Gizarte Zerbitzuen Jatorria eta Eboluzioa Historian

Matematika4,34 KB

Gizarte Zerbitzuen Jatorri eta Eboluzioa Historian

1. Karitatea eta Elkar Laguntza (Erdi Aroa iritsi arte)

  • Elkar Laguntza (Betidanik egon den ikuspegia): Familian eta bizikidetza arremanetan oinarritua.
  • Gizarte Zerbitzuak: Ongizate Estatuan Gizarte Laneko gradua. 1. maila.
  • Kofradia eta Ermandadeen Sorrera: Aaldibidetuko du.

Karitatea (Erdi Arotik aurrera)

  • Erlijioan jatorria duen jarrera.
  • Miseriari aurre egitea, behar dutenei laguntza.
  • Filantropiarekiko ezberdina: gizabanakoaren behar osoari egiten dio arreta.
  • Gaur egun ekintza pribatuaren jarduera gisa darrai.

2. Benefizentzia Publikoa (XVII – XVIII Mendeak)

  • Bizirauteko prestazio graziagarriak, fondo publikoetatik ordainduak (inongo jarraikortasun konpromisorik gabe, diskrezionalitate printzipioak gidatuta).
  • Ekintza sozial publikoaren asiera.
  • Estatua ekintza asistentzialak bere gain hartzen hasten da.
  • Antolakuntza administratiboa ematen zaio.
  • Arrazionalismoaren eta sekularizazioaren eragina:
    • Gizabanakoa ez da naikoa bere kabuz aurrera joateko.
    • Benetan pobre direnei zuzendua.
    • Graziagarritasun izaera galtzen doaz gutxinaka.
    • Tokiko administrazioen arduraren handitzea.

3. Gizarte Laguntza (XIX-XX Mendeetatik Espainiar Konstituziora)

  • Aurreko formak mantentzen dira, baina atzerakada nabarmena pairatuz.
  • Behar eta eskaeren gorakadari erantzuna eman nahi dio geroz eta eskuhartze gehiago izan nahi duen Estatuak.
  • Beharrean zentratua, ez pobreengan.
  • Solidaritate printzipioak gidatutako ekintza publikoa, arrazoi ekonomikoak medio beraien oinarrizko beharrei aurre egin ezin dieten pertsonak babesteko.
  • Ezaugarriak:
    • Errekurtso gutxi.
    • Oinarrizko beharrei aurre egin.
    • Prestazioen doakotasuna.
    • Aurrekontuaren arabera sortutako prestazioak.
    • Beharra justifikatuz gero, egikaritze ez diskrezionala, jarraia.

4. Gizarte Segurantza Sistema (1963, Espainian)

  • Gizarte aseguruak aurrekari: arrisku isolatuak babesten zituzten, norberaren ekarpenak oinarri artuta.
  • Estatuaren eskuhartzea beharrei aurre egiteko, nahiz eta unibertsaltasunik ez zegoen.
  • 63ko legeak babes sozialerako sistema publikoa sortzen du.
  • Lehen momentu onetan ekarpen sistema mixtoa sortzen du: populazio guztiari orokortua (osasun arreta) / ekarpenak egiten dituztenentzako bakarrik (erretiro pentsioak, familia babesa, ...).

5. Gizarte Zerbitzuak Frankismoan (1939 – 1975): Subsidiaritatea

  • Ez ziren izen horrekin existitu, baina hiru garatzen joan ziren.
  • Egoera ezberdin asko etapa honetan: sistema totalitariotik autoritariora.
  • Gizarte zerbitzuen trataera zaila.
  • Estatuak elizaren esku utzi gauza gehienak: Caritasen jaiotza eta hedapena.
  • Gizarte beharrak ere aldatu:
    • Estatuaren benefizentzia (1939 – 1959) Gerra ondorena.
    • Gizarte laguntza (1960 – 1978) hasten ari den susperraldi ekonomikoa.

6. Gizarte Zerbitzuak Trantsizio Garaian (1978-1982): Munizipalismoa

  • Konstituzioa onartzearekin batera udalek protagonismoa hartu zuten, sistemaren garapena bermatze aldera.
  • Prestazio teknikoak sortzen hasi ziren eta gizarte ongizatea zabaltzen hasi zen.
  • Egitura aldetik, udalez gain, erkidegoak ere hasi ziren gai hauen inguruko legediak onartzen.
  • Munizipalismo eta deskonzentrazio aldia da hau, laurogei eta laurogeita amar amarkadak hartuko dituena.

7. Eskubide Subjetiboaren Bermatzea: Unibertsalizaziorako Pausoak (2006 - ...)

  • 2006ean Mendekotasun Legea onartzen da, honek eskubide subjektiboa aldarrikatzen du. Ondoren, hala egiten dute erkidego gehienek.
  • Pauso erabakiorra da sistemaren eldutasunerako. Modu horretan, unibertsalizaziorako pausoak ematen hasi dira toki gehienetan, sistemaren prestazioak handituz.
  • Sistemak unibertsalizaziorako pausoak eman behar ditu, gainontzeko arloen pausoak jarraituz. Aguilarren (2009) eskema begiratuz, gizarte zerbitzuen arloak baditu oraindik pauso horiek emateko hainbat erronka:

Deskargatu

PDF Word HTML