Bateria eta Alternadorea: Mantentze-lanak eta Funtzionamendua
Bateriaren mantentze-lanak eta karga
Konprobazioa
Lehenik, borneak konprobatu behar dira; gaizki badaude, kolore zuri-berdexka izango dute. Errekarga totala lortzen ez badugu, egoera voltimetro batekin eta dentsimetro batekin aztertuko dugu:
- Bateria pausuan: 12,5V baino gehiago eduki behar ditu.
- Elektrolitoen dentsitatea: 1,27 ingurukoa.
- Bateria deskargatua: 5V inguru eta 1,15eko dentsitatea.
Nola kargatu bateria
Bateria kargatu baino lehen pauso batzuk eman behar dira: bateria kanpotik garbitu, borneak garbitu, elektrolitoaren maila konprobatu, tapoiak kendu eta kargadorearen borneak egoki konektatu.
Kargatzeko moduak
- Serian: Bateriak modu ezberdinetan deskargatuak badaude.
- Paraleloan: Bateriak modu berdinean deskargatuak badaude.