Zerbitzuak, Garraioa eta Merkataritza: Garrantzia eta Motak
1. ZERBITZUEN GARRANTZIA: Hirugarren sektorean ez da materiarik ekoizten. Herrialde garatuetan, ekonomiaren tertziarizazioa gertatu da, hau da, hirugarren sektorearen garrantzia handitu da.
2. ZERBITZU MOTAK:
- Publikoak: Estatuak edo beste herri administrazio batzuek ematen dituztenak. Zerbitzu horiek ez diote inolako irabazi ekonomikorik ematen estatuari, osasun eta hezkuntza zerbitzuak adibidez. Zerbitzu horiek herritarrek zergen bidez ordaintzen dira.
- Pribatuak: Merkatuko merkataritza ere esaten zaie. Partikularrek ematen dituzte irabazi ekonomikoak lortzeko, janari denda bat adibidez.
3. NON KOKATZEN DIRA? Herrialde garatuak tertziarizatuagoak daude, orduan, garraio- eta telekomunikazio- azpiegitura ona dute. Bi faktore:
- Gobernuek herritarrei oinarrizko gizarte-zerbitzuak emateko konpromisoa hartu izana.
- Herrialde horietako biztanleen errenta altua. Bizi eta kontsumo-maila altua izan behar du, aisiarekin, turismoarekin, kulturarekin loturiko hainbat zerbitzu sortzeko.
Zerbitzuak: garapen bideko herrialdeetan urriak, tradizionalak, ez dira nahikoak eta kalitate txarrekoak dira.
4. ZERBITZUEN DESLOKALIZAZIOA: Askotan, herrialde garatuek zerbitzu horiek garapen bideko herrialdeetara eraman, eskulana merkeagoa delako.
5. GARRAIO ZERBITZUAK:
- Garraiobideak: Leku batetik bestera joateko erabiltzen diren ibilgailuak.
- Azpiegiturak: Garraiobide horiek funtzionatzeko: errepideak, autobideak...
FUNTZIOAK:
- Ekonomia-funtzioa: Produktuak truka daitezke eta biztanleriak ohiko leku-aldatzeak egin ditzake.
- Politika-funtzioa: Lurraldea osatzen duten eskualdeen eta eremuen integrazioa erraztu.
- Gizarte-funtzioa: Giza harremanak egiteko, denbora librea garatzeko eta beste kulturak ezagutzeko.
GARRAIO SAREEN ERAKETA: Azpiegitura multzoa da. (Liburuko marrazkiak).
LEHORREKO GARRAIOAK:
- Errepidekoa: Gehien erabiltzen duguna. Bide laburretan batez ere. Malgutasun gehiago.
- Trenbidea: Pertsonak eraman, distantzia txikitan eta ertainetan. Bolumen eta pisu handiko produktuak eramatea da abantaila nagusia. Alde handiak ditu mundu mailan; herrialde pobreetan, errepide eta trenbide sarea oso urria da. Baina herrialde garatuetan errepide eta trenbide sare asko, onak eta kalitate onekoak.
URETAKO GARRAIOA: Bi mota, itsas garraioa eta ibaiko garraioa. Merkea da. Hainbat desabantaila: motela da, hegazkinak kendu dio bidaiaren distantzia luzeetako garraioan, portu bereziak (itsasontzi handiak eta kargak maneiatzeko), itsasontzietako erregai depositoak urak izugarri kutsatzen ditu. Hori dela eta, salgai kantitate handiak bide luzeetan garraiatzeko erabiltzen da. Gaur egun, salgaien munduko merkataritzaren %90 uretako garraioa erabiliz. Portu nagusiak Ozeano Barean (eskualde hori, munduko manufaktura-zentro nagusietako bat da): Hong Kong, Shanghai, Singapur. Europan: Rotterdam, Hanburgo, Anberes. Bide nagusiak: Ipar Atlantikoa, Indiako ozeanoaren eta Mediterraneoaren artekoa eta Ozeano Barea.
AIREKO GARRAIOAK: Bide luzeetan, bidaiariak eta bolumen txikiko salgaiak eraman. Alde ona: lastertasuna, alde txarra; zarata, aireportuak leku asko hartzen dute. Aireportuaren inguruan haiekin lotutako ekonomia jarduera multzoa da: ibilgailuak alokatzeko enpresak, presatzeko garraioko enpresak eta negozio- zentroak. Aireko komunikazioen lotune nagusiak: Estatu Batuetan, eta Mendebaldeko Europan daude.
6. MERKATARITZA: Ondasunak eta zerbitzuak trukatzea da. Garraioen eta haien azpiegituraren garapena: garraio sareak ondo egon behar dira produktuak azkar eramateko. Merkatuaren tamaina, produktu edo zerbitzu bat erosteko ahalmena duten kontsumitzaileen kopurua. Biztanleriaren aberastasuna: pertsonak gero eta diru gehiago edukitzean gero eta gehiago kontsumitzen dute.
BARNE MERKATARITZA: Estatuaren mugak zeharkatu gabe.
- Handizkaria: Produktuak kantitate handiak ekoizleari zuzenean erosi eta gero, txikizkariei saldu.
- Txikizkaria: Kontsumitzailearekin zuzenean aritzen den merkataritza edo saltokia, produktua kantitate txikitan saldu.
KANPO MERKATARITZA: Herrialdeen artean egiten den merkataritza.
- Importazioak: Atzerrian egiten den erosketa da.
- Esportazioak: Beste estatuei egiten dizkien salmentak.
>> Inportatzen eta esportazioen balioaren arteko aldeak zehazten ditu herrialde baten merkataritza balantza eta ordainketa balantza. MERKATARITZAREN FLUXU NAGUSIAK: Europar Batasuna, Ipar Amerika eta Asia. Herrialde garatuek, munduko merkataritza gehiena kontrolatzen dute. Azken urteetan garapen bideko herrialdeak gero eta gehiago ari dira parte hartzen. Herrialde pobre asko, munduko merkataritza fluxuetatik kanpo daude.
7. FINANTZA ZERBITZUAK: Dirua kudeatzen dute.
- Bankuak: Banku txikizkariak: Negozioa bezeroek ematen dieten diruan oinarritzen da. Diru hori pertsonei edo enpresei utzi, interes batzuen truke.
- Inbertsio bankuak: Enpresa handiei finantzia zerbitzuak eman.
- Aseguru etxeek: Kalte ordainak ematen dizkiete aseguruei, aseguratutako egoera gertatzen bada.