Antzinako Erregimena: Ezaugarriak eta Aro Garaikidea
Antzinako Erregimena Frantziako Iraultza baino lehenago Europan zegoen erregimen politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala adierazten du. Antzinako Erregimena Frantzian eta Europako herrialde gehienetan eman zen XVI., XVII. eta XVIII. mendeetan.
Ezaugarri Nagusiak:
Nekazaritza jarduera nagusia zen:
- Biztanleriaren %80a baino gehiago nekazaritzan aritzen zen.
- Gehienbat zerealak lantzen zituzten.
- Lugorria erabiltzen zen (landatu gabe uzten den lur saila, lur eremu horrek behar dituen ongarriak berreskuratzeko).
- Produkzioa oso urria zen; horregatik, askotan, iraupen-krisiak egoten ziren (normalean, uzta txarrak egoten ziren urteetan oinarrizko elikagaiak falta izaten ziren, eta horrek espekulazioa, gaixotasunak eta hilkortasun handiagoa ekartzen zituen.