Espainiako klima motak: ozeanikoa, mediterraneoa, mendikoa eta kanariarra
Laburpena
Dokumentu honek Espainiako klima motak azaltzen ditu: klima ozeanikoa, klima mediterraneoa (bere azpimotekin), mendiko klima eta Kanarietako klima. Motako bakoitzaren prezipitazioak eta tenperaturak deskribatzen dira, eta ikasleak eskualde bakoitza zein klimarekin lotzen den ulertuko du.
Funtsezko puntuak
- Klima ozeanikoa Iberiar penintsularen iparraldean, Bizkaiko golkoaren inguruan eta Galizian dago, urteko prezipitazioak 800 mm-tik gorakoak dira eta euriak erregularrak dira.
- Klima mediterraneoa Espainiako eremu zabalena da, prezipitazio urriak edo moderatuak eta irregularrak ditu, eta uda lehorra da.
- Klima mediterraneo kontinentalizatua penintsularen barrualdean dago, tenperatura-bitarte handia du eta negu hotzak eta uda nahiko beroak ditu.
- Klima mediterraneo lehorra, subdesertikoa edo estepakoa penintsularen hego-ekialdean eta Ebro haranaren erdialdean dago, prezipitazio gutxi ditu eta tenperatura oso altuak.
- Mendiko klimak 1.000 m-tik gorako lurraldeak hartzen ditu, prezipitazio ugariak (1.000 mm-tik gorakoak) eta neguak hotzak ditu.
- Kanarietako klima subtropikala da, haize alisioen eragina dauka eta beheko inguruetan prezipitazioak oso urriak dira.
Espainiako Klima Motak
1- Klima Ozeanikoa
Iberiar penintsularen iparraldea, Bizkaiko golkoaren ingurua eta Galizia hartzen ditu. Prezipitazio ugariak, erregularrak eta leunak dira. Urteko kopuru osoa 800mm-tik gorakoa da.
Eurien banaketa nahiko erregularra da urtean zehar, fronte polarreko borraskek etengabe jarduten dutelako. Hala ere, prezipitazio gehienak neguan gertatzen dira. Prezipitazioen forma leuna da, beraz, ura lurzoruan iragazten da.
Tenperaturei dagokienez, bitarte termiko txikia da kostan eta moderatua barrualdean. Neguak leunak dira eta udak fresko samarrak izan arren, sargori-egunak ere egoten dira.
2- Klima Mediterraneoa
Daukan ingurua Espainiako zabalena da.
Prezipitazioak urriak edo moderatuak, irregularrak eta ekaitsuak dira. Uda lehorra da, Azoreetako antizikloien eraginez; maximoa udazkenean eta udaberrian gertatzen da.
Tenperaturak aldatzen dira latitudearen eta itsasotik dagoen distantziaren arabera.
Azpimotak:
- Itsasoko klima mediterraneoa: Kosta mediterraneoa, kosta hegoatlantikoa, Balearrak, Ceuta eta Melilla hartzen ditu. Prezipitazioak urriak edo moderatuak dira, 800-300mm bitartean; oro har, euri gutxi egiten du eta egiten duenean, batez ere, ekinozioetan egiten du, udazkenean trumonada modura (tanta hotzaren ondorioz). Udak oso beroak dira eta bitarte termiko moderatua.
- Klima mediterraneo kontinentalizatua: Penintsularen barrualdea hartzen du, bere ezaugarri nagusia kontinentaltasuna izanik. Prezipitazioak urriak edo moderatuak dira, 800-300mm artean, itsasoaren eragina txikia izanik. Urteko temperatura-bitartea altua da, negua oso hotza delarik, udak, aldiz, nahiko beroak.
- Klima mediterraneo lehorra, subdesertikoa edo estepakoa: Iberiar penintsularen hego-ekialdea eta Ebro haranaren erdiko zatia hartzen du. Klima mediterraneoaren degradazioa da, eta prezipitazio urritasuna du ezaugarri nagusia. Gainera, tanta hotzaren ondorioz, egiten duenean trumoi modura egiten du. Tenperaturak oso altuak dira eta ia ez dago negurik. Betikoa da agorraldi horren eragile nagusia, ez baitie depresioei iristen uzten (Gata lurmuturrean basamortuko klima dago).
3- Mendiko Klima
1.000m-ko altitudetik gorako lurraldeak hartzen ditu. Prezipitazioak oso ugariak dira, 1.000mm-tik gorakoak. Tenperaturei dagokienez, urteko batez bestekoa txikia da, neguak hotzak dira, hori dela eta, elur itxurako prezipitazioak ugariak dira. Udak, berriz, laburrak izan ohi dira. Ezaugarri hauek, hala ere, aldatzen dira altitudearen arabera edo kokapenaren arabera; horrela, klima ozeanikoaren inguruko mendietan ez dago hilabete lehorrik eta prezipitazioak ugariagoak dira inguru mediterraneoko mendietan baino.
4- Kanarietako Klima
Bere latitudea dela eta, klima subtropikala da, Kantzer tropikotik oso gertu dago eta ia urte osoan haize alisioen eragina dauka. Horrez gain, Afrikako kontinentea hurbil dago ere. Beheko inguruetan prezipitazioak oso urriak dira eta tenperaturak beroak dira urte osoan.
Goiko inguruetan prezipitazioak ugariagoak dira eta tenperaturak, aldiz, behera egiten dute.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zein klima dago Espainiako iparraldean?
Iberiar penintsularen iparraldean, Bizkaiko golkoaren inguruan eta Galizian klima ozeanikoa dago. Prezipitazio ugariak eta erregularrak ditu, eta urteko kopurua 800 mm-tik gorakoa da.
Zein klimak du uda lehorrena?
Klima mediterraneoak uda lehorra du, Azoreetako antizikloien eraginez. Prezipitazio gehienak udazkenean eta udaberrian gertatzen dira.
Zein eskualdetan dago klima mediterraneo lehorra?
Iberiar penintsularen hego-ekialdean eta Ebro haranaren erdiko zatian dago klima mediterraneo lehorra, subdesertikoa edo estepakoa. Prezipitazio urritasuna da bere ezaugarri nagusia.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.