Oposizioak mailako Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Zerga zuzenak eta zeharkakoak: desberdintasunak eta adibideak

Ekonomia-n eguneratua3,61 KB

Zerga Zuzenak eta Zeharkakoak: Desberdintasunak eta Adibideak

Zein da zeharkako eta zuzeneko zergen arteko desberdintasuna?

Zerga zuzenak pertsona fisikoen edo juridikoen errenta edo ondarea zuzenean zergapetzen duten zergak dira. Hau da, pertsona edo enpresa batek bere errenta edo jabetzengatik ordaindu behar dituen zergak dira, nahiz eta ez kontsumitu. Adibidez, PFEZ (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga) edo Sozietateen gaineko Zerga.

Zeharkako zergak, aldiz, ondasunen edo zerbitzuen kontsumoa zergapetzen dute. Hau da, zerbait erosteagatik edo zerbitzu bat jasotzeagatik ordaindu behar diren zergak dira. Adibidez, BEZ (Balio Erantsiaren gaineko Zerga).

Zer zergapetzen du BEZak eta zein tarifa ditu?

BEZa, kontsumoa zergapetzen duen zeharkako...

Jarraitu irakurtzen "Zerga zuzenak eta zeharkakoak: desberdintasunak eta adibideak" »

Ekonomia-adierazleak: Makroekonomia, Ekoizpena eta Garrantzia

Ekonomia2,83 KB

1. Ikuspegi Makroekonomikoa

Makroekonomiak ekonomia osoaren portaera aztertzen du, eta ulergarri egiten du zergatik herrialde batzuek aurrera egin eta bizi-kalitate maila handia lortzen duten eta beste batzuek, berriz, ekonomia-hazkunde txikia eta langabezia-tasa handia izaten duten.

Makroekonomia ekonomia osoaz arduratzen da, funtzionamendu orokorraz, eta mikroekonomiak, berriz, osotasun horren atal batzuk soilik aztertzen ditu.

2. Ekonomiaren Aldagai Kritikoak

Azterketa makroekonomiko orori ekitean, ezinbestean hitz egin behar da John Maynard Keynes ekonomialariari buruz. Makroekonomia modernoaren oinarriak ezarri zituen, Estatuak ekonomian esku hartu behar duela defendatuz.

a) Zergatik murrizten dira ekoizpena eta enplegua? Nola murriztu langabezia?

...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomia-adierazleak: Makroekonomia, Ekoizpena eta Garrantzia" »

Ezagutzaren Ekonomia, Autoenplegua eta Enpresa Plana

Ekonomia2,93 KB

Ezagutzaren ekonomia

Ezagutzaren ekonomiaren eredu berriak estrategia-aldaketa ekarri du: estrategia berria ideietan, produktu berezietan eta premiei egokitutako zerbitzuetan oinarritzen da.

Ezagutzaren ekonomian, ikerketak, garapenak eta berrikuntzak sortzen dituzte kosturik altuenak.

Hazkunde ekonomikoa lortzeko baldintzak

Hazkunde ekonomikoa lortzeko hurrengoa beharrezkoa da:

  • I+G+b-n inbertsioa egitea.
  • Ezagutza, teknologia eta berrikuntza enpresa berriaren funtsezko baliabideak dira.
  • Teknologia berriak erabiltzea lagungarria da produktibitatea handitzeko.
  • Enpresaren esparrua etengabeko zabalkuntza-prozesuan dago.
  • Enplegu-eskaintzak kualifikazio handiko profesionalentzat dira batik bat.
  • Herrialdearen aberastasuna sortu egiten da.

Eredu ekonomikoen alderaketa

Eredu

...
Jarraitu irakurtzen "Ezagutzaren Ekonomia, Autoenplegua eta Enpresa Plana" »

Merkataritzako Dokumentuak eta Administrazio Prozesuak

Ekonomia2,53 KB

B) MERKATARITZADOKUMENTUAK

1. EGITATE ZERGAGARRIA: Egitate zergagarria da ganbio letrak libratzea, edota giro funtzioa egiten duten dokumentuen jaulkipena egitea. Kargatzen dira:

  • a) Ganbio-letrak eta giro funtzioa egiten duten dokumentuak edo letrak ordezkatzen dituzten dokumentuak. Hemen sartzen da adibidez, endosatzen den txekebat.
  • b) Pagareak, bonoak eta obligazioak; 18 hilabeteko epea ez badutegainditzen.

2. SUBJEKTU PASIBOAK

  • a) Libratzailea dago ordaintzera behartuta letrenkasuan.
  • b) Giro dokumentuak edo ganbio letren ordezkoak kargatzen dituzten zergen subjektu pasiboak haiek luzatzen dituzten pertsonak edo erakundeak dira.

Bi kasu horiei aipamen eginez, gainera, zergaren ordainketaren erantzule solidarioa izango da efektu horien kobrantzan...

Jarraitu irakurtzen "Merkataritzako Dokumentuak eta Administrazio Prozesuak" »

Balantzearen Egitura: Aktiboa eta Pasiboa

Ekonomia1,57 KB

Aktiboa eta Pasiboa

Aktibo Ez Korrontea

Ibilgetu Ukiezina

  • Aplikazio informatikoak
  • Amortizazio metatua (-)

Ibilgetu Materiala

  • Lurrak eta ondasun naturalak
  • Eraikuntzak
  • Makineria
  • Altzariak
  • Informazioa prozesatzeko ekipoak
  • Garraio elementuak
  • Amortizazio metatua (-)

Ondasun Higiezinetako Inbertsioak

  • Lurrak eta ondasunak

Epe Luzerako Inbertsioak

Aktibo Korrontea

Izakinak

  • Lehengaiak
  • Salgaiak
  • Produktu bukatuak

Zordunak eta Kobratzeko Bestelako Kontuak

  • Bezeroak
  • Bezeroak, merkataritza efektuak
  • Zordunak
  • Lansarien aurrerakinak

Epe Laburreko Inbertsioak

  • Akzioak

Eskudirua eta Bestelako Aktibo Likidoak

  • Kontu korrontea
  • Kutxa

Ondare Garbia eta Pasiboa

Fondo Propioak

  • Kapitala
  • Erreserbak
  • Ekitaldiko emaitzak

Pasibo Ez Korrontea: Epe Luzerako Zorrak

  • Kreditu erakundeen epe luzeko maileguak
  • Ibilgetu
...
Jarraitu irakurtzen "Balantzearen Egitura: Aktiboa eta Pasiboa" »

Ekonomia Publikoa: Funtzioak eta Politikak

Ekonomia6,1 KB

Merkatuaren Hutsegiteak

Merkatuaren funtzionamenduaren ondorio kaltegarriak dira. Hauek dira nagusiak:

  • Ekonomiaren izaera ziklikoa: Ekonomia-jardueran izaten diren gorabeherak dira.
  • Ondasun Publikoak egotea: Estatuak esku hartzen du errentagarriak ez diren ondasunak emateko.
  • Kanpo-eraginak: Ekonomia-jarduera batek hura egiten ez duen pertsonari edo besteei eragiten dienean.
  • Lehia ez-perfektua: Estatuaren esku-hartzea lehia askearen defentsan gauzatzen da.
  • Errentaren banaketa desorekatua: Estatuaren esku-hartzea zerga-politiken bitartez gauzatzen da.

Sektore Publikoaren Zeregina eta Politika Ekonomikoa

Sektore publikoak hainbat zeregin ditu ekonomian:

  • Jarduera ekonomikoa arautzea: Eragile ekonomikoen jarduera antolatzeko arauak ezartzen ditu.
  • Zergak ezartzea:
...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomia Publikoa: Funtzioak eta Politikak" »

Langileen Eskubideak eta Betebeharrak Laneko Prebentzioan

Ekonomia2,74 KB

Langileen Eskubideak eta Betebeharrak Prebentzioan

Langileen Eskubideak

Prebentzioaren arloan langileek dituzten eskubide nagusiak:

  • Lan-segurtasuneko eta lan-osasuneko gaietan iritzia emateko, informazioa eta prestakuntza jasotzeko, eta prebentzio-neurriak ezartzeko orduan parte hartzeko eskubidea.
  • Norbera Babesteko Ekipamenduak (NBE) izateko eskubidea (gaztelaniaz, EPI) eta berehalako arrisku larria badago, jarduera gelditzeko eskubidea.
  • Aldian-aldian osasuna kontrolatzeko eskubidea.
  • Babes berezia izateko eskubidea, hala nola haurdun daudenek, adingabeek eta aldi baterako langileek edo ETTetakoek (Aldi Baterako Laneko Enpresak).

Langileen Betebeharrak

Langileek prebentzioaren arloan dituzten betebeharrak:

  • Segurtasun-gailuak behar bezala erabiltzea.
...
Jarraitu irakurtzen "Langileen Eskubideak eta Betebeharrak Laneko Prebentzioan" »

Enplegua eta prezioak: adierazle nagusiak eta langabezia

Ekonomia2,82 KB

Ekonomia-adierazleak: enplegua eta prezioak

Enplegu-politika

  • Ekonomiaren bilakaeran bi adierazle daude nagusiki: enplegu-tasak eta KPIa (Kontsumo Prezioen Indizea).
  • Langabezia gizarte garatuen arazo larrienetako bat da.

Enplegu-politika. Helburu nagusia ekonomia bateko langabezia murriztea duten planak eta prozedurak dira.

Biztanleriaren ezaugarriak

Biztanleria. Eremu geografiko jakin batean bizi diren pertsona guztien kopurua da.

Kontzeptuak

  • Biztanleria osoa
  • Biztanleria aktiboa
  • Biztanleria ez aktiboa

Tasak

  • Jarduera-tasa: biztanleri aktiboaren eta lanerako adina duten biztanleen arteko erlazioa da.
  • Langabezia-tasa: langabeen eta biztanleri aktibo osoaren arteko erlazioa da.
  • Okupazio-tasa: lan egiten dutenen eta biztanleri aktibo osoaren arteko erlazioa da.
...
Jarraitu irakurtzen "Enplegua eta prezioak: adierazle nagusiak eta langabezia" »

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Errenten Egozpena

Ekonomia3,3 KB

c) Langabezia-prestazioa (ordainketa bakarreko modalitatea)

Langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jaso baldin bada, lan-araudian aurreikusten denaren arabera, baina zergatik salbuesteko baldintzak betetzen ez baditu, ordainketa modalitate bakarrean egin izan ez balitz, prestazioa jasotzeko eskubidea emango zuten zergaldi guztietan egotzi ahal izango da prestazioa. Egozpena proportzionalki egingo da, hau da, ordainketa bakarra egin izan ez balitz, zergaldi bakoitzean zenbat denbora izango zen prestazioa jasotzeko eskubidea kontuan hartu beharko litzateke. Langabezi-prestazioa dena batera hartzen da (lan elkartuko kooperatiba bat osatzean, adibidez) baldintza batzuk betetzen badira. Salbuetsita dago, baina posible da baldintzak...

Jarraitu irakurtzen "Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Errenten Egozpena" »

Finantza Kontzeptu Gakoak Enpresentzat

Ekonomia2,68 KB

Kaxa-fluxua

Inbertsioaren aldi bakoitzean izandako kobrantzen eta ordainketen arteko aldea da. Formula: Fi = Ki - Oi.

Kreditu Kontua

Enpresak behar izango duen kopuru zehatza ez dakienean, kreditu-kontu bat eska dezake. Bankuak diru-muga bat duen kontu korronte bat emango dio, eta enpresak kontu horretako dirua behar ahala erabil dezake. Ondoren, interesak ordaindu beharko ditu erabilitako zenbatekoagatik, eta komisio bat erabili gabeko zenbatekoagatik.

Merkataritza Kreditua

Enpresak hornitzaileei egindako erosketak zorretan uztean lortzen den finantzaketa autonomikoa da, fakturak ordaindu arte. Hornitzaileak eskura ordaintzeagatik deskonturik egiten ez badu, finantzaketa hau doakoa izango da.

Autofinantzaketa Motak

Aberaste-autofinantzaketa

Erreserbek...

Jarraitu irakurtzen "Finantza Kontzeptu Gakoak Enpresentzat" »