Ziklo Zelularra eta Mitosia: Azalpen Sakona
1. Ziklo Zelularra
Zelula bat zatituz sortzen da eta zatituz zelula kumeak sortzen ditu. Zelularen bizitza honela banatzen da:
1.1 Interfasea
Fase luzeena da, aktibitate metaboliko handikoa. Hainbat aldi ditu:
- G1: Kromosomak nukleoan sakabanatuta daude, histona proteinei lotuta. Geneak momentuko beharren arabera transkribatzen dira.
- S: ADNaren sintesia gertatzen da. Helize bikoitza ireki eta sintesia egiten da.
- G2: Kromosomak bikoiztuta daude.
1.2 Zatiketa Zelularra
Ehunen birsortzea eta ugalketa ahalbidetzen ditu. Bi alderdi ditu:
- Nukleoaren zatiketa (mitosia)
- Zitoplasmaren zatiketa (zitozinesia)
Bukatzean G1 edo G0 fasera doa (diferentziazio zelularra: aldaketak eragin, ez zatiketa gehiago).
1.3 Zikloaren Iraupena
Zelula motaren arabera aldatzen da (8 ordu-hilabeteak).
1.4 Mitosiaren Aldiak
- Profasea: Nukleo mintza zatikatu, nukleoloa desagertu, kromatina kondentsatu. Animalia zeluletan bi zentriolo pare banandu eta ardatz mitotikoa osatzen dute. Landare zeluletan ez dago zentriolorik. Ardatza poloen arabera eratzen da.
- Metafasea: Kromosomak ekuatorean lerrokatu, perpendikularki, ekuatore plaka osatuz.
- Anafasea: Zinetokoroak banandu. Kromatida bakoitza polo batera doa. Besoek V itxura hartzen dute.
- Telofasea: Kromosoma multzoaren inguruan erretikulu endoplasmatikoa pilatzen da, mintza eratuz. Kromosomak sakabanatu eta nukleoak agertzen dira.
1.5 Zitozinesia
Anafasean hasi eta telofasean jarraitzen du. Animalia zeluletan, ekuatore-parean, aktina proteina mintzari lotzen da barrualdetik. Landare zeluletan, ekuatore planoan fusionatzean horma zelularra sortzen da (barrutik kanpora).
1.6 Mitosiaren Garrantzia Biologikoa
- Gene mailan: informazio genetikoa zehatz eta ekitatiboki banatzeko sistema. Alaba zelulek informazio bera dute.
- Zelula mailan: zelula andui baten jarraipena eta klonak sortzeko modua.
- Maila organikoan: ehunen hazkuntza eta garapena.
2. Kromosoma Mitotikoak
Mitosian kromatidak kondentsatuak daude, mikroskopioan ikusteko egokiak, kromosoma metafasikoak. Argazkiak atera daitezke.
2.1 Kromosomaren Ezaugarri Morfologikoak
- Kromatidak: Bi berdin, zentromerotik lotuta. Proteinazko eskeletoz osatua.
- Zentromeroa: Ardatz mitotikoari lotzen ditu kromatidak.
- Telomeroak: Beso bakoitzaren muturra. Zatiketa bakoitzean laburtu. Desagertzean, informazio genetiko erabilgarria galdu eta ziklo zelularraren kopurua mugatzen da.
- Nukleo antolatzaileak: Zenbait kromosomatan. ADNa transkribatzen duten geneak bertan daude.
- Satelitea: Nukleo antolatzailea duten kromosomek bakarrik dute.
2.2 Kromosomen Sailkapena Zentromeroaren Posizioaren Arabera
- Metazentrikoak (erdian)
- Submetazentrikoak
- Akrozentrikoak
- Telozentrikoak
2.3 Kariotipoa
Espezie bati dagokion kromosomen kopurua, forma eta tamaina. Ideograma: ordenatuta kokatzean (tamaina eta zentromeroa). Kariotipoaren azterketari esker jakindakoak (garrantzitsua medikuntzan, sindrome batzuen jatorria -Down sindromea-):
- Kromosoma kopuru finkoa.
- Zelula ez sexualen kromosoma kopurua bikoitia. Kromosoma bakoitzak bere homologoa du.
- Kromosoma kopuru zenbaki haploidea. Kopuru totala diploidea.
- Heterokromosomak: bizidun batzuetan arra eta emearenak ezberdinak.