Unibertsitatea mailako Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Espainiako klimaren faktoreak, elementuak eta motak: laburpena

Geografia-n eguneratua13,81 KB

Oinarrizko Kontzeptu Meteorologikoak

Eguraldia
Atmosferak une eta leku jakin batean duen egoera da. Aldakorra izan ohi da, eta behaketa zuzenen bidez zehazten da. Meteorologia da eguraldia aztertzen duen zientzia.
Klima
Atmosferak leku jakin batean duen batez besteko egoera da, urte osoan gertatzen diren eguraldi moten ohiko segidak eraginda. Klimaren ezaugarriak modu estatistikoan zehazten dira, batez besteko balioak kalkulatuz; horien fidagarritasuna epe luzeko (30 urteko) behaketak eginez lortzen da.
Eguraldi mota
Altuerako nahiz gainazaleko zirkulazio atmosferikoak egoera atmosferiko ugari eragiten ditu urtearen joanean, eta horrek eguraldia mota batekoa edo bestekoa izatea ekartzen du.
Ekintza-gunea edo ekintza-zentroa (antizikloia eta depresioa/
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako klimaren faktoreak, elementuak eta motak: laburpena" »

Euskal Herriko landaredia: baso motak eta eremu begetalak

Geografia-n eguneratua5,62 KB

EREMU BEGETALAK: Ozeaniarra: 1.baso hsoto erorkorra(udazkenean erori), enbor zuzen eta lehuna. -pagoak:beroa ez, baina hotza ondo jasan eta hezetasun handi abehar. Kareharri eta silizio lursaietan, karetsua nahoago. Kantabriar mendikatean eta nafarroako prinioetan dago. -Haritza: uda beroak ez jasan, hotza ez hain ondo onartu eta ezetasun gutxiago. altuera txikiagoetan hazi. Zur gogorra. Galizian eta bizkaiko golkoaren inguruan daude. -Gaztainondoa: gizakien ondorioz sortua. Fruitu eta zur aprobetxagarriak. /transiziozko klima ozeanikoan baso mixtoak: ametza eta erkametza. Gaur egun, azkar hasi eta aprobetxatzeko pinua eta eukalipto. 2.Zakardia eta belardia: zakardia sastraken landareri trinkoa da. Altuera txiki batetik 4m tara neur.Baso hosto
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko landaredia: baso motak eta eremu begetalak" »

EAEko Landa-Espazioak: Atlantiko eta Mediterraneo Isurialdeak

Geografia3,11 KB

Atlantikoko Isurialdea

EAEko landa-espazioek hainbat ezaugarri dituzte, Bizkaiko Golkoko isurialdean edo Mediterraneoko isurialdean dauden kontuan hartuta. Alde horien oinarriak nekazaritza-egitura eta lurzoruaren erabilerak dira.

Lurraldearen ezaugarriak

Lurralde honek Bizkaiko Golkoko isurialdea hartzen du. Erliebe malkartsua du, eta eremu lauen barruan ibaietako ibilgu eta ibar estuak sartzen dira. Klima ozeanikoa da, prezipitazio handiekin.

A) Nekazaritza Egitura

  • Biztanleria: Landa-ingurunean biztanle gutxi dago, biztanleria industriaguneetara joan baita. Baserrietan, biztanleria sakabanatua dago, Bizkaiko Enkarterri eskualdean izan ezik. Herrixketan pilatuta dago biztanleria, eta etxeak harrizkoak dira.
  • Ustiategiak: Nekazaritza-ustiategia baserriaren
...
Jarraitu irakurtzen "EAEko Landa-Espazioak: Atlantiko eta Mediterraneo Isurialdeak" »

Emigrazio Tradizionala Europara: Analisia eta Ondorioak

Geografia2,66 KB

Emigrazio Tradizionala Europara

a) XX. mendearen Erdialdera Arte

Migrazioa urria eta urte-sasoikoa zen. Gehienbat Levantekoak ziren, eta Frantziara joaten ziren. Hasieran, nekazariak, eraikuntzako langileak eta neskameak ziren. Geroago, Gerra Zibileko errefuxiatu politikoak. Bigarren Mundu Gerrak eman zion honi amaiera.

b) 1960-1973: Emigrazioaren Goren Aldia

Europarako emigrazioaren goren aldia izan zen. Etapa honetan, beheraldi bakarra egon zen, 1964-1968 artean. Lanpostu-eskaintza handitu zen Espainian, eta itzulerak areagotu ziren. Emigrazio iraunkorra izan zen eta arrazoi batzuen ondorio izan zen:

  • Europari dagokionez: BMG-ren ondorengo berreraikuntza ekonomiko arinak enplegu-eskaintza handia sortu zuen.
  • Espainiari dagokionez: Emigrazioa suspertu
...
Jarraitu irakurtzen "Emigrazio Tradizionala Europara: Analisia eta Ondorioak" »

Lehen sektorea: Nekazaritza eta Arrantza

Geografia2,57 KB

Lehen sektorea

Definizioa: Naturatik baliabideak lortzeko ekonomia-jarduerak.

Jarduerak

  • Munduko biztanleriaren %38,5ek lehen sektorean lan egiten du.
  • Munduko ekoizpen osoaren %4 lehen sektoreak ekoizten du.

Nekazaritzaren faktoreak

Faktore fisikoak

  • Klimaren eragina: Landareen garapena tenperaturaren, lurraren hezetasunaren eta hartzen duten eguzki-erradiazioaren mende dago.
  • Erliebearen eragina: Nekazariek nahiago dute ordokietan eta haranen hondoetan jardutea.
  • Zoruaren eta landarediaren eragina: Zoruak landareek behar dituzten elikagaiak ematen ditu.

Giza faktoreak

  • Biztanleriaren hazkundea: Ondorioz, berezko landaredia urritu edo basogabetu egin da.
  • Teknologiaren aurreratzea: Nekazariek nekazaritza-lanabes oso oinarrizkoak erabiltzen dituzte. Teknologiari
...
Jarraitu irakurtzen "Lehen sektorea: Nekazaritza eta Arrantza" »

Espainiako Sektore Ez-Diru Irabazlearen Azterketa

Geografia3,5 KB

Ikerketa Sektore Ez-Diru Irabazleari Buruz

Ikerketa honek, Espainiako sektore ez-diru irabazleak planteatzen dituen lau oinarrizko zalantzari aurre egiten dio: izendapen konzeptuala, garapen historikoaren ezagutza eza, zuzenbide anbibalentzia eta datu estatistikoen eskasia.

Sektorearen definizio operatibo batetik abiatuz, bere mugarriak jartzeko eta nazioarteko alderaketak egiteko, dauden iturri estatistikoen erabateko bilketa egiten du eta informazio hutsuneen hautemate eta integrazio metodologia bat aplikatzen du. Ruiz Olabuénagak Espainiako hirugarren sektoreari buruzko ikerketa alderatuaren emaitza nagusiak hauexek dira:

1. Hazkunde Ekonomikoa eta Garrantzia Espainian

Espainian, gorantz doan, hazten ari den eta garrantzitsua duen indar ekonomikoa...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Sektore Ez-Diru Irabazlearen Azterketa" »

Geografia eta Ekonomia: Oinarrizko Kontzeptuak eta Definizioak

Geografia2,76 KB

Populazioaren definizioak

  • Bizi-itxaropena: Pertsona batek, hilkortasun-baldintzak kontuan hartuta, bizi ahal duen batez besteko urte-kopuruaren kalkulua da.
  • Biztanleria aktiboa: Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko lan-eskua eman dezaketen edo ekoizpen-prozesuari gehitzeko egoeran dauden pertsonak dira.
  • Biztanleriaren zahartzea: Pertsona zaharren gehikuntza erlatiboa da. Zaharren gehikuntza eta gazteen galera sortzen dituen jaiotza-tasaren jaitsieraren ondorioa da.
  • Migrazio-saldoa: Leku jakin bateko immigrazioaren eta emigrazioaren arteko balantzea da.
  • Nekazaritza-exodoa: Nekazaritza-mundutik hirira ematen den migrazio-mugimendua da; normalean, jende gaztea edo heldua izaten da.

Nekazaritza, Industria eta Hirien definizioak

  • Abeltzaintza estentsiboa:
...
Jarraitu irakurtzen "Geografia eta Ekonomia: Oinarrizko Kontzeptuak eta Definizioak" »

Migrazio Kanpokoak: Espainiaren Emigrazio eta Immigrazio Historia

Geografia4,9 KB

KANPOKO MIGRAZIOAK

Estatuko mugatik kanpo egindako biztanleriaren mugimenduak dira. 1850tik 1975eko krisi ekonomikora, Espainia emigranteen herrialdea izan zen, eta jomuga nagusiak itsasoaz bestaldean eta Mendebaldeko Europan zeuden. Ordutik aurrera Espainia immigrazio-estatu bihurtu da. Baina azken urteetan, krisialdiagatik, langile askok ospa egin dute.

OZEANOZ BESTALDEKO EMIGRAZIOA

Ozeanoz bestaldeko emigrazioa, batez ere, Latinoamerikara joan zen, eta, bigarren mailan, Estatu Batuetara eta Australiara. Mota askotako emigrazioak egon ziren: iraunkorrak, aldi baterakoak, nekazaritza lanak egiteko... Emigrazio honetan bi loraldi eta bi krisialdi egon ziren:

Lehen loraldiak (1850-Lehen Mundu Gerrate)

Garai hartan Latinoamerikan immigranteak behar...

Jarraitu irakurtzen "Migrazio Kanpokoak: Espainiaren Emigrazio eta Immigrazio Historia" »

Nekazaritza Egituraren Bilakaera: Tradizionaletik Gaurkora

Geografia2,96 KB

Nekazaritza Egituraren Bilakaera

Nekazaritza Egitura Tradizionala

Nekazaritza-egitura tradizionala: Eskulan ugari zegoen, eta jabetza txikiak eta handiak nahastuta zeuden. Teknologia urria erabiltzen zuten eta, horren ondorioz, etekina txikia zen. Ekoizpena arantzelen bidez barneko merkaturako edo autokonsumorako zen.

Gaur Egungo Nekazaritza Egitura

Gaur egungo nekazaritza-egitura: Aldaketa hauek 1960. urtetik etorri dira. Biztanleak gutxiago eta zaharragoak dira, eta nekazaritza ustiapenen tamainak gora egin du. Teknologiak aurrerapen handia izan du eta etekinak handiagoak dira. Bertako produkzioa espezializaziorako eta merkatu globalizatu eta liberalizatuetan saltzen da.

Aldaketa Demografikoak eta Nekazaritza Populazioa

Aldaketa demografikoak:...

Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza Egituraren Bilakaera: Tradizionaletik Gaurkora" »

Kapitalaren eta Eskulanaren Nazioarteko Fluxuen Historia

Geografia2,28 KB

Kapitalaren Nazioarteko Fluxuak eta Integrazioa

Kapitalaren esportazioak ondasunen esportazioaren gainetik handitu ziren, errentagarritasun handiago baten bila. Gainera, kapitalaren eskaintza eta eskaria handitu egin ziren; izan ere, industrializatutako Europak aurrezki kopuru handia zuenez, eskaini egingo zuen errentagarritasun altuago baten bila, eta lurralde berriek elikagaien eta lehengaien ekoizpena handitzeko kapitalaren beharra zutelako.

Bestalde, finantza-tresna berriak hedatu ziren (bonuak, obligazioak...), kapitala nazioarte mailan kokatzeko erraztasuna handiagoa zelako. Honek, kapitalaren munduko merkatuen integrazioa ekarri zuen, interes-tasen diferentziala murriztuz herrialde desberdinen artean. Merkatua zabaldu zen trustentzat.

Eskulanaren

...
Jarraitu irakurtzen "Kapitalaren eta Eskulanaren Nazioarteko Fluxuen Historia" »