Unibertsitatea mailako Beste ikasgaiak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Pertsona deitikoak

Beste ikasgaiak-n eguneratua1,67 KB

sarrerakoak Irakurri dudan testu hau azalp. Testu bat da. Baieztapen hau frogatzeko argi geratu behar da testuaren asmo edo helburu komunikatiboa. +Testuaren helburua () da. Gainera azalpenezko testuetan ohikoa den bezala, 3ko egitura dauka eta informazioa modu argi eta ulergarri batean dauka idatzia, hau da, ez dago inolako arazorik testua irakurri eta ulertzeko orduan. Bestalde, testuan informazioa emateko erabili diren sekuentziak bat datoz azalpen tipoen ohiko sekuentziekin. Sekuentziak (). Erabilera eremuari dagokionez, garbi dago (). Testu motari dagokionez, artikulu dibulgatzaile baten aurrean gaude; izan ere, lexikoa ez da zaila eta jaskera erraza du. Igorleak hartzaileari hurbiltasuna adierazten duten bigarren pertsonako markak erabiltzen
...
Jarraitu irakurtzen "Pertsona deitikoak" »

Synonym zerrenda 09

Beste ikasgaiak7,32 KB

Abagunea: Aldi - Tartea <Abaroa: Babesgarri - Aterpea - Gerizpea <Agidanean: Agidanez - Antza danez? - Dirudienez <Ahituta: Agortu - Gastatu - Indargabetu <Aldean: Onde - Gertu - Hur - Bertan <Aldra: Andana - Taldea <alkandora: Alkondara - atorra <Amaginarreba: Amaixa - Amax - Aube <Amultsua: Begitartetsua - Maitatia <Andana: Mordoa - Company - Ilara <apaizgaitegia: Apaiztegia - Seminarioa <Aparra: Bitsa - Haguna <Ataka: Atetila - Iraganbidea - Pasagunea - Hesi <atorra: Alkondara <Baldarra: Trauskila - Traketsa - Zakarra - Kankailua < Baretu: Lasaitu - Mantsotu <Buia: Mundila - Beacon<Econd: Inoiz - Sekula <Egurastu: Airatu - Haizeberritu-aireberritu - Haizaratu <emarie: Opari - Ekarpena...
Jarraitu irakurtzen "Synonym zerrenda 09" »

Marxismoa eta Materialismo Historikoa

Beste ikasgaiak3,65 KB

Askorentzat, materialismo historikoa Marxen erakarpen handiena izan da. Materialismo historikoa historia ulertzeko tresna bat da, errealitatea aztertzeko balio diguna. Marxentzat garrantzitsuena gizarteko egitura da, eta materiari erreparatuz uler daiteke. Marxen ustez gizarte eta historiaren protagonista ekonomia da. Historia hori ulertzeko, prozesua erabiliko dugu. Prozesu hori ulertzeko, Marxek Hegelen dialektika erabiliko du. Dialektika horrek esango digu errealitatearen prozesua dela mugimenduan dagoen zerbait, pausoak antitesia, tesia eta sintesia izango dira. Horrela, Hegelen ustez errealitatean gertatzen den guztia prozesu horretatik gertatzen da. Ekonomia ulertzeko, ekoizpen sistema aztertu behar da. Marxek esango digu edozein ekoizpen...

Jarraitu irakurtzen "Marxismoa eta Materialismo Historikoa" »

Teknikarien pentsamoldea eta lan-egoera gaur egungo gizartean

Beste ikasgaiak2,27 KB

Teknikarien pentsamoldea

Teknikarien bereizgarrietako bat beren pentsamoldea da. Teknikariengandik espero den lehen gauza zientzia-ezagutza menderatzea da. Ez dio hainbeste axola zenbat dakiten, zer jakintza-maila duten edo zenbateraino espezializatuta dauden; haien ezagutzaren izaerak du garrantzia: aurretiaz esan dugunez, haien jakintza zientifiko-teknikoa da; zientzia dute funts eta oinarri, arazo konkretuei trebeziaz eta iaiotasunez irtenbidea aurkitzeko.

Badakigu zientziaren ezaugarri behinena metodoak direla; metodoak zientifikoak badira, zientifikoa da ezagutza. Ikaste-prozesua luzea izan ohi da, eta planteamendu ordenatua eta sistematikoa eskatzen du. Hortik dator teknikari gehienek hezkuntza-maila altua jaso izana, unibertsitate-mailakoa...

Jarraitu irakurtzen "Teknikarien pentsamoldea eta lan-egoera gaur egungo gizartean" »

Alienazioa eta Laneko Poztasuna: Seemanen Azterketa

Beste ikasgaiak2,54 KB

Alienazioaren Azterketa Soziologikoa

3.5. Alienazioaren azterketa enpirikoa: Melvin Seeman eta Zailtasunak

Melvin Seeman-ek, alienazioaren kontzeptua enpirikoki egiaztatzeko asmoz, bost dimentsio bereizten ditu alienazioaren baitan:

  1. Botere gabezia.
  2. Araurik eza.
  3. Esangura falta.
  4. Bakardadea edo isolamendua.
  5. Norbere buruari ihes egitea.

Horren guztiaren helburua, azken batean, pertsona baten alienazio-maila neurtuko duten eskala ezberdinak sortzea da.

Helburu horren bilaketan hanka-sartze eta akats nabarmenak egin dira, ordea. Hala nola ondoko hau: sarritan parekatu (identifikatu) egiten ditugu laneko poztasuna (edo asetasuna) eta norbere garapena (autorrealizazioa), batetik, eta laneko poztasun eza (asetasun eza) eta alienazioa, bestetik. Baina kontzeptuok...

Jarraitu irakurtzen "Alienazioa eta Laneko Poztasuna: Seemanen Azterketa" »

Enpresa: Antolakundea eta Instituzioa

Beste ikasgaiak2,3 KB

1.4. Enpresa antolakunde eta instituzio gisa

Gaur egun, erakunde edo enpresei dagokienez, bi dimentsio edo ikuspuntu nagusi bereizten dira:

a) Enpresa "antolakunde" gisa

Bere ezaugarri nagusiak hauexek dira:

  • Elkartuta dauden pertsonen talde bat da.
  • Helburu zehatz batzuk lortu nahi dituzte.
  • Horretarako, elkarren artean harremanetan jartzen dira.
  • Harreman horiek, normalean, luze diraute denboran.
  • Posible da, erakundea edo enpresa arazotan jarri gabe, edozein unetan edozein gizabanako beste batengatik ordezkatzea.

Ikuspuntu horrek ez du inplikatzen enpresa batek bere inguruarekin erlazionatu behar duenik. Aitzitik, instituzioaren ezaugarrietako bat, jarraian ikusiko dugunez, horixe da hain zuzen ere: gizartearekin duen harremana.

b) Enpresa "instituzio"

...
Jarraitu irakurtzen "Enpresa: Antolakundea eta Instituzioa" »

Keynesianismoa, Neoliberalismoa eta Soldata Arrakala

Beste ikasgaiak4,11 KB

Keynesianismoa eta neoliberalismoa: bi eredu ekonomiko

Keynesianismoa John Maynard Keynes ekonomialariak garatutako teoria ekonomikoa da. Bere ustez, merkatuak ez du beti bere kabuz ondo funtzionatzen, eta krisi ekonomikoetan Estatuak ekonomian parte hartu behar du. Horretarako, honako neurri hauek proposatzen ditu:

  • Gastu publikoa handitzea.
  • Azpiegiturak eraikitzea eta lanpostuak sortzea.
  • Zerbitzu publikoak indartzea, kontsumoa eta ekoizpena handitzeko.
  • Langabezia murriztea.

Neoliberalismoaren sorrera eta ezaugarriak

Neoliberalismoa, aldiz, 1970eko hamarkadako krisiaren ondoren indartu zen. Eredu honek defendatzen du merkatuak askatasun handiagoa izan behar duela eta Estatuak ahalik eta gutxien esku hartu behar duela ekonomian. Horregatik, honako...

Jarraitu irakurtzen "Keynesianismoa, Neoliberalismoa eta Soldata Arrakala" »

Inkesta Metodologia: Datu Bilketa, Galdera Motak eta Analisia

Beste ikasgaiak2,94 KB

Datu Bilketarako Tresnak: Inkesta eta Galderak

Datu bilketarako tresna nagusiak honako hauek dira: inkesta, elkarrizketa, behaketa eta esperimentua.

Inkesta: Definizioa eta Helburuak

Inkesta galdeketa baten bidez informazioa jasotzeko teknika da. Helburua portaeraren esanahia ezagutzea da. Lagin bat aztertuz, populazioari buruzko informazio adierazgarria lor daiteke. Talde bateko iritzi, portaera, jarrera eta joeren zenbaketaren adierazgarria da.

Inkestaren Abantailak

  • Informazio iturri aberatsa da.
  • Teknika egokia da erraz zenbatu daitezkeen fenomenoak aztertzeko.
  • Baliozkotasuna eta fidagarritasuna beste teknika batzuetan baino errazago ezagutu daitezke.
  • Populazio handiei buruzko orokortasunak (generalizazioak) egin daitezke.

Inkestaren Desabantailak

  • Zailtasunak
...
Jarraitu irakurtzen "Inkesta Metodologia: Datu Bilketa, Galdera Motak eta Analisia" »

Ebaluazio motak

Beste ikasgaiak1,61 KB

18 Jar ezazu ebaluazio mota bakoitzari buruzko adibide bat.
Sumatiboa. azterketa partzialak eta bukaerakoa,  Formatiboa. Irakasleak egindako behaketatik datuak analizatzen ditu.  Hasierakoa. hasieran, ikasleekiko elkarrizketa aurretiko ezagutzak, ezagutzeko.  Etengabea.  Ikasturte osoan zehar  Bukaerakoa. Ziklo baten bukaeran Barrukoa. Zuzendaritza-taldeak, irakasleekin, ikastetxearen kalitate pedagogikoa ebaluatzen du.  Kanpokoa. Hezkuntza Sailak aditueki ikastetxearen kalitate pedagogikoa ebaluatu.  Autoebaluazioa. norberaren lanaebaluatzen da.  Heteroebaluazioa. Irakasleak ikasleen garapena ebaluatzen du.
Koebaluazioa. ikasle bik elkarri ebaluatzen diote.

Gizarte 1

Beste ikasgaiak7,76 KB

.

DENBORA HISTORIKOA MENPERATZEKO BEHARREZKOAK DIREN NOZIAK. NOZIO HAUEN INGURUAN NABARMENDUTAKO HUTSUNEAK EDO ZAILTASUNAK: Pozoren ustez, denbora historikoa menperatzeko beharrezkoak diren nozioak kronologia eta jarraipen tenporala dira. 1.KRONOLOGIA: Kronologia historiaren neurria da. Gertakari historikoen ordena eta iraupena zehazteko balio du, baita gertakari hauek denboraldi luze edo aroetan banatzeko ere. Pozok, kronologia neurriak, iraupena eta ordena bereizten ditu.-kronologia neurriak: Noiz landu behar da lehen hezkuntzan denbora bakoitza? LH 1.zikloan: ordua, eguna, hilabetea, astea, urtea. LH.2zikloan: Lustroa, hamarkada, mendea. LH.3.zikloan mendea, milurtekoa, aroak, aldizketa orokorra. Hala ere, haur hezkunzatn hasiko dira egunak,

...

Jarraitu irakurtzen "Gizarte 1" »