Unibertsitatea mailako Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Espainiako Trenbide Sarea: Analisia eta Garapen Estrategiak

Geografia4,34 KB

Espainiako Trenbide Sarearen Analisia (2005)

Jarraian, 2005eko Espainiako trenbide lineak irudikatzen dituen mapa baten iruzkina aurkezten da, Sustapen Ministerioaren datuetan oinarrituta. Trenbide lineak koloreen arabera bereizten dira, honako irizpide hauek jarraituz:

  • Abiadura handia (eraikitzen eta proiektuan)
  • Bikoitza elektrifikatuta
  • Bikoitza elektrifikatu gabe
  • Bakarra elektrifikatuta
  • Bakarra elektrifikatu gabe
  • FEVE
  • Trenbide autonomikoak

Trenbidearen Bilakaera Historikoa eta Egungo Egoera

Trenbidea XIX. mendearen bigarren erdialdean eta XX. mendearen hasieran garraiobide nagusia izan zen Espainian. Hala ere, beste garraiobide batzuen lehiak bigarren mailara baztertu zuen. Gaur egun, egoera hori hobetzen ahalegintzen ari dira, Espainiako trenbide...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trenbide Sarea: Analisia eta Garapen Estrategiak" »

Espainiako Lehen Sektorea: Iparraldea, Barnealdea eta Kostaldea

Geografia5,04 KB

Estatuan lehen sektorea 5 zatitan banatzen da, kokalekuaren arabera. Hori dela eta, Iparraldekoa, Barnealdekoa, Kostaldekoa, Mendialdekoa eta Kanarietakoa bereizten dira. Oraingoan, Mendialdekoa eta Kanarietakoa alde batera utziko ditugu.

Iparraldeko nekazaritza-paisaiak

Penintsulako Iparraldea eta Ipar-mendebaldea hartzen ditu. Bertako ingurune fisikoari dagokionez, erliebea malkartsua da eta klima ozeanikoa du, hau da, euritsua da urte osoan zehar.

Populaketari dagokionez, bertan, populaketa sakabanatu tartekatua da, hau da, etxeak elkarrengandik banatuta daude, baina toki batzuetan sakabanatze eta kontzentratze ereduak tartekatzen dira. Gaur egun, biztanleria zaharra eta urria da, baina iraganean ugaria zen.

Eremu honetako nekazaritza-ustiategiak...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Lehen Sektorea: Iparraldea, Barnealdea eta Kostaldea" »

Espainiako Kanpo Migrazioak: Joerak eta Ondorioak

Geografia2,19 KB

Jatorriari erreparatuz, emigranteak eskualde guztietakoak ziren. Haien helmuga nagusiak Frantzia, Alemaniako Errepublika Federala eta Suitza izan ziren.

Profila hau zen: heldu gazteak eta kualifikazio-maila handirik gabekoak.

3. Kanpo-migrazio tradizionalen ondorioak

  1. Migrazioen ondorio demografiko nagusietakoa Espainiako biztanleriaren jaitsiera izan zen. Horrek ekarri du, gaur egun, biztanleriaren banaketa espazialean dagoen desoreka.

  2. Emigrazioaren ondorio ekonomikoak, alde batetik, positiboak izan ziren, hazkunde natural handiaren eta langabeziaren pisua arindu zutelako. Baina ondorio negatiboak ere izan ziren.

  3. Helmuga-herrialdeetan, ondorio sozialak izan ziren. Alde batetik, deserrotzea, emigranteek ez zekizkielako eta ez zituztelako ezagutzen

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Kanpo Migrazioak: Joerak eta Ondorioak" »

Euskal Herriko eta Espainiako Hirigintza eta Demografia

Geografia14,61 KB

EAEko Hiri Hierarkiaren Iruzkina (2006)

Aurrean dugun mapak EAEko hiriek 2006an zeukaten hierarkia ageri digu. Honako ezaugarri hauek dituzte:

Ezaugarri Nagusiak

  1. Hirien garrantzi demografiko zein funtzionalak eta eragin-eremuaren hedadurak hirien hierarkia egituratzen dute:

    Hiriburuen Euskal Sistema Polinuklearra

    Hierarkia horren barruan Bilboko metropoli-inguruak eta Donostiak zein Gasteizek osatzen dute. Mapan ikur handienekin adierazirik ageri dira:

    • Bilboko metropoli-ingurua: EAEko pilaketa demografiko handiena da. Industria, merkataritza eta negozio eginkizunak ditu. Inguru honen eragin-esparrua autonomia erkidego osoan hedatzen da eta nazioarteko lotura aipagarriak ditu Bilboko portuko salgaien trafikoaren eta bidaiarien Loiuko aireportuko trafikoaren
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko eta Espainiako Hirigintza eta Demografia" »

Euskal Herriko Geografia Hiztegia

Geografia2,55 KB

Dolina

Jatorri karstikoko edo kareharrizkoko erliebe formazioa. Ura gelditzen den lekuetan sortutako barrunbe handiak.

Lapiaz

Zulo irregularrez osatutako forma karstikoa. Kareharriaren pitzaduretan ura sartu eta disolbatzearen ondorioz sortutako ildo edo kanoi sareaz osatua.

Mendia

Inguruko lurretatik nabarmenki goratzen den lur zatia, bakartua edo beste batzuekin multzoa, mendilerroa osatuz.

Orogenia alpinoa

Hirugarren aroan izan zen mugimendu orogenikoa, penintsulako tolest mendikateak, jaikitzen arroak eta mendigune zaharrak sortu zituena.

Antzinako mendigunea

Lehen aroko mendien hondarrak edo hirugarren aroko alpetar orogenesiaren mugimenduen eraginez, zokalo batean altxatu zen bloke batek aratutako mendiak. Gaur egun, mendigune zaharrek tontor...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Geografia Hiztegia" »