Zuzendaritza Estrategikoa: Analisi Estrategikoa eta Ingurunearen Azterketa

Ekonomia3,93 KB

Zuzendaritza Estrategikoa: Analisi Estrategikoa

1. Sarrera

Azterketa estrategikoak enpresaren lehia-posizioa zein den ezagutzeko aukera ematen dio zuzendaritzari. Horretarako, honako hauek aztertzen dira:

  • Ingurunean gertatzen diren edo gertatuko diren aldaketak.
  • Enpresak dituen baliabideak eta gaitasunak.

2. Ingurunearen Analisia

Enpresaren xedeei eta emaitzei eragiten dien guztia da ingurunea.

2.1. Ingurune Orokorraren Analisia

Enpresari eta enpresaren lehia-ingurune espezifikoa eratzen duten agenteei eragiten die. Normalean, PEST analisia erabili ohi da.

2.2. Lehia-Ingurunearen Analisia

Enpresak sistematikoki ezagutu ditzake lehiakideen aurrean kokatzeko duen gaitasunari zuzenean eragiten dioten faktoreak. Lehia-indar hauek erabakitzen dute sektore jakin batean dagoen lehia-maila.

Lehiakide Potentzialak

Azterketa egiten ari den enpresa dagoen sektorean ez egon arren, noizbait sektore horretan sartzeko arrazoiak izan ditzaketenak dira. Sektorean sartzea baldintzatzen duten faktoreak:

  • Sektorearen hazkunde-tasa.
  • Sektorearen errentagarritasun-tasa.
  • Sartzeko dituen oztopoak.
Erosleak

Enpresarekin duten negoziazio-ahalmena garrantzitsua da, prezioak jaisteko, kalitatea hobetzeko eta zerbitzuak gehitzeko presioa egiten baitute. Erosleen negoziazio-ahalmena handiagoa izango da, baldin eta:

  • Erosleak gune batean kontzentratuta badaude.
  • Salmenta guztietatik bolumen handiak erosten badituzte.
  • Aldaketa-kosturik ez badute edo kostu txikiak badira.
  • Produktu/zerbitzuaren kostu osoa.
  • Atzerako integraziorako mehatxua badago.
  • Eroslearentzat produktua/zerbitzua ezinbestekoa ez bada.
  • Erosleak informazioa eskura badu.
Hornitzaileak

Hornitzaileen negoziazio-ahalmena handiagoa izango da, baldin eta:

  • Oso kontzentratuta badaude.
  • Salmentak fakturazioaren zati txikia badira.
  • Aldaketa-kostuak oso handiak badira.
  • Ordezko produktu/zerbitzurik ez badago.
  • Aurreko integraziorako mehatxua badago.
  • Eroslearen negoziorako balio handia badute.
  • Erosleak informaziorik ez badu.
Ordezko Produktuak/Zerbitzuak

Enpresak eskaintzen dituen produktu/zerbitzuek asetzen duten premia bera asetzen dutenak dira.

Lehiakide Nagusiak (Aurkako Lehiakideak)

Sektore batean dagoen lehia-maila handiagoa izango da, baldin eta:

  • Buruzagitza ahula edo lehiakide kopuru handia badago.
  • Kostu finko handiak badira.
  • Hazkunde txikia bada.
  • Produktu/zerbitzuen estandarizazio handia badago.
  • Merkatua saturatuta badago.
  • Interes estrategiko handiak badira.
  • Irteteko oztopo handiak badira.

2.3. Sektorearen Analisia, Balio-Sistemaren Ikuspegitik Egina

Enpresa multzo bat da, naturaren baliabideen ustiapenetik hasi eta produktu edo zerbitzua azken eroslearen eskuetara heldu bitartean balioa gehitzeko jarduerak egiten dituena. Ez da mugatuko hornitzaile eta bezero zuzenen aldean zer posizio duen ikustera, baizik eta balio gehitzearen katean hornitzaile eta bezero horien aurretik edo atzetik dauden enpresa guztiak hartuko dira kontuan.

Balio-sistemaren ikerketa zehatz batek balioa sortzeko prozesua zein den ulertzeko eta partaide bakoitzak zer ehuneko balio eransten dion jakiteko balioko lioke enpresari. Horrek hiru aukera nagusi eskaintzen ditu:

  1. Sisteman diharduten beste enpresa batzuek sortzen duten balioa eta, ondorioz, duten tartea, eskuratzea, integrazio bertikaleko eragiketen bidez.
  2. Sistemaren balio-katea aldatzea, kate-maila batetik bestera salto eginez. Hori gertatzen da saltoki propioen edo frankizien bidez, telefonia bidez edo Internet bidez komertzializatzen diren kasu askotan.
  3. Balio-kate jakin batzuetatik irtetea, enpresaren posizio estrategikoa ahula bada kate horietan.

Deskargatu

PDF Word HTML