Zelularen Egitura eta Organuluen Funtzioak

Biologia2,5 KB

Bildukiak

  • Pareta zelularra: Zelulosaz osatutako geruza zurruna. Zelula babestu eta forma ematen dio.
  • Mintz plasmatikoa: Fosfolipido geruza bikoitzaz eta proteinez osatutako egitura. Zelula babestu eta bertako sartu-irtenak kontrolatzen ditu.

Nukleoa

  • Nukleo-mintza: Nukleoaren eta zitoplasmaren arteko substantzia-trukea kontrolatu eta nukleoa babesten du.
  • Nukleoplasma: Nukleoan gertatzen diren prozesuetarako behar diren molekulak gorde eta eskaintzen ditu.
  • Kromatina: DNAz eta proteinez osatuta dago. Kromatina DNAk, zelula zatitzen ari ez denean, duen egoera da. Bere funtzioak informazio genetikoa gorde eta transmititzea eta zelularen funtzionamendua zuzentzea dira.
  • Nukleoloa: Erribosomak eta RNA erribosomikoa sintetizatzen ditu.

Zitoplasma

  • Hialoplasma edo zitosola: Zelulan gertatzen diren prozesuetarako behar diren molekulak edo substantziak gordetzen ditu.
  • Zitoeskeletoa: Mikrotubuluz, zuntzez eta mikroharizpiz osatuta dago. Zelularen formari eusten dio eta honen mugimenduak ahalbidetzen ditu.
  • Zentrioloak: Animalia-zeluletan daude. Mikrotubuluz osatuta daude. Bikoteak zentrosoma osatzen du. Zatiketa garaian kromosomen banaketa zehatza izan dadin ziurtatzen dute. Batzuetan zilioak eta flageloak eratzen dituzte.
  • Erribosomak: RNaz eta proteinez osatuta daude. Proteinen sintesia burutzen dute.
  • Erretikulu Endoplasmatiko Pikortsua eta Leuna:
    • EEP: Erribosometan sortutako proteinak gorde eta garraiatzen ditu.
    • EEL: Lipidoak eratzen ditu, EEPtik jasotako proteinekin elkartu, garraiatu eta jariatzen ditu (besikuletan).
  • Golgi aparatua: EE-tik jasotako substantziak garraiatu, heldu, metatu eta jariatzen ditu.
  • Besikulak: Organulu borobil eta itxia da. Substantziak metatu, garraiatu eta jariatzen dituzte.
  • Lisosomak: Besikula mota bat dira. Entzimak dituzte eta zelularen digestioa egiten dute. Animalia-zeluletan soilik.
  • Bakuoloak: Besikula mota bat dira. Erreserba-substantziak gorde eta hondakinak metatu eta kanporatzen dituzte. Landare-zeluletan batez ere.
  • Mitokondrioa: Zelulak behar duen energia (energia erabilgarria) sortzen du.

Deskargatu

PDF Word HTML