Zerga-Politika Hedatzailea eta Murriztailea

Ekonomia2,44 KB

ZERGA-POLITIKA HEDATZAILEA

Jarduera ekonomikoaren beherakada eta langabezia tasa handiko egoeran aplikatzen da. Helburua, ekonomia bultzatzea da, hau da, eskaria eta enplegua sustatzea.

Gastu publikoa areagotzea:

Ekonomia bultzatzeko Estatuak obra publikoak aurrera eramaten ditu (errepideak, ospitaleak, institutuak), ondasun eta zerbitzuak erosten ditu, transferentziak, (langabezia sariak, erretiro sariak, enpresei diru-laguntzak, bekaka). Neurri hauek eskaria eragiten dute eta enpresek produkzioa areagotuko dute eta langile gehiago kontratatuko dituzte.

Zergen murrizketa:

Zergak jaistean errenta erabilgarria handiagoa izango da, hau da, familiek diru gehiago izango dute kontsumitzeko eta enpresek kostu txikiagoak izango dituzte, inbertsioa eta produkzioa handituz. Horren ondorioz, eskaria handituko da eta enpresek produkzioa eta enplegua handituko dute.

ZERGA-POLITIKA MURRIZTAILEA

Gehiegizko eskariaren ondorioz inflazio handiko egoeran aplikatzen da. Helburua izango da ekonomia geldotzea edo murriztea, prezioak eta defizita kontrolatzeko.

Gastu publikoaren murrizketa:

Estatuak azpiegitura publiko eta ondasun eta zerbitzu gutxiago erosiz gero, eskaria murriztuko da.

Zergak areagotzea:

Zergak igotzean, familiek errenta gutxiago izango dute kontsumitzeko. Beste aldetik, enpresen kostuak igoko dira, eta honen ondorioa bere inbertsioak murriztuko dira. Kontsumo eta inbertsioaren murrizketak eskariaren jaitsiera ekarriko du.

Egonkortzaile automatikoak

Egonkortzaile automatikoak ekonomiak gora edo behera egitean handiagotzen edo murrizten diren diru-sarrerak edo gastuak dira, eta modu ziklikoan jarduten dute.

Nagusiak:

Zerga proportzionalak, zerga-progresiboak, Gizarte-kotizazioak eta langabezia-prestazioak. Egonkortzaile automatikoak, automatikoki egokitzen zaizkie ekonomia-zikloaren faseari.

Arazo makroekonomikoak:

Ekoizpenaren hazkundea→ zenbat eta ondasun gehiago ekoitzi, orduan eta behar gehiago aseta= BPGd

Enplegua→ Lana edukitzeak diru-sarrerak izateko aukera ematen die pertsonei= langabzi tasa

Prezioen egonkortasuna→ prezioen igoerak kalte egiten die gutxie dutenei-=KPI

Aurrekontu-oreka→ estatuak asko gastatzen badu, mailegua eskatuko du eta intereses ordainduko du= defizit publikoa

Kanpo oreka- herrialde batek saltzen duena baina gehiago erosten duenean, diru asko ateratzen da=ordainketa-balantza

Deskargatu

PDF Word HTML