XX. Mendeko Ekonomia Politikak

Historia2,35 KB

Stalinen Ekonomia (1922-1953)

Estalinismo ekonomikoa bosturteko planen bidez garatu zen. Helburua denbora jakin batean ahalik eta hazkunde ekonomikoko indizerik handiena lortzea zen. NEP alde batera utzi zuen.

Bosturteko planak nekazaritzan eta industrian zentratu ziren:

  • Nekazaritzan kolektibizazioak ezarri ziren (estatuko kooperatibak (kolkhoz) eta estatuaren etxaldeak (sovkhoz)).
  • Kolektibizazioaren aurkako nekazarien jarrerak gainditzeko, herri osoak deportatu zituzten: ehunka milaka nekazari kulak hil ziren.
  • 30. hamarkadan, landan ia ez zegoen jabetza pribaturik.
  • Industrian sozializazioa ezarri zen: alderdiak kontrolatzen zuen guztia: aurrezkiak, inbertsioak, kontsumoa, prezioak, soldatak.

Beraz, estalinismoaren lorpen nagusiak lurraren sozializazioa eta plangintza ekonomikoa izan ziren. Gainera, sobietar erregimena sendotu eta SESB potentzia handi bihurtu zuen.

NEP (1922-1927)

Gerra zibila amaitzean, herrialdea suntsituta zegoen: goseak, gaixotasunak eta gerrak milioika biktima eragin zituzten.

Nekazaritzako produkzioa Mundu Gerraren aurrekoa baino bi heren txikiagoa zen.

Krisitik irteteko, politika ekonomiko berria diseinatu zen. 1921etik 1927ra, Politika Ekonomiko Berria (NEP) ezarri zen. Erabateko aldaketa ekarri zuen SESBko politika ekonomikoan eta sozialean.

NEPak sistema mistoa garatu zuen:

  • Industria, zerbitzu eta enpresa txiki pribatu batzuk sortzeko baimena eman zen.
  • Nekazaritzan konfiskatutako lurrak itzuli ziren.

Ondorioak: oinarri ekonomikoa indartu zen, eta produkzioa eta biztanleriaren bizimodua hobetu ziren.

New Deal

1932an, Roosevelt demokrata hauteskundeak irabazi eta New Deala proposatu zuen. Estatuaren esku-hartzea onartzen zuen ekonomia sustatzeko.

Erreforma ekonomiko eta soziala

Neurri ekonomikoak:

  • Enpresei laguntzak eman.
  • Enpresa publikoak sortu.
  • Soberakinak suntsitu.
  • Bankuen kontrola ezarri eta interes baxuko maileguak eman.

Gizarte neurriak:

  • Lan publikoak bultzatu.
  • Soldatak igo eta lanorduak murriztu.

Estatu Batuetako ekonomia gora egin zuen eta langabezia kopurua behera egin zuen. Bigarren Mundu Gerraren arte ez zuen krisia guztiz gainditu. Estatu Batuak gerrako aliatuen hornitzaile nagusi bilakatu ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML