Oposizioak mailako Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Enpresa Planaren Egitura eta Edukia

Ekonomia2,75 KB

Enpresa Planaren Egitura

Enpresa plan batek honako atal hauek izan behar ditu:

  • Proiektuaren aurkezpena.
  • Merkatu azterketa.
  • Marketin plana.
  • Ekoizpen eta kalitate plana.
  • Giza Baliabideen plana.
  • Plan ekonomiko finantzarioa.
  • Lan arriskuen prebentzio plana.
  • Proiektuaren bideragarritasunaren analisia.
  • Eranskinak.

1. Proiektuaren aurkezpena

Alderdi hauek jaso behar ditu:

  • Oinarrizko datuak: Enpresaren izena eta kokapena.
  • Produktuen edo zerbitzuen deskribapena.
  • Produktua edo zerbitzua zein eremu eta merkatutara bideratuko dugun.
  • Alderdi ekonomiko orokorrak: Inbertsioa, finantzazioa…
  • Lortu nahi ditugun helburuak.
  • AMIA matrizea: BARNE AZTERKETA (ahuleziak, indarrak) eta KANPO AZTERKETA (mehatxuak, aukerak).

2. Merkatu azterketa

Merkatu-azterketak alderdi hauek jaso behar...

Jarraitu irakurtzen "Enpresa Planaren Egitura eta Edukia" »

Ekonomia Kontzeptu Nagusiak: BPGd, Oligopolioa eta Langabezia

Ekonomia3,61 KB

Barne Produktu Gordina (BPGd)

Barne Produktu Gordina (BPGd) herrialde batean denboraldi batean (eskuarki, urtebete izan ohi da) ekoizten diren azken ondasun eta zerbitzuen balioa da, dirutan neurtua.

BPGd-aren Ezaugarriak

  • Txanpon edo moneta batean neurtzen da.
  • Azken ondasunen balioak soilik adierazten du.
  • Herrialde bateko mugen barruan ekoizten denaren balioa neurtzen du.
  • Aldi batean ekoitzitakoa neurtzen du, urtebetean ekoitzitakoa, oro har.
  • Datuak ere oso objektiboak dira.

BPGd-aren Mugak

  • BPGd-ak ez ditu kontuan hartzen ekonomia batek ekoitzitako azken ondasun eta zerbitzu guztiak. Estatuaren begietatik at egiten diren jarduerei ezkutuko ekonomia deritze, hau da, diru beltza.
  • BPGd-ak ez du neurtzen ondasunen eta zerbitzuen trukean dirurik erabiltzen
...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomia Kontzeptu Nagusiak: BPGd, Oligopolioa eta Langabezia" »

Informazio Sistemen Sailkapena eta Ezaugarriak

Ekonomia2,45 KB

Informazio Sistemak (IS)

Informazio sistema (IS) bat beraien artean erlazionatutako elementu multzoa da, helburutzat datuak bildu, biltegiratu, era egokian eraldatu eta kudeatzea dituena, lorturiko informazioa banatuz.

Helburuak:

  • Enpresaren eguneroko eragiketei lagundu eta hobetu.
  • Arazoak ebatzi.
  • Erabakiak hartzeko beharrezko informazioa eskaini.
  • Enpresaren "nerbio sistema" izan: atal ezberdinei behar duten informazioa une egokian helarazi.
  • Funtsezko osagaiak barneratu: pertsonak, jarduerak, datuak...

Interdependentzia bat egongo da enpresaren (estrategia, arauak, prozedurak) eta informazio sistemen artean (software, hardware, datu-basea, telekomunikazioak). IS-ak ezagupena kudeatzeko tresna erabilgarriak dira: Datuak > Informazioa > Ezagupena...

Jarraitu irakurtzen "Informazio Sistemen Sailkapena eta Ezaugarriak" »

Estatuko Aurrekontu Orokorrak: Diru Sarrerak eta Gastuak

Ekonomia2,36 KB

Estatuko Aurrekontu Orokorrak

Aurrekontuen bidez adierazten dira gastuei eta diru sarrerei dagokienez dauden asmoak. Hauek dira adibide batzuk: osasun gastuak, hezkuntza gastuak, babes soziala, zerbitzu orokorrak, inbertsioak, orden publikoa eta defentsa.

Estatu Aurrekontu Orokorretako Diru Sarrera Publikoak

Sektore publikoak, bere funtzioak betetzeko, baliabideak behar ditu, diru sarrera publikoak deritzenak. Estatuak sarrera horiek lortzeko dituen bitarteko nagusiak honako hauek dira:

Gizarte Kotizazioak

Gizarte Segurantzan afiliatutako langileek egiten dituzten ekarpenak dira. Hauek, beharra sortzen denean, langileei eta haien familiei laguntza emateko balio dute, hala nola gaixotuz gero edo erretiroa hartuz gero.

Tributuak

Aurrekontuetako diru...

Jarraitu irakurtzen "Estatuko Aurrekontu Orokorrak: Diru Sarrerak eta Gastuak" »

Euskal Herriko Industria: Ekoizpena, Antolaketa eta Kokapena

Ekonomia4,43 KB

Mineral Ez-Energetikoen Ekoizpena eta Kontsumoa

Burdina gehiena altzairua (siderurgia-industriaren oinarria) ekoizteko erabiltzen da. Burdin ekoizle nagusiak Txina, Brasil, Australia, India eta Errusia dira.

Bauxitatik aluminioa ateratzen da. Eraikuntzan, aeronautikan eta mekanikan erabiltzen da. Bauxita mehatz handienak Australian, Brasilen, Indian, Txinan, Ginea, Indonesian eta Jamaikan daude. Aluminio ekoizle nagusiak Txina, Errusia, Kanada, Estatu Batuak eta Australia dira.

Kobre elektrizitatea eroateko erabiltzen diren kableen oinarria da. Txile da ekoizle nagusia.

Lanaren Antolaketa Berria Mundu Globalizatuan

Ekonomia harremanak inoiz baino biziagoak dira, ekonomiaren globalizazioa gertatu delako.

Industria Sektorean:

  • Enpresa askoren ekoizpena
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industria: Ekoizpena, Antolaketa eta Kokapena" »