriak
Oinarria pentsamolde antidemokratikoa eta antikomunista zen.
Buruzagi ahalmen guztidun batek (Duce) zuzentzen zuen estatua, modu totalitarioan, eta askatasunak deuseztatu ziren. Alderdi faxistak bakarrik zeuden; beraz, ez zegoen hauteskunde askerik.
Estatuak ekonomian esku hartzen zuen, herrialdea autozufizientea izatea lortzeko eta enpresa pribatuei laguntzen zien.
Estatuak gizartea menderatzen zuen. Edozein oposizio gogor zapaltzen zuen, hezkuntza eta komunikabideak kontrolatuz.
Nazionalismo basatia eta espantsionista ezarri zuen.
Indarkeria eta militarismoa gurtzen zituzten. Janzteko estilo militarrak.