Zelula Prokariotikoak eta Eukariotikoak: Osagaiak eta Funtzioak

Biologia3,95 KB

Zelula Prokariotikoak eta Eukariotikoak

ZELULA PROKARIOTIKOAK: Zelula mintza eta zitoplasma dute, baina ez dute nukleo definiturik.

ZELULA EUKARIOTIKOAK: Zelula osagai nabarmentzen dira: nukleoa, organulu zelularrak dituen zitoplasma eta zelula osoa bildu eta babesten duen zelula-mintza.

Zelula Eukariotikoen Osagaiak

  1. Zelula-mintza: Zelula kanpo eraginetatik babesteko eginkizuna betetzen du.
  2. Zitoplasma: Bertan gertatzen dira erreakzio-kimiko gehienak.
  3. Nukleoa: Zelularen nukleoa zelula osoaren kontrol-zentroa da. Zelula eukariotikoetan zelularen erdialdean egoten da, eta landare-zeluletan alde batean ere ager daitekeen. Honen barruan: kromatina eta nukleoloak daude.

Animalia eta Landare Zelulak

  • Animalia-zelula: Mintz meharra eta malgua du, eta ez du kolorofila-korpuskulurik.
  • Landare-zelula: zelula mintza inguratzen duen pareta sendoa izaten du, eta kloroplastoak ere bai.

Organulu Zelularrak

  • ERRIBOSOMAK: Proteinen sintesia.
  • ENDOPLASMA-ERRETIKULUA: 2 mota:
    • Endoplasma-erretikulu leuna (erribosoma gabekoak): lipido mota batzuk ekoizten ditu.
    • Endoplasma-erretikulu zimurtsua.
  • BAKUOLOAK: Substantziak biltzen dute beraien barnean: ura, biomolekulak, hondakin-substantziak...
  • LISOSOMAK: Molekula handien digestioaz arduratzen dira eta bakuoloetara isurtzen dituzte digestiotik lortutako substantziak.
  • GOLGIREN APARATUA: Hainbat molekula metatu eta gluzidoak sintezitatu.
  • BESIKULAK: Substantziak metatu eta garraiatu.
  • MITOKONDRIAK: Bertan gertatzen da arnasketa zelularra. Zenbat erreakzio kimikoren bidez zelulei energia ematen die.
  • KLOROPLASTOAK: Fotosintesia egiten dute, molokula organikoen sintesia.
  • ZENTRIOLOAK: Zelularen zatiketan parte hartzen dute. / Zilo eta flageoloen sorreraren arduradunak dira.
  • ZILO ETA FLAGEOLOAK: Zelularen higiduran parte hartzen dute.

Bizidunen Osaera Kimikoa

Oinarrizko Osagaiak

  • URA: bizidunen funtsezko osagaia da, bizidunengan ugarien agertzen den substantzia kimikoa, zelulen barruko substantzia baita.
  • GATZ MINERALAK: disolbaturik, ere bizidun guztiek dituzte. Gatz horiei esker sortzen da presio osmotikoa eta bizitzako prozesu kimikoetan parte hartzen dute. Gatz asko disoluzioan daude, erreakzio kimikoetan parte hartzen dute.
  • GLUZIDOAK: karbohidratoak edo azukreak garrantzizko osagaiak dira, eta karbonoz, hidrogenoz eta oxigenoz osatuta daude. Zelulek energia ateratzeko baliatzen dituzten molekulak dira. Gluzido soilenak monosakaridoak dira, 3-8 karbonoz osatutakoak; adibidez: glukosa, fruktosa, galaktosa eta erribosa.
  • LIPIDOAK: gluzidoak bezala, substantzia energetikoak dira. Karbonoz, hidrogenoz eta oxigenoz osatuta daude eta batzuetan fosforoa dute. Lipidoak epe luzerako gordetako erregaien antzekoak dira bizidunentzat.
  • PROTEINAK: karbono, hidrogeno, oxigeno, nitrogeno eta sufrez osatutako molekulak dira. Zelularen garrantzi handiko osagaiak dira, eta funtzio garrantzitsuak betetzen dituzte; adibidez odoleko hemoglobinak oxigenoa garraiatzen du.
  • BITAMINAK: bizidunen organismoak behar bezala funtzionatzeko era kopuru txikitan bada ere, behar-beharrezkoak dituen substantziak dira.
  • AZIDO NUKLEIKOAK: zelulak bere funtzionamendurako eta garapenerako behar duen informazioa bildu eta gordetzen du. Bi motatakoak daude: azido desoxirribonukleikoa (ADN) eta azido erribonukleikoa (ARN).

Deskargatu

PDF Word HTML