Lurraren Kanpo Dinamika: Agente Geologikoen Eragina
Lurraren Kanpo Dinamika
Meteorizazioa
Meteorizazioa agente atmosferikoek eragindako prozesu multzoa da, eta harriak zatikatu eta sakabanatu egiten ditu.
- Meteorizazio mekanikoa: Dilatazioen eta uzkurduren ondorioz, ura izozteak harrietan eragindako esfortzuen ondorioz eta erortzen diren beste harri batzuekin talka egitearen ondorioz harriak zatikatzen direnean gertatzen da.
- Meteorizazio kimikoa: Harriak osatzen dituzten mineralak zenbait erreakzio kimikoren eraginez aldatzen dira, eta horren eraginez, harriak zatikatu egiten dira.
- Meteorizazio biologikoa: Izaki bizidunek eragiten dute. Izaki bizidunek harriak apur ditzakete, landareen sustraiek, batik bat; izan ere, harrien arrakaletan sartu eta presioa egiten dute, eta horren ondorioz, harriak zatikatu